El Correo-ren Bizkaiak

  • Josemari Pastorren Bizkaia maite artikuluak jarri ninduen gertakariaren arrastoan. Antza denez, Barakaldoko bizilagun talde bat, Berriatuako baserri batera jo zuten astearte goizaldean (goizean goiz, 4:30 aldera) bertako baserritar bati marihuana landareak lapurtzeko asmoz. Baserritarra esnatu, eta etxe inguruan lapurrak igarrita, oihu egin omen zien, eta ondoren tiro, lapurretako bat zaurituz.


2018ko irailaren 24an - 08:24
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

El Correo (español) arrakastatsuaren bertsioak, indio eta bakeroen film bateko laburpena dirudi baina: “La Ertzaintza requisa cuatro escopetas al acusado de herir a un joven en Berriatua… un grupo de unos siete chicos habían quedado en Bilbao para desplazarse en al menos dos coches hasta la Bizkaia interior, concretamente a Berriatua”

Siete chicos”. Ez lapur, ez Correok hain maite duen “individuos”, “chicos”, mutikoak baino. Eta mutiko bihurri hauek nora abiatuko, eta Bilbotik “Bizkaia interior” aldera jo omen zuten, Berriatuara hain zuzen, (kostaldetik 6 kmra). Bada, Berriatua “Bizkaia interior” bada, zer da El Correo-rentzat kostaldetik are urrunago dagoen Bilbo? Bizkaia “profunda” sakona?

“Alguien estaba cultivando marihuana”… “Una vez allí, protegidos por la oscuridad de la noche, los jóvenes se apearon y se dirigieron hacia la plantación. Sabían que por allí alguien estaba cultivando marihuana, que precisamente en septiembre se encuentra en plena floración, momento en que es recogida para su consumo”. Mahatsa edo masustak biltzera joan balira bezala, aizue. Bazekiten “han nonbait” marihuana landareak zeudela, eta uzta garaia zenez, bilketara joan ziren, garaian garaikoa!

"Les gritó en euskera y empezó a disparar”… “Cuando los chicos se encontraban junto al invernadero fueron descubiertos por el dueño de la vivienda. El hombre, armado con una escopeta y con una linterna en la otra mano, y acompañado por otro individuo, les gritó en euskera, y empezó a disparar”.

Euskaraz egin eta tiroka hastea, dena izan zen bat. Erasoa erasoaren atzetik! “Barnealdeko” Bizkaiko “hombres-individuos baserritarras vascohablantes” armatuak, “mutiko” abenturazale zibilizatuen aurka…

Kaxetari elcorreotarrak argi uzten du goiburutik liskarraren jatorria non omen dagoen. Baserritarrak lau eskopeta omen zeuzkan etxean. Eskopeteroa konpletoa zen, alegia! Gainera, baserriaren inguruko lantegi bateko langileren batek -ez du argitzen “chico” ala “individuo”, zer den- hitzak omen: "Pensábamos que la Policía estaba aquí por la marihuana. Ayer (por el lunes) hacía mucho calor y olía hasta en la carretera. Debe de haber por aquí alguna plantación"…

Horra auzia argituta! Mutiko Bilbohanditarrak firin-faran txangoan Bizkaia basatian barne, Enid Blytonen “bostak” bailiran. Marihuana-kiratsa usaindu eta zer ote den ikustera joango ziren… Baina hara non, patu gaiztoak “baserritar-individuo-vascohablante” armatuarekin (jakina) egin dute topo, eta tiro egin die gainera (noski).

El Correo (Español) da, euskal herritarrok (eta euskaldunok) gehien erosten dugun kazeta.

Horrela doakigu.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-08-18 | Behe Banda
Autosalaketa

Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Teknologia
Sormenerako suntsipena

Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]


2025-07-30 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Gehiago

Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]


2025-07-30 | June Fernández
Meloi saltzailea
Coca-Cola

Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan.  Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


Eguneraketa berriak daude