ELBk 5.000 euroko isuna jaso du hegazti gripearen afera dela-eta

  • Paueko auzitegiak hala erabaki du: ELB sindikatuak 5.000 euroko isuna eta 2.071 euroko kalte-ordaina Pertsonen Zaintzarako Departamenduko Zuzendaritzari. Uhartia etxaldeko ahate hazlea errugabe jo dute.

Epaiketaren berri eman zuteneko argazkia: Ezkerretik hasita Anne-Marie Mendiburu abokatua, Panpi Sainte-Marie, Cathy Xabalgoiti eta Alain Larrea abokatua. (Argazkia: ELB)

2018ko abenduaren 11n - 15:34
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hegazti gripeak jota zirela argudiatuz, Frantziako estatuko osasun zerbitzuko kideak ahateak hiltzera zihoazela, hori eragozteko zenbait jende elkartu zen hainbat etxalderen aurrean. Uhartia etxaldean adibidez, 2017ko apirilean. Azaroko epaiketan, prokuradoreak Barkoxeko hazkuntzarentzat 5.000 eurotik gorako isuna eskatu zuen, Cathy Txabalgoiti ahate hazlearentzat hainbat isun eta hiru hilabeteko kartzelaldia, eta ELB sindikatuarentzat 10.000 euroko isuna.


Hegazti gripea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...