ELA eta LAB sindikatuek greba deitu dute Bilboko 010 zerbitzuan

  • Maiatzaren 13, 14, 20 eta 21erako deitu dute greba, lan baldintzak hobetzeko helburuarekin. Lanalden enpresak kudeatzen du azpikontratatutako zerbitzu publikoa.


2019ko maiatzaren 13an - 13:09
010 zerbitzuko langileen mobilizazio bat. Argazkia: ELA sindikatua

Hiru aldarrikapen nagusi egiten dituzte langileek, sindikatuek prentsa oharren azaldu dutenez: “Antolakuntzan hobekuntzak izatea, soldata igoerak, eta zerbitzua eskaintzeko langile bat gehiago lortzea”. 

Lanalden enpresako arduradunek negoziatzeko borondaterik ez dutela salatu dute langileek: “Hasiera batean negoziazio bilerak izateari uko egin zion, baina lehen greba deia egindakoan bilera bat izatea onartu zuten”. Langileen arabera, bilera hartan enpresak esan zien ez dagoela lan baldintzak hobetzerik, mozkin ekonomikoak horretarako estuegiak direlakoan. Enpresak aurkeztu dien dokumentazioa eta Udalarekin duen akordioaren baldintzak aztertu ostean, ordea, bestelako ondorioa atera dute 010 zerbitzuko langileek: “Argi ikusten dugu langileen eskaerak aintzat hartzeko gaitasuna badutela”.

Langile eta sindikatuen ordezkariekin biltzeari uko egin dio Udalak bere aldetik, gatazka enpresa eta langileen artekoa dela argudiatuta. Langileek jarrera hori kritikatu dute, “diru publikoaren erabileraren kontrolik ez baitu egiten. Kontua da, esleipenaren prezioa hazi arren, langileengan ez duela eragiten eta zerbitzua hobetzeko langile gehiago ez dela kontratatzen”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2024-04-18 | Gedar
Lanuzteei ekin diete berriz Trapagarango Amazonen

Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.


Mecanerreko langileakaz batera mobilizatu dira Bizkaiko 60 enpresa inguru industria-politikan jarrera aldaketa bat eskatzeko

Gaur, apirilak 16, Eusko Jaurlaritzari eta Industria Sailari beren industria-politikan jarrera aldaketa bat exijitzeko manifestazioa egin dute Bizkaiko 60 industria-enpresa inguruk Mecaner enpresako langileakaz batera, Bilbon. Adierazi dute "hitzetatik ekintzetara"... [+]


Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


50.000 afiliatuko langa gainditu du LABek, mende erdia bete berri

Langileen aldarrikapenak eztabaida politikoaren erdigunera eraman, eta aldaketa soziopolitikoa lortzeko "eragile aktibo" izanen dela nabarmendu du LABek 50. urteurreneko ospakizunean.


Soldaten emendioa aldarrikatzeko greba eguna burutu dute Ipar Euskal Herriko sektore publikoan

500 lagun batu dira Baionan buruturiko manifestazioan. Sektore publikorako erreformarekin Frantziako Gobernuak sektore pribatuko logika funtzionarioen baitan txertatu nahia salatzeko mobilizazioa ere izan da.


Eguneraketa berriak daude