Ehunka kurduk Afringo inbasioaren aurka protesta egin dute Parisen

  • Ehunka kurdu Parisko AEBetako enbaxadaren aurrean bildu dira astearte gauean, Afringo operazio militarraren aurka protestan. Poliziak gas negar-eragileak erabili zituen manifestarien aurka.


2018ko martxoaren 14an - 09:01
Tentsioak izan ziren polizien eta manifestarien artean Parisen (@StroyPress)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Manifestariek "Erdogan terrorista" oihukatu dute, eta Kurduen Babes Unitateen (YPG) banderak haizatu dituzte. Istiluak izan dira, protestariek jaurtigaiak bota dizkie poliziei, eta eurek gas negar-eragileekin erantzun.

 

"Estatu fratsesak ez du gure alde egiten. Okerrena da gu beti prest izan gaituela Daesh-en aurka borrokatzeko. Kurduak Frantziaren alde egon ziren Daesh-en aurkako borrokan. Eta, orain, Erdogan eta Turkiak kurduak eta zibilak bonbardatzea onartzen dute", esan dute manifestariek, Sputnik-ek jaso duenez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kurdistan
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!