H&Mk propaganda arrazista erretiratu behar izan du, haur beltzaran bat tximuekin alderatu ostean

  • Izerditako baten irudia zabaldu du H&M multinazioanalak. Irudian haur beltzaran bat ageri da “Ohianeko tximurik guayena” idatzia soinean duela.


2018ko urtarrilaren 9an - 12:12
Haurraren irudia. Arg: Twitter
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Barkamena eskatu du multinazional Suediarrak. Barkamena, zabaldu berri duen propaganda arrazistarengatik. Haur beltzaran bat, tximua bailitzan erakutsi du, Erresuma Batuko bere orrialdera igo duen argazki batean.

Sareetan zalaparta sortu du multinazional honen propaganda arrazistak. Horren aurrean, barkamena eskatu eta irudia bere webgunetik kentzea erabaki du multinazionalak. Igandean zabaldu zen irudia sareetan. Zenbaitzuk H&M arropa markari boikota egiteera dei egin dute.


Arrazakeria kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.