ELBko lehendakaria eta Barkoxeko laborari bat epaituko dituzte ahate sanoak hiltzen ez uzteagatik

  • ELBko lehendakari Panpi Sainte-Marie Barkoxeko Ühartia etxaldeko nagusi Cathy Xabalgoiti Pauen epaituko dituzte azaroaren 5ean, hegaztien gripearen aferan etxalde hartako ahatek hiltzera joandako DDPP zerbitzuko funtzionarioei bidea itxi zietelako. Ondoren prefetaren aginduz ahate haiei egindako analisi guztiek erakutsi dute ahateak sano zeudela, baina hala ere Paueko prokuradoreak auzitara iritsi arteko onik ez du izan.

Epaiketaren berri emateko prentsaurrekoan, ezkerretik hasita Anne-Marie Mendiburu abokatua, Panpi Sainte-Marie, Cathy Xabalgoiti eta Alain Larrea abokatua. (Argazkia: ELB)

2018ko urriaren 22an - 16:42

Gertakariak 2017ko udaberrikoak dira, hegazti gripearen hedatzea saihesteko neurrien artean prefetak agindu baitzuen Gabadi, Domintxine eta Barkoxeko hiru etxaldetako kabaleak hiltzea. Ahate haztegi txiki hauetako baserritarrek aurretik lan handia egina baitzuten hegaztien gripea beren etxaldeetan ez sartzeko –lekuko arraza gogorrago bateko ahateetan berezitu, ahateak jaiotzatik heriotzaraino etxaldean bertan bertako produktuekin elikatu garraioen kutsatze arriskuak ekidinez...– Iparraldeko laborari asko bildu zitzaizkien sostengua eskaintzeko, ELB sindikatua buru. Beti argudiatu dute ahateak hiltzea ez dela soluzioa, hazkuntza sistema dagoela aldatu beharra eta haiek bidea zein den erakutsia dutela, baina agintariek ez zituzten hilketa masiboen planak aldatu.

Hiru baserriotako arduradunek eta sindikalistek ez baitzuten amore ematen, Frantziako administrazioak jendarmeak bidali zizkien, ahate guztiak akabatzeko agindua bete behar zuten funtzionarioekin batera. Baina bertan bildutako laborari eta herritarrek atzera bidali zituzten poliziak.  Orain ELBk oroitarazi duenez, "kabalen hiltzearen kontrako ekintzen ondotik, hiru etxaldeak zaintzapean emanak izan ziren prefetarenganik eta analisak egin zituzten hiru hibaletez. Aldi bakotx analisak negatiboak izan ziren ondoko asteetan, ELBren posizioa azkartuz. Baina administrazio sanitarioko arduradunak ez ziren hortan gelditu eta Baiona eta Paueko prokuradoreen eskutan eman zuten afera". Oraingoz ez dago Gabadi eta Domintxineko (Nafarroa Beherekoak biak) auzi  kontuen albiste gehiago, baina Paueko prokuradoreak –Zuberoa haren eremuan dauka– epaiketaraino jarraitu du.

ELBk prentsa aurrean aurreratu duenez, epaiketa baliatuko dute 2017ko udaberrian aurreratu eta denborarekin egiaztatutako argudioak berriro plazaratzeko, "besteak beste, ahateak ez zirela eri (hazleek analisak eginak zituzten horren frogatzeko) eta irrisku sanitarioa askierrex menperatzen ahal zela kasu huntan". Eta dei bat egin die Iparraldeko nekazariei, hautetsiei eta oro har herritarrei azaroaren 5 horretan mobilizatzeko Pauen.

Auzian lekukotzat eramango dituzte Mixel Etxebest Mauleko auzapez eta Herri Elkargoko lehendakariordea, Laurent Pinatel Confederation Paysanne sindikatuko bozeramailea eta Periko Legasse, elikadura eta nekazaritza gaietan berezitutako kazetari ezaguna.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hegazti gripea
Pettan Prebende, laboraria
"Agroindustriarentzat pentsatu araudiak dira eta emeki-emeki hiltzen gaituzte"

Azken urteetan errepikatzen den gaitza dute hegazti gripearena laborariek. Frantziako Estatuak bideratu aterabideak –hegazti guzien hilketa prebentiboak eta kabalak barnean atxikitzea– gogorki gaitzesten ditu ELB sindikatuak. Egoeraren larritasunaz ohartarazteko eta... [+]


Hegazti gripeaz Frantziako Gobernuak egin duen kudeaketa salatu du ELBk

Animalien osasunaz arduratzen den DDPP departamendu mailako zerbitzuak Pauen dituen bulegoak okupatu dituzte ekainaren 8an, ELBk eta Biarnoko Modef eta Confederation Paysanne sindikatuek ere. Poliziak kanporatu ditu.


2023-06-02 | Euskal Irratiak
Hegazti kutsatuak Behe Nafarroara ekartzearen lanjeraz ohartarazi du ELBk

ELBk berriz ere bere arrangurak agertarazi ditu hegazti gripeari begira. Euskal Herriko Laborarien Batasunak jakitera eman duenez, iragan hiru asteetan 70 kutsadura kasu aitortu dira Aturri arroko etxaldeetan, horietatik 50 Gersen, hemezortzi Landetan eta bi... [+]


Etxalde bateko ahateen prebentziozko hilketa saihestea lortu du ELB sindikatuak

Ehundik gora lagun elkartu dira Ilharren (Nafarroa Beherea) Bidarteberria etxaldearen aitzinean, zerbitzu sanitarioko ordezkariei bidea mozteko. Hegazti gripearen testuinguruan, 200 ahateren hiltzea oztopatzea lortu dute.


2022-01-25 | ARGIA
Hegazti gripearen kudeaketa "porrota" dela salatu du ELBk eta mobilizazioa deitu du

Kanpoan hazten diren hegaztiak hiltzea da Frantziako Gobernuak darabilen estrategia, hegazti gripeari aurre egiteko. Euskal Herriko Laborarien Batasunak (ELB) ohartarazi du estrategia hori antzua dela eta etxalde txikiek ez dituztela kudeaketa txarraren ondorioak pairatu behar... [+]


Eguneraketa berriak daude