EHUk Unibertsitateko Lege berria "bere interesen arabera" interpretatu duela salatu dute, eta ondorioz lanaldi osoko kontratu asko lanaldi partzial bihurtuko dituela, hilean 800 euroko soldata ordainduta.
Asteazkenean izan da EHUren ikasturte hasierako ekitaldia, Gasteizen. Bertan izan dira, besteak beste, Eva Ferreira EHUko errektorea eta Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria. Ekitaldiaren beste aldean, ordea, dozenaka lagunek protesta egin dute EHUko "prekarietatearen" aurka.
Martxoan Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoa (USLO) onartu zen. Legearen 80. artikuluaren arabera, printzipioz ordezko irakasleak ez dira arituko jardunaldi osoan, eta soldata ere murriztuko zaie. Hori horrela, hilabetean 800 eurorengatik urteak iraun dezakeen plaza bat ordezkatzea espero da, EHUko 1.142 irakaslek eta ikerlarik sinatutako artikuluan azaldu dutenez. EHUko Prekarioak Koordinadorako kide Jon Azkunek ARGIAn egindako elkarrizketan salatu du EHUk "bere interesen arabera" interpretatu duela legea.
Koordinadorak egin du elkarretaratzea, LAB, ELA, Steilas eta CCOO sindikatuekin batera. Lau eskakizun plazaratu dituzte. Alde batetik, lanaldi osoko irakasleen eta ikertzaileen lanpostu guztien ordezkapen guztiak lanaldi osoko kontratuekin betetzea. Horrez gain, lanaldi partzialeko kontratu kopurua murriztea eta kontratu horiei soldata duina ezartzea. Azkenik, Eusko Jaurlaritzari eskatu diote EHUri babes-politiko juridikoa eskaintzeko, USLOk ezarritako irakasleen irudi berria aurreko baldintzen arabera interpretatu ahal izateko.
Sindikatuek asteazkenean aurreratu dutenez, mobilizazioak egingo dituzte. Azkunek ere elkarrizketan aurreratu zuen "gauzak aldatu ezean", greba egongo dela.
Orain arte bi kideren aurka hamazazpina urteko espetxe zigorra eskatzen zuen, beste biren aurka bina urtekoa eta azkenaren aurka urte eta erdikoa. Gaurko epaiketan, ordea, lauren kontra urtebeteko zigorra eta bosgarrenarentzat urte erdikoa eskatu du.
2016ko apirilean atxilotu zituzten Leioako 5ak, errepresioaren aurkako ikasle protesta batean. Zazpi urteren ostean izango da epaiketa, irailaren 27an, eta 39,5 urteko espetxe-zigorrak eta 45.000 euroko kalteordainak eskatuko dizkiete. Epaiketaren atarian, haietako birekin... [+]
ELA, LAB, Steilas eta CCOO sindikatuek egin dute greba deialdia. Salatu dute unibertsitate lege berriaren irakurketa "interesatua" egin duela errektoretza taldeak, eta ordezko irakasleen kontratu gehienak partzialak izango direla horren ondorioz. Azpimarratu dute EHUko... [+]
Eva Ferreira EHUko errektoreak eta Federico Recart Irakasle eta Ikerketako errektoreordeak adierazi dute unibertsitate lege berriak dioela ordezkoak irakaskuntza lanetarako soilik kontratatu daitezkeela.
Auzipetutakoen eskualdeetan, Leioako campusean eta Bilboko epaitegien aurrean deitu dituzte protestak. Lehena larunbatean izango da, Altsasun. Irailaren 27an izango da epaiketa, eta orotara 45.000 euroko kalteordaina eta 40 urteko espetxe zigorrak eskatu ditu fiskaltzak... [+]