EHUk irakasle bati espedientea ireki dio, maskararik gabe eskola eman duelakoan

  • Urriaren 1ean EHUk isilpeko informazio espedientea ireki du argitzeko Gasteizko Farmazia Fakultateko Dekanotzak salatutakoa: ikasturte hasieratik irakasle batek maskara gabe eman du eskola.

Argazkia: EHUko Farmazia Fakultateko bloga

2020ko urriaren 16an - 08:38
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Unibertsitateak informatu duenez, maskara jantzi gabe klaseak eman omen dituen Farmazia Fakultateko irakasleak positibo eman du PCR proban. Isilpeko informazio espedientea ireki diote kasuaren xehetasunak jakin eta, erantzukizunik balego, eskatzeko. EHUren arabera, espedientea hamabost egunean ebatziko dute.

Espainiako Estatuan eta EAEn indarrean den protokoloari jarraiki, EHUn nahitaezkoa da maskara erabiltzea.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Koronabirusa kanalean gehiago
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.