“Eko-terrorismoa”: ingurumenaren aldeko borrokak Frantziako Barne Ministerioaren miran?

  • Frantziako Barne Ministerioa ari ote da antolatzen eraso handi bat ekimen ekologista sendo eta ausartenen kontra? Sainte-Solineko uraska erraldoien aurkako herri-mobilizazio arrakastatsuen eta Marseillatik gertuko hormigoi-fabrika baten blokeoaren ondoren, prentsan azaldutako zenbait artikuluk iradoki dute Parisko Gobernua abiatzear dela borroka horiek zapaltzeko kontraeraso polizial eta mediatikoa. Alerta pizturik, zientoka aktibista, nekazari, artista, hautetsi, langile, intelektual, sindikalista, zientzialari eta klase guztietako jende eta elkartek sinatu dute Estatuak prestatzen duen errepresio uhin berriaren aurkako idatzia. Hainbat hedabidek plazaratu duten agiri horren lehen 300 sinatzaileak hemen ikus daitezke. Horien artean dago Philippe Descola antropologo ezaguna.

Sainte Solinen uraska erraldoien kontrako protestan poliziak atxilotu eta zauritutako ekintzaileak, tartean (buruan bendaturik daukana) mugimenduaren lider ezagunena den Julien Le Guet.

2023ko urtarrilaren 23an - 08:08
Azken eguneraketa: 15:01
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Abenduaren 20an, inoiz ezagutu diren Eguberri jairik beroenak hastear zirenean, Le Parisien egunkariak plazaratu zuen poliziaren Renseignements Territoraiux informazio zerbitzuaren txosten bat, “apropos filtratua”, izenburu deigarri hau zeramana:  "Aktibista ekologisten bilakaera erradikal kezkagarria".

Frantziako segurtasun-zerbitzuek beren asmoen berri disimuluan zabaltzeko daukaten ohitura bitxi horrek beste behin ere dauka errepresioari ekin aurretik egindako test baten itxura. Test honek gu gauzka jomugan, azken urteetako ingurumen-borroketan era batean edo bestean parte hartu dugun guztiok.

Beraz, ekologisten erradikalizazioa ez omen litzateke guztiok leporaino harrapatuta gauzkan egoeraren erradikaltasunaren seinalea baizik eta  Les Soulèvements de la Terre [Lurraren Matxinadak] izena hartuta ekologismora bihurtu berria den ezker muturreko talde baten ezkutuko maniobren emaitza. Azken urteotan ekologistek edo nekazariek burutu dituzten ekintzen esplikazioa omen legoke Notre-Dame-des-Landeseko "zakur zahar" batzuen aktibismoan eta ekintza "bortitzak" burutzeko daukaten irrika ase ezinean, eta ez datorren katastrofe ikaragarriaren aurrean edozein aldetatik piztu den duintasun eztanda batean. Poliziaren txosten hori sinistekotan, batere zerikusirik ez gobernu guztiek hondamendiaren errudunekiko duten permisibitatearekin, ezta ere hormigoiaren industriak edo agroindustriaren lobbyak daramaten aurrerako ihesarekin.

Zer axola dio azken denborotan ehunka elkartek –ingurumenaren aldekoak, gizarte zibilekoak, baserri-taldeak, herritarren elkarteak, lekuko borroketako taldeak– eta alor guztietako pertsona ezagunek sinatu badituzte deialdiak mobilizatzeko lurrak edo urak jabe gutxien eskuetan pilatzearen kontra, edo lurzoruen artifizializazioaren aurka.  Gero eta handiagoa den ekintzen ugaritze zaratatsu hori ez omen litzateke kezko laino bat besterik erradikalizatutako aktibista multzo bat babesteko, bere gainbeheran "planeta babesteko mugimendu legitimo" osoa arrastan eraman nahi duten erradikalak.

Trikimailu zaharkitua da, baina oraindik gerta liteke erabilgarri: mugimenduaren zati bat markatu, isolatu eta agente kutsagarritzat izendatzea, zeinetatik besteok kosta ahala kosta apartatu behar dugun, ez badugu nahi harekin batera zanpa gaitzaten. Itxura zentzugabea erakusten du berriro ere Terrorismoaren Aurkako Zuzendariordetzak (SDAT) ikertzen dituenean borroka sozialak, baserritarrenak eta ekologistak, hala nola egin duena Lafarge zementu-fabrikaren aurkako ekintza kolektibo berri baten harira: Lafarge Estatu Batuetan kondenatu baitute Daesh-Estatu Islamiarrarekin lankidetzan aritzeagatik.

"Ez diegu beldurrik buzo zuriz edo urdinez beztitutako jende horiei, urte luzez gobernuak eskari ekologistei entzungor egin ostean orain telebistak erakusten dizkigun horiei. Gainera, ezin diegu esan arrazoi ez dutenik".

Ohartzen gara Les Soulevements de la Terre egokia dela errudun azaltzeko, besteak beste bere izenean lortu baitira hainbat indar erakusketa handi lurraren eta uraren defentsan. Nekazarien, hiriko gazteen, ingurumenaren aldeko gazteen eta sindikalisten arteko elkartze mugimendu berri honek, hain zuzen, badauzka webgune bat, Twitterreko kontu bat, aldizkako bilera publikoak eta, Renseignement Territorialaren arabera, baita bankuko kontu bat ere. Aurpegia erakusten ari da, esango luke norbaitek, nork txikituko zain balego bezala.

Guk, agiri hau sinatzen dugunok, ez dugu ipuin hori sinesten, eta ondo dakigu zertaz ari garen. Manifestazio batzuetan parte hartu dugu, beste batzuk antolatzen aritu gara, sinatu ditugu deialdi eta agiriak, mitinak muntatu, bateko edo besteko  kanpanpaldien logistikan parte hartu, edo debekatutako manifestazioetan, batzuetan alaiki aritu gara kuterrez, mailuz edo inausteko guraizeak erabiltzen etxeko lanak ez diren azioetarako, edo beste batzuetan irribarrez amestu dugu zertarako erabili ahalko genituzkeen… Eta hori guztiagatik badakigu ez dagoela ezein batzorde zentralen eta ez  estratega bihurriren beharrik ohartzeko zein erabatekoa den egoeraren larritasuna eta makina geldiarazteko ahalmena dutenak utzikeria kriminal batean murgilduta daudela.

Badakigu, halaber, ez diegula beldurrik buzo zuriz edo urdinez beztitutako jende horiei, urte luzez gobernuak eskari ekologistei entzungor egin ostean orain telebistak erakusten dizkigun horiei. Gainera, ezin diegu esan arrazoi ez dutenik diotenean haien "armagabetze-ekintzak" elementu funtsezkoa direla lurzoruak hormigoiztatzen, lurrak lapurtzen edo ibaiak pozoitzen dituzten proiektuak frenatu edo geldiarazteko estrategia erabakigarri orotan. Are gehiago, batzuetan gustatuko litzaiguke ekintza horietan egotea aukerarik bagenu edo ez baligute eragotziko funtzioek, osasunak edo  familia-egoerak.

Zeren eta [ekintzaile] horiek keinuak, horien zehaztasuna eta kemen alaia askoz ulergarriagoak zaizkigu Barne ministroaren imintzioak baino, ikusten dugunean ministroa krokodilo-malkotan obra baten babeserako hesia hautsi dutelako, industrialde oso kutsatzaile bat aldi baterako ixtea lortu dutelako edo krimen ekologikoak egiten dituen multinazional batek kalte ekonomikoak jasango omen dituelako.

Poliziak zaindutako hondea-makinei aurre egiten ekintzaile ekologistak, ezkertiarrak, baserritarrak eta beste, Sainte Solinen. Argazkia: Les Soulevements de la Terre.

Jadanik ikusten ari gara nola Bassines Non Merci-ko, Confédération Paysanne sindikatuko [ELB bere kidea da] edo Les Soulevements de la Terre-ko ekintzaileei ezartzen zaizkien poliziaren zitazioak, auziperatzeak eta jipoiak, nola batzuetan [poliziak] ospitaleetako oheetaraino doazen manifestarien bila, haiek atxilotzeko. Alde horretatik, esanguratsuak dira uraska erraldoien borrokaren kontra azaroaren 28an egin zen lehen epaiketa eta 2023ko urtarrilaren 5ean eta 6an La Rochelle eta Niorten egin dutena. 1.500 orrialdera irits daitezkeen instrukzio dossierrak dira ehunka pertsonari poliziak, bereziki telefonoz, egindako bijilantziaren lekuko. Horri gehitu behar zaizkio jarraipenak, aktibisten etxeen aurrean ezkutatutako bideozaintza-gailuak, dozenaka atxiloketa eta berrogeita hamar deklarazio. Eta laster ikusiko dugu, egunkarien orrialdeetan aurreratzen baitigute, nola manifestazio, bilera eta elkarretaratze horietan parte hartze hutsa ere laster izango den ez bakarrik legez kanpokoa baizik eta zigorgarria ere bai. Baina keinu horiek eta beraiek “transformations” deitzen dituztenak dira etorkizun posible bat irudikatzen dutenak.

Horregatik, bakoitza gauden lekutik prestatzen ari gara solidarioak izateko, gu ere horietakoak garela esateko, besterik ez bada pentsamenduan. Eta errepresioaren itzala iluntzen ikusten dutenak ez direla bakarrik egongo, gu ere hor gaudelako.

(Ikusi hemen milaka sinadura horien artetik, lehen 300 sinadura eman dutenak).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
Basozainei argazkiak manipulatzea leporatu diete Valle de Odietako akusatuek

Valle de Odietako epaiketa epaiaren zain geratu da ostiral honetan Iruñeko Justizia Jauregian akusatuek deklaratu eta akusazioek eta defentsak haien ondorioak azaldu eta gero. Ez da aldaketarik egon alde bakoitzak egindako eskaeretan.


Apoak klima aldaketaren seinale

Vichamako (Peru) aztarnategian, arkeologoek 3.800 urte inguruko estatuatxo berezi bat aurkitu berri dute. Caral zibilizazioaren azken arokoa da, eta bi apo irudikatzen ditu.

Aztarnategi bereko hainbat hormairuditan gosetea, lehortea eta, finean, ingurumen krisiari lotutako... [+]


2025-09-11 | Nicolas Goñi
Munduko auzitegi gorenak klimari buruzko estatuen ardurak argitu izanak ze aldaketa dakar?

Garaipen historikotzat jo dute hainbatek: duela sei urte Ozeano Bareko estatu zaurgarrietako ikasle talde batek bultzaturiko ekimen baten ondorioz, Nazio Batuen auzitegi gorenak iritzia plazaratu du uztailaren 23an, zeinak munduko estatuek klima aldaketari begira dituzten... [+]


2025-09-11 | Xuban Zubiria
Hondartzan bainua hartzeko ordaindu egin behar

Italiako hainbat hiritan hondartzen eta itsasoaren izaera publikoa aldarrikatzeko mobilizazioak egin ditu udan Itsasoa Aske mugimenduak. Hondartzen erdia enpresa pribatuek kudeatzen dutenez, bainua hartzeko ordaindu beharra daukate herritarrek. Zonalde turistikoenetan ordainpeko... [+]


Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


2025-09-10 | Estitxu Eizagirre
Onintza Enbeita eta Feli Madariaga
"Azokako mahaiaren bestaldetik desprezioa ikusten da, asko"

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]


Frantziak lehen ministro berria du
Zein da Sébastien Lecornu? Antinuklearren etsaia, ehiztarien laguna, Macronen zale fidela

François Bayrouk dimisioa eman eta ordu gutxitara izendatu du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak ordezkoa: Sébastien Lecornu izango da lehen ministro berria, aurretik Defentsa ministro izandakoa eta Macronen oso gertukoa. Oposizioa haserre mintzatu da, ezker zein... [+]


"Proiektu estraktibistak dituzten komunitateak pobreak dira, hitzeman dizkieten aberastasun eta garapena ez da existitzen"

Erdialdeko Amerikan izan da ARGIA uztailean, meatzaritza metalikoko megaproiektuek sortzen dituzten kaltean bertatik bertara ezagutzen. Guatemala eta Honduraseko meatzeak bisitatu ditu, eta El Salvadorren ere izan da, bertako egoera politikoaren berri jasotzen: herrialdean... [+]


2025-09-09 | Jon Torner Zabala
Itsasoaren berotzeak euskal kostaldeko espezie batzuen portaera aldatu du, Aztiren arabera

"Berdela iparralderantz ari da mugitzen, itsasoa berotzeak sardinari ez dio on egiten eta geroz eta gutxiagoa dago, antxoarentzat ona da eta geroz eta gehiago dago, baina txikiagoa da...", dio Aztiko ikerlari Xabier Irigoienek, EITB Datak tenperaturaren gorakadaz egin... [+]


2025-09-08 | Nagore Zaldua
Itsas izar arantzaduna
Izarren hautsa

Izarrak, ortzi mugagabean, keinu egiten diguten argi izpi dardarti liluragarriak dira, osotasuna eta ezereza bateratuta, zer garen ulerrarazteko oroitarri zaizkigunak: izan sua, izan ondotik joan zaizkigun kuttunak, gizakiaren txikitasuna edo Anbotoko Mariren edertasuna;... [+]


Enpatia garaia

Ekofeminismoak bizitza nondik eta nola baloratzen duen, ikuspegi konplexuagoa eraikitzeko proposamena dakart. Desazkundearen inguruko ekofeminismoa eta antiespezismoa ezagutzearen ondorio dira datozen lerroak; landa eremuan jaio eta hirigunean bizitzeak dakartzan ikuspegiekin;... [+]


2025-09-08 | Jakoba Errekondo
Orria egitera

Orriuldu gabe daude oraindik zuhaitzak eta arbolak. Hostoak ihartu gabe daude, bai. Eta hostoa jasotzeko sasoi aproposa da. Hostoa, batez ere geroago jasotzen da; zuhaitzaren adaburua janzten duen orritza edo hostotza erortzen denean edo orriultzen denean, lurraren instantziako... [+]


2025-09-08 | Garazi Zabaleta
Amama
Lursail bakoitzak bere arnoa

Irulegi eta Anhauze artean ditu mahastiak Joanes Haritschelharrek, Amama proiektuaren bultzatzaileak. “Mahastiak ene amarenak ziren, eta bera jubilatu zenean hartu nuen nik etxaldea, 2022an”, azaldu du. Ama mahastizaina eta aita ardi gasnagilea ditu, eta beraz, beti... [+]


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Eguneraketa berriak daude