Rana Plaza gogoan: Emakumeen Mundu Martxak multinazionalen lan baldintzak salatuko ditu

  • Apirilaren 24an lau urte beteko dira Bangladeshen Rana Plaza eraikina hondoratu zela. 1.000tik gora langile hil ziren. Multinazionalentzat arropa josten zuten, lan baldintza gogorretan. Mundu Martxak salaketa ekintzara deitu du.

Onintza Irureta Azkune @oirureta
2017ko apirilaren 21a
H&M moda enpresa da Bangladeshetik arropa egina ekartzen duen multinazionaletako bat. Argazkia: Jan Matheu / Diario.es

Apirilaren 24an, Bilbon, 12:00etan elkartzeko deia egin du Emakumeen Mundu Martxak. Moyua plazan izango da elkarretaratzea, eta ez da kasualitatea H&M arropa kate handiaren ondoan biltzeko deia egin izana. Multinazional horrek, beste batzuekin batera, herrialde txiroetan ehungintza enpresak ditu eta langileak lan baldintza gogorretan aritzen dira lanean.

2013ko apirilaren 24an zortzi solairuko Rana Plaza eraikina hondoratu zen Bangladesheko hiriburu Dhakan. 1.127 langile, gehienak emakumeak, hil ziren eraikinak azpian harrapatuta. 2.500etik gora zauritu ziren.

Hondamendia gertatu baino aste gutxi lehenago leku horietan ibilia zen Olivier Cyran kazetaria, Le Monde Diplomatiquerentzako ikertzen bost hilabete lehenago, 2012ko azaroaren 24an, gertatutako antzeko hondamendia. Cyranek “Au Bangladesh, les meurtriers du prêt-à-porter” (Bangladeshen, modako janzkien hiltzaileak) erreportajea idatzi zuen horrelakoak berriz ere zergatik gertatuko diren azaltzeko eta Pello Zubiriak ARGIAn (“Bangladesheko arropa merkeak sarraskiz sarraski”, 2013-06-16) Cyran kazetariaren kontakizuna jaso zuen.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Enpresa transnazionalak  |  Generoa  |  Bangladesh  |  Ehungintza

Enpresa transnazionalak kanaletik interesatuko zaizu...
2018-09-04 | Amaia Lekunberri
Generodun etxetresna elektrikoak: etxeko lanez arduratu, gizontasuna kaltetu gabe

Ez da denbora asko Dyson markako xurgagailuei publizitatea egiten zien irudi surrealista harekin topo egin nuela, zeinetan 007 agentearen itxurako gizon baten soina ageri zen, trajez jantzita eta arma eskuan. Aipatu iragarkian, baina, esmokindunak esku artean eusten zuen arma ez zen Walther PPK pistola bat, Dyson V8 xurgagailu bat baizik.


Zortzi eguneko erregulazio espedientea Landabenen

Europak arau berria zabaldu du autoentzako motorren emisioa eta kontsumoa zorrotzago neurtzeko. Landabenekora ez dira heldu homologazio berrira egokitutako motorrak. Horregatik dago lan gutxiago.


2018-07-27 | Axier Lopez
Jai alternatiboen eredua ezbaian
Martxa ere borroka da

Frankismoaren ondoren, auzo elkarteen eskutik, jai herrikoiek eztanda egin zuten Euskal Herrian. Hortik garatu da txosna gunea oinarri duen eredua, herri mugimendu eta ezker abertzaleko antolakundeek sustatuta. 40 urtetan asko aldatu da egoera politiko eta soziala, baina hein berean aldatu al dira jai gune alternatiboak? Aro politiko berrian, aurreko garaietatik datozen inertziak ezbaian jartzen hasi dira eta jaiak ere ez dira salbu.


2018-07-22 | Reyes Ilintxeta
Raquel Padilla. Yaqui indiar zuria
"Gasbidea egiteko baimenaren truke 400 peso eskaini diote familia bakoitzari, 18 euro"

Egungo Sonora estatuan (Mexiko) bizi diren Yaqui eta Mayo herrien alde lan egiten du Raquel Padilla Ramos antropologoak.
Herri hauen historikotasunaren eta lurraldetasunaren balorea erakutsi nahi du, ura eta lurra lapurtzen dizkietenen aurrean.


Josu Jon Imazen (Repsol) ongi etorria Espainiako Gobernu berriari: ez igo zergak

Pedro Sánchezek Espainiako Gobernua hartzearekin, batek baino gehiagok gogorarazi dio duela hilabete eta erdi eskas aurrekontu “alternatiboak” plazaratu zituenean hitz emandakoak. Tartean, enpresei eta bankuei zergak igotzeko neurria dago, modu horretan gastu soziala ordaintzeko.


2018-04-22 | Nora Barroso
Kolonizazioa, jabegabetzea eta fikziozko mugak

Asko dugu ikasteko guztion bizitza –eta ez soilik talde batena– kontuan hartzen duten haiengandik, naturaren oparotasuna eta jarioarekin harmonian bizi diren komunitateengandik. Eta, aldi berean, guk ikasitako gauza asko deseraikitzeko daukagu.

Lolita Chavez (Ixim Ulew; Guatemala, 1971)  K’iche’ Herrien Kontseiluko ordezkaria da; ama naturaren, lurraren, eta giza eskubideen defendatzailea eta ekintzaile indigena. Komunitateko ageriko lana egiten hasi zenean,... [+]


2018-04-19 | Hiruka .eus
Iberdrolak Espainiako Gobernuagaz hitzartu ditu Lemoizko zentrala uzteko baldintzak

Mikel Otero EH Bilduko eusko legebiltzarkideak "eskandalagarritzat" jo du asteazkenean argitara atera den Iberdrolaren eta Espainiako Gobernuaren arteko akordioa; horren arabera, konpainia energetikoak ihes egingo dio Lemoizko zentral nuklearrak okupatzen dituen lurrak berreskuratzeko eta egokitzeko daukan "obligazioari".


Brasilgo Coca-Colaren instalazioak okupatu dituzte uraren lapurreta salatzeko

Egunotan Uraren Nazioarteko Foroa (FMA) egiten ari dira Brasilen. Hango herri mugimenduek salatu dute FMA “korporazioen bilkura” bilakatu dela. Nazio Batuetako eta enpresa multinazionaletako ordezkariek parte hartu dute Foroan.


Zara borrokan

Protestak abiatu dituzte Gipuzkoan Zara dendetako langile ugarik, lan baldintza prekarioak salatzeko. Inditex ez dago prest hitz egiteko opor egunez, lanaldiaz, ordutegiaz eta larunbatak libratzeaz, besteak beste. Amancio Ortega da jabea, munduko seigarren pertsonarik aberatsena eta herrialdez herrialde prekarietateari zukua ateatzen dion horietako bat.


Eguneraketa berriak daude