Urte luzeetan Euskal Herrian Euskaraz (EHE) elkartean militatzen ibili garenontzat tristea izan da EHEren azken urteotako bilakaera: borroka ideologikorako gaitasun eza, desmobilizazio orokorra, hausnarketa prozesu luze eta zentzugabeak, gizartean eragiteko gaitasun kamustua, taldeen desagerpen etengabea, salaketa-ekintzen bazterketa, motibazioa lantzeko kanpainak abiatzea, eta abar luzea. Batzuentzat, gizartearen aldaketen isla nonbait. Borroka fase baten amaiera. Garai berriak. Egokitzapena. Egia esateko, antzekoa gertatu zaie ezker abertzale ofizialaren orbitako herri mugimendu gehienei. ETAren desagerpenaren ondoren, konfrontazioa kaletik atera dute, eta politikoki zuzenak diren ekinbideak lantzera mugatu dira.
Azken urteotako ibilbide negargarria zuzendu duten berdinek EHE berri baten jaiotza iragarri digute. EHE berriaren oinarriak Ikusmira izeneko dokumentuan jasotzen dira (Usurbilen otsailaren 20an aurkeztutakoa). Itxuraz, EHE berriak helburu berdina izango du, Euskal Herri euskalduna erdiestea. Zinez, poztekoa da, azken garaietan, lehen pentsaezinak ziren aldaketa ideologikoak ikusten gabiltzalako. Hortaz, ematen du EHEren berraktibazioaren aurrean egon gaitezkeela. Hala ere, Ikusmira dokumentua arretaz aztertuz gero, EHEren ildo historikoarekiko aldaketa esanguratsuak daudela konturatuko gara.
"EHE berriak helburu nagusitzat hartu du. Independentzia beharrezkoa da Euskal Herri euskalduna lortzeko. Gehienok ados gaude horretan, baina nola planteatu behar da?"
EHE Durangon sortu zen, 1979ko azaroaren 4an. Sorrera agiria interneten bilatzeari ekiten badiogu, jatorrizko dokumentua ezin da aurkitu. Testu zati solte batzuk besterik ez daude sarean. Harrigarria da, benetan, erakunde historiko honen dokumentu garrantzitsu hau eskura ez izatea, ez EHEko webgunean, ezta Wikipediako sarreran ere. Utzikeria ala ahazteko asmoa? Berez, sorrera agiria zuzena eta zorrotza da. Idazkia irakurtzean, oraindik ere freskotasuna transmititzen du. Orduko egoeraren analisia ageri da, bere gordinean, zuzentasun politikorik gabe. Alderdi abertzaleei kritika gogorra egin zien: “Ez daukate euskararen suspertzerako benetako asmo, programa eta praxirik”. Gainera, EHEren zereginari buruz honakoa nabarmentzen du: “Errebindikapen eta salaketa hori ekintza praktikoetan azalduko da”. Urteetan EHEren izaera definitu duten hiru ezaugarri ageri dira esaldi labur horretan: errebindikazioa, salaketa eta ekintza. Hortaz, euskararen aldeko motibazioa lantzea ez da inoiz izan EHEren zereginetariko bat. Izan ere, zeregin hori euskara elkarteen eskuetan utzi izan da.
Harrigarria bada ere, Ikusmira dokumentuan ez da gaur egungo egoeraren analisi seriorik egin. Aipatutako hiru ezaugarri historikoak guztiz desagertuta daude idazkian. Ez errebindikaziorik, ez salaketarik, ez ekintzarik. EHE berriarentzat euskararen egoera diglosikoaren errudun nagusiak “estatu espainiarra eta frantsesa” dira, “kolonizatzaileak” direlako. Estatu biek dauzkaten erantzukizunen gainean ez dago zalantzarik. Hori horrela da, eta luze eta zabal idatzi da horren gainean. Hala ere, euskararen egoera diglosikoaren gaineko erantzukizunak mota askotakoak dira. Nire ustez, momentu honetan, kezkagarriagoa da etxe barruan daukagun minbizia, eta hala ere, Ikusmira dokumentuan alderdi abertzaleen erantzukizunei buruzko inolako aipamenik ez da egin. Dokumentua politikoki zuzena da hemengo eragileekiko, EHEren diskurtso historiko zorrotz eta zuzena albo batera utziz. Hau oso esanguratsua da. Kanpoko etsaiak ondo datoz barruko miseriak estaltzeko. Hamarkadetan zehar, eragile abertzaleek Euskal Herriko hainbat txokotan boteregune inportanteak kontrolatu izan dituzte. Aukera izan dute hizkuntz politika ausartak bultzatzeko, baina ez dute holakorik egin. Oraindik ere Osakidetza eta Ertzaintza bezalako esparru estrategikoetan euskara arrotza da. “Euskal” komunikabide erdaldunetako (EITB, Gara, Deia,…) egoera diglosikoan begi-bistakoa da alderdi abertzaleek duten erantzukizuna. Eta zer esan daiteke euskalduntzen ez duten hezkuntza-ereduen inguruan? Eta benetako aldaketa errealik eragiten ez duten hamarkada luzeetako enpresetako euskara planak? Zoritxarrez, 1979tik alderdi abertzaleen jarrera ez da gehiegi aldatu. Utzikeria, itxurakeria eta inkoherentzia erakutsi digute euskararen aldeko urrats ausartak emateko orduan, eta horren fruituak jasotzen gabiltza gaur egun (erabileraren datuak horren lekuko). EHEren zeregina hori salatzea izan da beti, eta inolaz ere beste alde batera begiratzea.
Baina, zalantzarik gabe, Ikusmira dokumentuaren gakoa Euskal Herriaren independentziaren aldeko aldarria da. EHE berriak helburu nagusitzat hartu du. Independentzia beharrezkoa da Euskal Herri euskalduna lortzeko. Gehienok ados gaude horretan, baina nola planteatu behar da? EHEk ez dauka indarrik holakorik gauzatzeko, eta egin dezakeen bakarra beste eragile batzuen estrategietan murgiltzea da. Eta nortzuk izango dira EHE berriaren bidaideak lan horretan? Alderdi abertzale erdarazaleak? Ikusmira dokumentuan, argi adierazten da independentzia zertarako behar dugun, “hizkuntza politika burujabea bultzatu ahal izateko”. Bultzatu? Ala ezarri? Zati horretan, EHE berriak argi adierazten du independentziaren aldeko jardunean euskara bigarren mailako elementua izango dela, eraginkortasunaren hobe beharrez. Irlanda etortzen zait burura. Oker egon naiteke, baina ematen du hemendik aurrera EHE berria politikari abertzale horien independentziaren aldeko kanpaina erdarazaleei kobertura euskaltzalea ematera dedikatuko dela. Horregatik, Ikusmira dokumentuan ez dago inolako kritikarik eragile abertzaleei.
Azkenik, desobedientziaren inguruan egiten den aipamena sinesgarritasunik gabekoa dela uste dut. Berez, desobedientzia lanabes ezin hobea da, eta EHEk urteetan erabili izan du bere helburuak gauzatzeko. Zoritxarrez, azken urteotan EHE kudeatzen duten liberatuek desobedientzia guztiz baztertu izan dute EHEren ekinbidetik. Hemeroteka errepasatzea besterik ez dago. Izatez, gaur egun sumisio erabatekoa dago arlo gehienetan. Eragile abertzaleak independentzia aldarrikatzen dute egun batean, eta hurrengoan Madrilera joaten dira belaunikatzera. Eta inor ez da lotsagorritzen. Horiekin batera desobedituko du EHE berriak?
Laburbilduz, ematen du EHE historikoaren euskararen aldeko izaera eta ekinbide zorrotz eta zuzena amaitu dela, euskararen kalterako. Horrela bada, EHE berriak ibilbide laburra izango du.
* EHEko militante ohia
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Erakundeek, beren helburua bete ondoren ere, bizirik irauteko ahalegina egiten dute, Max Weber-ek zioen modura. Baina porrotaren kontzeptuaren eremutik haratago joan eta jakinduria eta ausardia behar dira elkarte bat amaitzeko, Alan Badiou gogoratuz.
Euskal Herrian ere... [+]
Azken urteotan Donostian gero eta ozenago entzuten ari gara bizilagunen ahotsa: turistifikazioa gure hiria itotzen ari da. Joan den ekainaren 15ean, ehunka donostiar atera ginen berriro kalera gure bizi-baldintzak eta bizimoduak defendatzera. Jendartearen eta auzoen beharrak... [+]
Garraioaren sektorea da gaur egun Euskal Herrian berotegi efektuko isurketen erantzule nagusia (%35), energia gehien kontsumitzen duena (%47) eta petrolio kopuru handiena erretzen duena (%74). Gainera beste sektore batzuetan isuriak apurka-apurka murrizten diren bitartean,... [+]
Bi gai mahai gainean, ezinbestean.Batetik, CAF eta Palestina. Bestetik, PSOEren bueltako ustelkeria sarea. Nondik hasi eta non bukatu ere ez dakit, bulkadez betetako artikulua izango dela jakinda.
Nazio Batuen Erakundeak 40 enpresa salatu ditu, CAF tartean, eta Gazako... [+]
Atzo jakin dut euskal prentsatik Jean Reno aktoreak lehen nobela idatzi duela. Berri hori euskaraz jasotzeak munduko hiritar edo paleto global bihurtzen ote nauen oso ongi jakin gabe, nobelak idazteko arteaz egin dut gogoeta.
Tokitan dago “nobelaren heriotza”... [+]
Azken asteko sapa lehergarri egunetan gure zereginen egitarauak aldatu beharrean aurkitu gara. Freskura erlatibo batek seietan atera gaitu ohetik, gosaldu eta lan gehienak bederatzietarako plegatu ditugu eta hamarretan jalgi gara oinezko ibilaldia egitera. Eta ez ginen bakarrak... [+]
Ikastetxeetako ikasgelak, tamalez, espazio gatazkatsuak izaten dira askotan eta, gatazka gehienetan gertatzen den moduan, emozio intentsuak eta minak izaten dira. 2022an, ikastetxeetan aritzen diren beste eragile batzuekin batera, azken urteetan ikasgela askotan bizirik dagoen... [+]
Nunquam polluta dio Baionako lemak, erran nahi baitu "sekulan zikindu gabea" edo "sekulan hartu gabea", eta erreferentzia egiten die inbasio saiakera historikoei, espainiarrengandiko, frantsesengandiko eta ingelesengandiko saiakerak ez omen baitziren... [+]
Europako ongizate estatuak munduan zehar izugarrizko miresmena izan du herritar xeheen artean, ez hainbeste enpresari eta agintarien gehiengoan. Izan ere, miresmen hori areagotu egiten zitzaigun iparraldeko herrialdeetatik pasatzen baginen, izan lan bat egin behar bazenuen edo... [+]
Palentziako amama oso emakume soila zen hitzetan. Bazituen zenbait hitz dena adierazteko balio zutenak, tartean bitxo hitza: berba horren baitan kabitzen ziren zomorroa, behia, txakurra... eta batzuetan baita gizakia ere. Bitxoek auzokide latzak dituzte gizakiongan, ez baikara... [+]
1925. urtea izango balitz, akaso emakume erraketistak izango lirateke Zeruko Argiako aktualitate orrialdeetako protagonistak. Agian haien kirolari merituak goraipatzeko, agian feminitate arauak desobeditzeagatik seinalatzeko. Nire buruari agindu diot haien izenak memorizatzeko... [+]
Sei urte, sei urte luze, pasa dira Ciudadanos alderdi politikoak bere mitina egin zuenetik gure herrian. Bere mitina apirilaren 14an, errepublikaren egunean, eta inongo ordezkaritzarik ez duen herri eta lurralde batean. Ohituak gaude horrelako probokazioekin, baina egia da... [+]
Ikasturte hau, zalantzarik gabe, ekitaldi handien ikasturtea izan da. Horrek hainbat hausnarketa eragin ditu kalean, eragile sozialetan zein sareetan. Eragin baino gehiago, azaleratu; egon bazeudelako lehenago ere. Esan beharrik ez dago: aisialdia ez da erantzukizun politikotik... [+]