Ahate ekoizle intsumituek elkartasun deia egin dute, ELBri isuna ordaintzen laguntzeko

  • 2017ko udaberrian hegaztien gripearen kontrako kanpainan Frantziako gobernuak milaka ahate hiltzeko agindua eman zuenean, Ipar Euskal Herriko lau baserrik ELB sindikatuaren laguntzarekin aurre egin zioten eta herritar askoren mobilizazioari esker kriaxera arrazako hegaztiok salbatu ziren. ELBk nozitu du, ordea, zigorra: abenduan Paueko auzitegiak kondenatu zuen 5.000 euroko isuna gehi 2.071 euroko kalte ordainak pagatzera. Lau etxaldeen jabeek elkartasun deia egin dute.

Ahatezainak ELBrentzako laguntza eske. Ezkerretik hasita: Jean-Michel Berho, Cathy Xabalgoiti, Lataillade anderea eta Bernadette Prebende. (Argazkia: ELB)

2019ko urtarrilaren 23an - 01:33

Asteartean, 22, hedabideen aurrean azaldu dira Cathy Xabalgoiti Barkoxeko Uhartia etxaldekoa, Bernadette Prébendé Gabadiko Bidainia-koa, Jean-Michel Berho Domintxineko Eihartziakoa eta Lataillade familia Bidaxuneko ahatekume haztegikoa. "Guretzako –esan dute– zaila izango zen bururik jasotzea baldin eta gure ahateak hil balituzte. Gure baserrien biziraupena zegoen jokoan eta, Bildozeko haztegiari dagokionez, kriaxera arrazaren biziraupena. ELBk moralki ere babestu gaitu, gertakizun haiekin batera administrazioak oso presio gogorra egin baitzigun".

Gauza da Paueko prokuradoreak auzitara eraman zituela Barkoxeko ahatezaina eta ELB sindikatua, eta joan den abenduko auziaren epaian sindikatua kondenatu zutela 5.000 euroko isuna gehi 2.071 euroko kalte ordainak pagatzera. "Orain guri dagokigu –esan dute nekazariek– ELBri laguntzea kinka honetan, horregatik egiten dugu dei jendeak lagun dezan biltzen guri laguntzeagatik sindikatuak jaso duen zigorraren dirutza handi eta bidegabeak".

Diru laguntzak bidal dakizkioke zuzenean ELBri (Ainiza-Monjoloseko egoitzara) edo baita baserritarrei ere, beren etxaldeetara igorriz bezala haiek ahatekiak saltzen egoten diren azoketan emanda, hauek irits araziko dizkiote diruak gero sindikatuari.

Lataillade familiak Bidaxuneko bere etxaldean aurkeztu zituen 2018ko maiatzean 'kriaxera' arrazako txito berriak, laborari txikien garaipenaren ikurrak. (Argazkia: ELB)

Xehetasun gehiago Irulegi Irratiaren audio honetan:
"ELBrentzat elkartasun ekonomiko baterako deialdia luzatu dute ahate gripearentzat mobilizatu diren 4 laborariek"

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hegazti gripea
Pettan Prebende, laboraria
"Agroindustriarentzat pentsatu araudiak dira eta emeki-emeki hiltzen gaituzte"

Azken urteetan errepikatzen den gaitza dute hegazti gripearena laborariek. Frantziako Estatuak bideratu aterabideak –hegazti guzien hilketa prebentiboak eta kabalak barnean atxikitzea– gogorki gaitzesten ditu ELB sindikatuak. Egoeraren larritasunaz ohartarazteko eta... [+]


Hegazti gripeaz Frantziako Gobernuak egin duen kudeaketa salatu du ELBk

Animalien osasunaz arduratzen den DDPP departamendu mailako zerbitzuak Pauen dituen bulegoak okupatu dituzte ekainaren 8an, ELBk eta Biarnoko Modef eta Confederation Paysanne sindikatuek ere. Poliziak kanporatu ditu.


2023-06-02 | Euskal Irratiak
Hegazti kutsatuak Behe Nafarroara ekartzearen lanjeraz ohartarazi du ELBk

ELBk berriz ere bere arrangurak agertarazi ditu hegazti gripeari begira. Euskal Herriko Laborarien Batasunak jakitera eman duenez, iragan hiru asteetan 70 kutsadura kasu aitortu dira Aturri arroko etxaldeetan, horietatik 50 Gersen, hemezortzi Landetan eta bi... [+]


Etxalde bateko ahateen prebentziozko hilketa saihestea lortu du ELB sindikatuak

Ehundik gora lagun elkartu dira Ilharren (Nafarroa Beherea) Bidarteberria etxaldearen aitzinean, zerbitzu sanitarioko ordezkariei bidea mozteko. Hegazti gripearen testuinguruan, 200 ahateren hiltzea oztopatzea lortu dute.


2022-01-25 | ARGIA
Hegazti gripearen kudeaketa "porrota" dela salatu du ELBk eta mobilizazioa deitu du

Kanpoan hazten diren hegaztiak hiltzea da Frantziako Gobernuak darabilen estrategia, hegazti gripeari aurre egiteko. Euskal Herriko Laborarien Batasunak (ELB) ohartarazi du estrategia hori antzua dela eta etxalde txikiek ez dituztela kudeaketa txarraren ondorioak pairatu behar... [+]


Eguneraketa berriak daude