Elkanori Bira herri ekimena sortu dute hausnarketa kritikoa sustatzeko eta historiak isilarazitakoak ezagutarazteko

  • Elkanori Bira herri ekimena sortu dute 100 lagunek eta herri mugimenduk sustatua, Joan Sebastian Elkanoren eta historia eurozentristaren inguruan hausnarketa bultzatzeko. Orain arte historiak isilarazitakoak lehen lerrora ekarri nahi dituzte: emakumeak, jatorrizko herriak eta inperialismoaren kalte zuzenak sufritu eta sufritzen dituztenak.


2019ko ekainaren 30ean - 09:04
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Elkanori Bira herri ekimena sortu dute hainbat lagunek, Elkanoren eta historia eurozentristaren inguruan hausnarketa bultzatzeko eta orain arte historiak isilarazitakoak lehen lerrora ekartzeko: emakumeak, jatorrizko herriak eta inperialismoaren kalte zuzenak sufritu eta sufritzen dituztenak.

Aurkezpen oharrarekin batera, haien azalpenak argitaratzeko manifestua plazaratu dute. Bertan 2022an 500 urte beteko dituen Karlos V enperadorearen itsas espedizioan euskaldunak tartean zeudela azpimarratzen dute, Joan Sebastian Elkano tartean zelarik, espedizioko burua. Manifestua euskaraz, gazteleraz, frantsesez, katalanez eta ingelesez publikatu dute, historiaren errelato akritiko hau salatzeko eta hausnarketa sustatzeko talde honen sorrera Euskal Herriaren mugetatik at zabaltzeko.

Elkanori Bira herri ekimenak manifestuan nabarmendu duenez, Elkanoren bidaiaren bosgarren mendeurrena aitzaki hartuta “gaur egungo interes politiko eta ekonomikoen arabera moldatu nahi dute historia. Eta horretarako dirutza publikoa inbertitu dute kontakizun ofiziala indartzeko, hainbat kultur adierazpenen bitartez: zinema, musika, telebista, antzerkia, kongresuak, kirola”.

Horren guztiaren aurrean, Joan Sebastian Elkano omentzearen eta eredutzat aurkeztearen zentzugabekeria nabarmendu nahi du Elkanori Bira herri ekimenak, horrek etorkizuna baldintzatzen duela iritzita: “irabazleek idatzitako historia gaur modu akritikoan aldarrikatzeak iraganeko akatsak errepikatzera garamatza. Guk, ordea, bestelako etorkizun bati ireki nahi dizkiogu ateak”.

Azken batean, Elkanori Bira herri ekimenaren iritziz, “gaur egungo mundua, historia eta botere harremanak ulertzeko modua dago mendeurreneko ospakizun eta ekitaldi guztien atzean. Europarrek egindakoa akritikoki onartzen duen historia. Hiltzaileek idatzitakoa. Horri buelta emateko eta egia azaleratzeko garaia da. Mendeurrena horretarako ispilu egokia denez, oraingoan, ez dugu isilik geratu nahi izan. Erakunde publikoei dagokie historia, ondarea eta memoria zaintzea. Baina kasu honetan, ezkutatu egiten dute. Aurrerantzean, beraz, pedagogia lana egitea dagokigu, isilarazitakoak lehen lerrora ekartzeko”. Amaitzeko, “historia modu akritikoan eta otzanean aurkeztu nahi dutenen gainetik, eta lobby turistikoen zein interes politikoen gainetik, Elkanoren eta Gaztelako Koroaren benetako aurpegia ezagutarazteko eta zapalduen memoria aldarrikatzeko antolatuko dituen ekimenetan parte hartzeko deia” egin nahi izan du Elkanori Bira herri ekimenak.

Ekimenarekin bat egiten duten lehen ehun norbanakoen eta eragileen zerrenda ere plazaratu dute, bost hizkuntzatan argitaratutako manifestuarekin batera.

Norbanakoen artean, besteak beste, Uxue Alberdi eta Miren Artetxe bertsolariak, Amelia Barquin eta Asier Blas EHUko irakasleak, Eñaut Elorrieta eta Patxi Saiz musikariak, Santiago Alba Rico filosofoa, June Fernandez eta Mikel Aramendi kazetariak, Kattalin Miner eta Iban Zaldua idazleak, Gorka Arrese eta Joxemari Esparza editore ohiak ageri dira, kazetariekin, historialariekin eta mugimendu feministako zein mugimendu internazionalistako hainbat lagunekin batera.

Ekimenarekin eta manifestuarekin bat egin duten talde, elkarte eta eragileei dagokienez, berriz, Euskal Herriko Bilgune Feminista, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxa, Askapena, Komite Internazionalistak, LAB sindikatua, ELA sindikatuaren Manu Robles Arangiz fundazioa, Euskadi-Cuba elkartea, Euskal Herrian Euskaraz, Getariako Eskubide Sozialen Karta eta Getariako Gazte Asanblada, KEM-MOC talde antimilitarista, Ongi Etorri Errefuxiatuak edota Mugarik Gabe gobernuz kanpoko erakundea ageri dira, hainbat herri eta eskualdetako talde feministekin eta beste hainbat eragilerekin batera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri mugimendua
Rakel Mateo
"Ez dut saiatu ez izanaz damutu nahi"

Ideia bat argi duenean, oztopoak oztopo aurrera doa Rakel Mateo triatleta (Mungia, Bizkaia, 1975). 2001ean lan istripu bat izan ostean, ezkerreko hanka txikituta geratu zitzaion. Horren ondorioz, kirol egokitua deskubritu zuen eta hiru Paralinpiar Jokotan parte hartu du. 


2025-09-29 | Jon Torner Zabala
Txiki eta Otaegi kriminalizatzea egungo faxismoari “alfonbra gorria jartzea da”, Sorturen hitzetan

Frankistek Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urte bete direnean, ekitaldi jendetsua egin du Sortuk Iruñeko Anaitasuna pabiloian. “Bakarren batzuk haien memoria kriminalitzatzen eta jazartzen jarraitzen dute”, esan du alderdiko idazkari nagusi Arkaitz... [+]


2025-09-29 | Behe Banda
Barra warroak
Kaleko orban beltzak

Txikitatik pentsatu nuen nortzuk ote ziren paretetan, karteletan, oroitarritan, asteroko manifestazioetako aurpegi horiek. Baziren eskelak egunkarietan eta herriko plazan, baina gero, baziren besteak. Ez nituen inoiz kaletik ikusi, ez nekien izenik, baina edozein herritan... [+]


Europako Nekazaritza Politika Bateratuaren itzal bizigabea

Uztailaren erdialdean aurkeztu zuten 2027tik aurrera Europako Nekazaritza Politika Bateratua (NPB) izango dena, eta proposamena izugarria da: NPBaren egitura desegitea eta azken urteotan lortutako aurrerapen urriak suntsitzea.


2025-09-26 | Hala Bedi
Errekaleor Bizirik!-ek 12 urte bete ditu

Asteburuan, Errekaleor auzoko urteurrenaren jaiak ospatuko dira, programazio zabalarekin. Gudari Eguna bitarte, umeentzako ekimenak, herri bazkaria eta kontzertu eta DJ sorta polita bilduko dira.


2025-09-26 | Leire Artola Arin
Bernedoko udalekuetako hezitzaileen aurkako difamazioa eta mezu transfoboak gaitzetsi dituzte

Bernedoko hezitzaileen aurkako salaketa publikoak zabaldu dira azken asteetan, besteak beste, nerabeak dutxa mistoak izatera "behartzeagatik". Hezitzaileek gezurtatu egin dute halakorik zein gazteekiko tratu okerrik, eta gaitzetsi dute "mezu transfoboak zabaltzeko... [+]


2025-09-25 | El Salto
Italiak fragata bat bidali du Flotilla Global Sumud "laguntzera"

Guido Crosetto Italiako Defentsa ministroak iragarri duenez, Kretatik gertu zihoan ontzi militar bat "misio humanitarioan" hurbilduko da Flotillara .


2025-09-24 | Axier Lopez
Palestine Action
Zeu ere terrorista izan zaitezke, genozidioaren aurka eginez gero

Israelek genozidioa justifikatzeko darabilen argudio nagusia da Gaza eta Hamas parekatzea. Denak dira terroristak edo terroristen lagunak. Logika hori ondo ezagutu eta sufritu dugu Euskal Herrian. Bada, Erresuma Batuan ere indarrean sartu dute, Palestinarekiko elkartasun... [+]


2025-09-22 | Irutxuloko Hitza
Sustatu duten herri ekimen legegileari "betorik ez" jartzeko eskatu diote pentsiodunek Eusko Jaurlaritzari

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak sustatutako Herri Ekimen Legegilea (HEL) izapidetzearen kontra Eusko Jaurlaritzak oraintsu egin duen txostenaren kontra ehunka lagun mobilizatu dira larunbat goizean Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Pentsio minimoa lanbide arteko... [+]


Esterilizazioa atzo, gurasotasun azterketa gaur: arrazismo instituzionala danimarkan

Danimarkaren menpe segitzen duen Groenlandiako biztanleriaren %88 da inuita, eta beraien hizkuntzan eta kulturan aitzina egite hutsa dute eguneroko desafio. Zuriek kolonizatu zituzten eta gaur egun egoerak bere horretan segitzen du: zurien begietatik bideratuta dagoen... [+]


5.000 eta 10.000 euro arteko zigorrak Aroztegiko zazpi auzipetuentzat

Iruñeko Hirugarren Zigor Auzitegiak 5.850 eta 9.450 euro arteko zigorrak ezarri dizkie Baztango Aroztegiko zazpi auzipetuei, derrigortze edo bortxa delituagatik. Baztertu egin du, ordea, talde kriminala osatzen zutela.


Mugimendu antifaxista terroristatzat izendatuko du Trumpek

Truth Social bere sare sozialean eman du berria Erresuma Batuan egin duen bisitaldian, eta adierazi du mugimendua erakunde terrorista izendatuko duela. Legelari askok, ordea, laster azpimarratu dute hori egiteko AEBetako presidenteak izango dituen arazoak.


2025-09-17 | ARGIA
Egitarau oparoarekin dator aurtengo Baterajotzea

Urriaren 31tik azaroaren 2ra Baterajotzea izango da Zaldibarren, Euskal Herriko Gazte Feministek antolatuta. Egitaraua aurkeztu dute, eta izen ematea ireki.


Gorputz hotsak
"Pertsona asko, diagnostikorik gabe daudenez, bizitza kalitatea galtzen ari dira"

Jatorra, alaia eta positiboa da Sara Mirones (Bilbo, 1997). Pandemian mastozitosia izeneko gaixotasun arraro bat diagnostikatu zioten. Ordutik, Maratón de Lunares kanpaina abiatu du gaixotasuna ikusarazteko, gizartea kontzientziatzeko eta ikerketarako dirua biltzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude
Barraskilo bat Amanita Muscaria baten gainean
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren udazkeneko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Izara formatu berritzailean, landareak lantzeko jakintza praktikoa, lurraren eta bizidunen osasunarekin lotutako gaiak eta poster eder bat deskubrituko dituzu urtaro bakoitzean. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!