Azken berrogei urte hauetan bizi izan ditugunak adierazten digu, –nahiz helburuak zehazten lagundu– konfrontazioa eta zatiketak norentzat diren mesede. Ikusi besterik ez dago nork eta nolako helburuekin kudeatzen dituzten Carlos III eta Ajuria Eneko jauregiak. Baita boterea eskuratzeko, zer nolako indar metaketa bitxiak gauzatzeko gaitasuna erakusten duten.
Baina esperientziak esaten digu ere, beti izan ditugula etsai indartsuak aurrez aurre. Ez baita gaurkoa Paris eta Madriletik jartzen diguten amu zitala: demokraziaren bizi gara, Instituzioak inpartzialak eta demokratikoak dira. Instituzioen bidez autodeterminazioa lor dezakegu. Gure herriaren biziraupenerako gaindiezinezko muga Federalismoa da. Guk daramagun erresistentzia da “bakea” oztopatzen duen bakarra, eta abar.
Baina egia beste bat da, Gobernuak, alderdien oligarkiak erabakitzen dituztela, eta Parlamentuak ez direla erabakien gune nagusia, ezta benetako eztabaidaren aretoa. Horretaz asko ikasi zuena Laudion jaiotakoa da, galdetu berari.
Alferrik ari dira, diskurtso hori zaharkitua eta gezurrez hornitua dago. Hedabideen laguntzarekin urteak daramatzate gerra ideologikoa sakonduz. Egia baita, ideologia eta psikologia, garrantzi handiko tresnak direla asimilazio prozesuan
Alferrik ari dira, diskurtso hori zaharkitua eta gezurrez hornitua dago. Hedabideen laguntzarekin urteak daramatzate gerra ideologikoa sakonduz. Egia baita, ideologia eta psikologia, garrantzi handiko tresnak direla asimilazio prozesuan. Horretaz gogora dezagun Thomas Hobbes, filosofo ingelesak zioena: “Force, and fraud, are in war the cardinal virtues” – Indarra eta iruzurra, gerra guztien bertute kardinalak dira–.
Bai Frantziak, bai Espainiak, beraien diskurtsoa aldatzen ez duten arte, hauei muzin egin eta nahiago dut AEBetako 28. presidentea zelarik, Thomas Woodrow Wilsonek, 1918an esandakoari heldu. Europan nazioarteko bakea lortzen lagunduko zuelakoan, autodeterminazio eskubidearen arrazoi eta edukiak plazaratu bai zituen, nahiz egia izan, juridikoki indarrean 1976an sartu.
Ez dago esan beharrik erabaki honen esanahia, garrantzi handiko eta sakona dela, mundu osorako noski, baina bereziki Euskal Herria bezalako herri estaturik gabekoentzat. Honek esan nahi du, jasaten dituzten-ditugun legediak, instituzioak, administrazioak, egitura politikoak, militarrak, kulturalak, sozialak, administrazioa, eta abar, zilegitasunik gabekoak direla, autodeterminazioaren eskubidea gauzatzea debekatzen zaien-zaigun bitartean. Zergatik? Herrien autodeterminazio eskubidea, demokraziaren, bakearen eta instituzio guztien hastapen eta iturria delako.
Beraz, Estatuak herriari burujabetza ukatzen dion bitartean, armada edo beste indarkeriak erabiliz, ez dago demokraziarik eta uko egiten dio bakeari.
Horrela, ustelkeria politikoen lokatzez leporaino daudenak, eta nahiz bozka sostenguak behar haina indarrik ez, dirua eta boterea kudeatzen ari dira. Harro, demokraziaren zaindari balira bezala. Beti daude dirua dagoen tokian. Dirua baita beraien elikadura nagusia. Asebete daudenean neurririk gabe xahutzeko, eta gosez daudenean, bereganatzeko.
Askotan, -liskarra saihestu nahian edo-, erantzunik gabe uzten ditugu, ozen eta batere lotsarik gabe, gezurrez beteriko hitz potolo bezain maltzurrak entzuten ditugunean. Egia baita, berdinen arteko partaide izan gaitezke, “baina nazio inposatzaileko kide garela onartzen dugun neurrian”.
Nafarroan, Corellako semeak zioen gauza berbera esaten digu, orain Cintruénigon jaiotako alabak, alegia, nafarrak espainolak garela
Ildo beretik, Nafarroan, Corellako semeak zioen gauza berbera esaten digu, orain Cintruénigon jaiotako alabak, alegia, nafarrak espainolak garela. Ez dago aldaketarik, EAEko lehendakari izanik Patxi López jaunak, nortasun euskaldun edo espainiarra aurrez aurre jarri ziotenean Gasteizko Parlamentuan, gaztelania ederrean esan zuen: “Me gustan los peces de colores”. Ez nahiz hori zalantzan jarriko duena. Onartzen dut arrain koloretsuak dituela gustuko, zergatik ez? Baina argi daukat, soilik bi kolorekoak, horia eta gorria.
Horrelako ika-mikak, betiko folklorea da, ez du batere mamirik, kazetarien “bazka” besterik ez dira. Garrantzi sendoa duena zera da, EAJak daraman ibilbide argia eta ezaguna, horrek bai duela garrantzia. Bere politika egiteko era ez baita gaurkoa, ez dute bere betiko gidoia aldatuko; Madriletik adostasun mezua jasotzen dutenean, bakarrik azken urratsa emango dute; elkar kidetza nola eszenaratu. Eta hori, EAJak egiten badaki.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:
Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]
Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.
100 urte pasatxo... [+]
Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]
Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]
Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]
Gero eta ahots gehiagok –ez eskuinetik bakarrik– “migrazioaren arazoari” ausarki helduko diotela aldarrikatzen dute. Narrazioa nahi baino ezagunagoa da: lanpostuen, zerbitzu publikoen eta baita etxebizitzaren gaineko lehian ere, baliabideak omen direlako,... [+]
Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]
1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.
2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]
Kosta egiten da hitz autorizatuak eraikitzea gaur den egunean, nahiz eta hitz horiek zerbaiti buruzko ezagutza sakona duten pertsona batzuenak izan. Maria Teresa Andruetto idazle argentinarrari entzuna nion ohartarazpena: jakintzarekiko eta lan iraunkorrarekiko... [+]
Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]
Onartzen dut sare sozialek nahi baino denbora luzeagoa kentzen didatela hainbatetan, eta guztiak ezabatzeko ideia buruan ibiltzen dudala maiz. Debate antzuak gogaikarriak eta bortitzak iruditzen zaizkit batzuetan, eta geroz eta zabalagoa den eskuin muturreko ideien presentzia... [+]
Heziketan egin beharreko aldaketak etengabe dira hizpide, gizarte-eraldaketari begira heziketak duen garrantziaz jakitun, horra begira jarri beharra duelako modu batean ala bestean bizitza-eredua aldatu nahi duen edozeinek. Eginkizun horretara jarritakoan, baina, curriculumaz... [+]
Hasiera batean, memea ez nuen behar bezala ulertu, hitz hori entzuterakoan gustu txarreko irudiak zetozkidan burura, ustez grazia egin behar lidaketenak. Memeka zebilen mundu guztia nire inguruan, mugikor bidez irudi horiek igorriz, nire ustetan hutsalkeriak zabaltzeko besterik... [+]
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]