400 pertsona bildu dira Barkoxen eta 200na Gabadin eta Domintxinen, erresistentzia pazifikoa egiteko prest. Polizia joatea lortu dute. Gabadin Frantziako Polizia etxaldean elkartu direnen aurka oldartu da: negar eragileak bota ditu eta bultzaka aritu da.
ELB sindikatuak azken orduko deia eginez, herritarrei eskatu zien ostiral goizeko 06:00etarako mobilizatzea Domintxine, Gabadi eta Barkoxeko etxaldeen atarietan, eragozteko etxalde txikietako hegaztiak sakrifikatzea Frantziako agintariek nahi duten bezala.
Panpi Sainte Marie ELB sindikatuko buruak dramatikotzat jo du gertatzen ari dena. Andde Sainte Marie Akitaniako kontseilariak esan du Poliziak eta zerbitzu sanitarioek ez dutela bortxaz sartzeko eskubiderik.
Gabadiko etxaldeko arduradunak ohartarazi du poliziek gaur alde egin dutela, baina bihar itzul daitekeela.
Euskal Irratiek zabaldu dituzten argazkiak:
CRSk kargatu dute Gabadin. 200 bat herritar parean, hegaztiak hil ez ditzaten. Oraingoz atxikitzen dute @berria pic.twitter.com/quyxCki7qN
— Ekhi Erremundegi (@EkhiErremundegi) 2017(e)ko apirilak 2
Barkoxetik poliziak badoaz. Ez dira sartuko bortzaz ahateak hiltzera. Jendeak txaloka hartu du berrria Barkoxen #hegaztigripea
CRSek bota gas granada bat #Gabadi . Jendeen aurpegi heinera bota dituzte pic.twitter.com/ZlWIq6wJ2D
— Iparraldeko Hitza (@IEHkohitza) 2017(e)ko apirilak 21— Euskal Irratiak (@euskalirratiak) 2017(e)ko apirilak 21
Jendea atsegindurik #Gabadi-n Jendarme,CRS,RG eta DDPPko agenteak joanak baitira. Garaipen gustua ahoan gasarenarekin batean. pic.twitter.com/A0nWyY8CUS
— Iparraldeko Hitza (@IEHkohitza) 2017(e)ko apirilak 21
CRSek bota gas granada bat #Gabadi . Jendeen aurpegi heinera bota dituzte pic.twitter.com/ZlWIq6wJ2D
— Iparraldeko Hitza (@IEHkohitza) 2017(e)ko apirilak 21
Azken urteetan errepikatzen den gaitza dute hegazti gripearena laborariek. Frantziako Estatuak bideratu aterabideak –hegazti guzien hilketa prebentiboak eta kabalak barnean atxikitzea– gogorki gaitzesten ditu ELB sindikatuak. Egoeraren larritasunaz ohartarazteko eta... [+]
Animalien osasunaz arduratzen den DDPP departamendu mailako zerbitzuak Pauen dituen bulegoak okupatu dituzte ekainaren 8an, ELBk eta Biarnoko Modef eta Confederation Paysanne sindikatuek ere. Poliziak kanporatu ditu.
ELBk berriz ere bere arrangurak agertarazi ditu hegazti gripeari begira. Euskal Herriko Laborarien Batasunak jakitera eman duenez, iragan hiru asteetan 70 kutsadura kasu aitortu dira Aturri arroko etxaldeetan, horietatik 50 Gersen, hemezortzi Landetan eta bi... [+]
Ehundik gora lagun elkartu dira Ilharren (Nafarroa Beherea) Bidarteberria etxaldearen aitzinean, zerbitzu sanitarioko ordezkariei bidea mozteko. Hegazti gripearen testuinguruan, 200 ahateren hiltzea oztopatzea lortu dute.
Kanpoan hazten diren hegaztiak hiltzea da Frantziako Gobernuak darabilen estrategia, hegazti gripeari aurre egiteko. Euskal Herriko Laborarien Batasunak (ELB) ohartarazi du estrategia hori antzua dela eta etxalde txikiek ez dituztela kudeaketa txarraren ondorioak pairatu behar... [+]