Ehunka kurdu Parisko AEBetako enbaxadaren aurrean bildu dira astearte gauean, Afringo operazio militarraren aurka protestan. Poliziak gas negar-eragileak erabili zituen manifestarien aurka.
Manifestariek "Erdogan terrorista" oihukatu dute, eta Kurduen Babes Unitateen (YPG) banderak haizatu dituzte. Istiluak izan dira, protestariek jaurtigaiak bota dizkie poliziei, eta eurek gas negar-eragileekin erantzun.
🔴🇫🇷Tensions en cours à Paris entre les #kurdes et les CRS. 5 blessés suite à une nouvelle manifestation. #Afrin - @StroyPress pic.twitter.com/9kz7Jx2dJ6
— La Plume Libre (@LPLdirect) 2018(e)ko martxoak 13
"Estatu fratsesak ez du gure alde egiten. Okerrena da gu beti prest izan gaituela Daesh-en aurka borrokatzeko. Kurduak Frantziaren alde egon ziren Daesh-en aurkako borrokan. Eta, orain, Erdogan eta Turkiak kurduak eta zibilak bonbardatzea onartzen dute", esan dute manifestariek, Sputnik-ek jaso duenez.
Fransız polisi, Afrin Operasyonu'nu protesto için Paris'te sokaklara çıkıp olay çıkartan Pkk'lı teröristleri hastanelik etmiş. Bizlere de, elleriniz dert görmesin demek düşer.. pic.twitter.com/Fl91zBjyyb
— AkParti.Org (@AkPartiNoktaOrg) 2018(e)ko martxoak 14