Bangladesheko 700 ehungintza-langile baino gehiago kaleratu dituzte greba amaitu ondoren


2019ko urtarrilaren 23an - 11:25

Gobernuak ehungintza sektorean soldatak igoko zituela jakinarazi zuen iazko irailean, eta 2019an sartzearekin batera gutxiengo soldata %51 igo zuen, 82,75 eurotara. 2013an Rana Plaza eraikina hondoratu eta multinazionalentzako arropa josten zuten milatik gora langile hil zirenetik, lehenengo soldata igoera izan da. Alabaina, igoera horrek ez du bizitzaren kostuaren garestitzea berdintzen, langileek azpimarratu dutenez.

Elle aldizkariak Shamim Imam sindikalistak egindako adierazpenak jaso ditu. Imam-en arabera, langileek oinarrizko soldata jasotzen dute, soldata errealaren %40a besterik ez dena. Hortik aurrerakoa produkzioaren araberako bonu, hobari eta irabazien araberakoa da. “Izatez, langileen oinarrizko soldata 372 taka (4,4 euro) besterik ez da igo”, adierazi du.

Urte berriarekin batera, indarrean jarritako soldata igoera iruzurtia dela iritzita, haserrez hartu zituzten kaleak ehungintzako langileek. Gobernuak istiluei amaiera eman asmoz, soldata igoera berri bat onartu zuen pasa den astean, eta langileek greba bertan behera utzi zuten. Hala bada, urtarrilaren 16ko asteazkenean, lanera buelta egin zuten langileek. Orduan jakin zuten askok kaleratuak izan zirela: ehungintza sektoreko konpainia ugaritako 700 langiletik gora lanetik bota dituzte.

Jantzigintzako sindikatuko kide batek Channel NewsAsia telebista kateari kaleratzeen gainean egindako adierazpenen arabera, ugazabek beldurra eragiteko helburua darabilte, inor protesta egitera eta soldata justuak eskatzera ausartu ez dadin.

Kaleratzeei bide emateko, grebak iraun duen bitartean lantokietako makineria kaltetu dutela leporatu diete lantokietako ugazaba askok. Metro Knitting konpainiako gerenteak AFPri adierazitakoaren arabera, 300 langile salatu dituzte kamerak eta ordenagailuak kaltetu izana leporatuta. “Bandalismoa” aitzakia gisa, kaleratzeez gain hamabi pertsona atxilotu ere egin dituzte.

Hildako bat

Kaleratze eta atxiloketez gain, gatazkak hildako bat utzi du. Grebari bide eman zioten istiluetan poliziak izandako esku-hartzeak eragin zuen heriotza, gas negar-eragilea eta gomazko pilotak erabili baitzituzten jendearen aurka.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ehungintza
Karmele Salsamendi Olasagasti. Koöl Studio
“Ez gara elkarren lehiakideak, bidelagunak baizik”

Ehungintzako diseinua ikasi zuen Salsamendik Bartzelonan (Katalunia). Moda azkarraren eta merkearen baloreekin, ordea, ez du inoiz bat egin. Etxera itzuli zen, ikasten segitzeko asmoz. Josten ikasi zuen, Madrilera (Espainiako Estatua) joan zen jasangarritasunaz praktikaldi bat... [+]


2023-07-17 | Leire Artola Arin
Inditex eta Primark bezalako kate handietan grebara deitu du ELAk astelehenean

Ehungintzako kate handien Espainiako Estatuko lehen hitzarmena negoziatzen hasi dira uztailaren 17an, eta ELA sindikatuak salatu du Hego Euskal Herriko langileen baldintzak okertuko direla, lurralde hitzarmenak baztertuz gero. Grebaren eragina batik bat Araban nabaritu dela... [+]


19 eguneko grebaren ostean, Gipuzkoako ehungintzako langileek lortu dituzte eskari gehienak hitzarmenean

Hemeretzi eguneko grebaren ostean, Gipuzkoako ehungintza sektorean hitzarmena sinatu dute gehiengoa duen ELA sindikatuak eta patronalak. Besteak beste, erosahalmena berreskuratzeko soldata igoera eta lan ordutegian langileen kontziliazioa bermatzeko neurriak adostu dituzte.


Ehungintzako langileari eskaintza berezirik ez urtarrilak: lanegun partziala eta soldata izoztuta

Gipuzkoako ehungintzako langileek greban jarraituko dute larunbata arte gutxienez, sektoreko hitzarmena negoziatzeko patronalak erakutsitako jarrera makurra dela-eta. Nafarroan, La Morea merkatal zentroko H&M saltokiko langileak ere greba mugagabean dira abenduaren 9az... [+]


Eguneraketa berriak daude