Egoera irregularrean dauden etorkinek osasun zerbitzuak jasotzen dituzte Hego Euskal Herrian?

  • Hego Euskal Herrian egoera irregularrean dauden 32.000 etorkinei eragin die duela urtebete Espainiako Gobernuak onartutako osasun erreformak. Espainiar Estatuan ostera, 800.000 laguni ukatu zaie doako osasungintzarako eskubidea, Munduko Medikuak erakundearen arabera.


2013ko abuztuaren 30an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
(Argazkia: pobrezacero.wordpress.com)

2012ko irailean, Espainiako Gobernuak osasungintza publikoaren estalduratik kanpo utzi zituen egoera irregularrean zeuden etorkinak, adingabeak eta haurdun dauden emakumeak salbu. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak erabakiari aurre egin zioten, “unibertsaltasuna bermatzeko” neurriak hartuz. Urtebete geroago baina, Hego Euskal Herrian doako osasun zerbitzuak jasotzerik ez duten etorkinak daudela salatu dute zenbait Gobernuz Kanpoko Erakundek.

EAEn soldata eta errolda irizpide

EAEn, osasun txartela mantendu zaie aurretik bazuten pertsonei, baina eskaera berriak egiten dituztenek bi irizpide bete behar dituzte txartela eskuratzeko. Batetik, urtebete baino gehiagoz egon behar dute EAEn erroldatuta; bestetik, gutxieneko errenta baino diru sarrera txikiagoak dituztela frogatu behar dute.

Eusko Jaurlaritzak ez die larrialdi zerbitzuengatik kobratzen errolda epea bete ez dutelako osasun txartelik ez dutenei. Haatik, SOS Arrazakeriako kide den Agustin Unzurrunzagak errolda epea kentzeko eskatu du “mailaketa handiak” sortzen dituela argudiatuta, Berriak bildu dituen adierazpenetan.

Nafarroan errolda-eperik ez

Otsailaren 13az geroztik, Nafarroan bizi direla egiaztatzea da doako osasun zerbitzuak jaso nahi dituztenek bete behar duten baldintza bakarra. PSN, Bildu, NaBai eta Ezkerraren aldeko bozekin onartu zen legea indarrean badago ere, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak helegitea aurkez lezake. Nafarroako Gobernuak osasun zerbitzuak bermatzeko onartutako aurreko dekretua ere Konstituzionalak baliogabetu zuen.

Denoi eragiten digun neurria

Osasun zerbitzuen unibertsaltasun ezak, egoera irregularrean dauden etorkinei bakarrik ez, gizarte osoari eragin diezaiokela adierazi du Munduko Medikuak erakundeak.  Santiago Moreno Madrilgo Ramon y Cajal ospitaleko medikuak dioenez, “HIESa eta tuberkolosiaren gisako gaixotasun kutsakorren hedapena areagotu dezake biztanleriaren %2a osasun zerbitzurik gabe uzteak”.

GKEak tuberkolusiak jota hil zen Alpha Pam senegaldar gaztearen kasua aipatu du adibide gisa: “Pamek ez zuen mediku txostenik, eta ezin izan zitzaion gaixotasuna garaiz diagnostikatu. Azkenean, hainbat tuberkulosi kasuren jatorria izan zen”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
2024-05-06 | Garazi Zabaleta
Erlauntzako airea arnastearen onurak

Eladi Balerdi erlezainaren eta Jose Manuel Atxaga erleen zale sutsuaren arteko elkarlanetik egitasmo berritzailea sortu da duela gutxi. "Arnastu erlauntzaren airea" eta "Erleen sauna" jarduerak proposatu dituzte, konbentzituta baitaude onuragarri direla... [+]


Mutualitateek osasuna negozio bihurtu dutela salatu dute

Gizartea kontzientziatzeko eta informatzeko kanpaina bat abiatu dute LAB, CGT, STEILAS, ESK, CNT eta LSB-USO sindikatuek, Nafarroako Osasun Plataformak eta Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak.


Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


Eguneraketa berriak daude