Edo! argitaletxeak agur esan du harpidedunei azken argitalpena bidalita

  • Bost urteko ibilbidearen ondoren, Edo! argitaletxeak agur esatea erabaki du. Eta hasi bezala amaitu dute: liburu bat argitaratuz. Edotafioa izeneko argitalpena jaso dute argitaletxeko harpidedunek.


2017ko azaroaren 8an - 09:20
Edo! argitaletxearen sorrerako bileretako bat, 2012an.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

2012ko maiatzean atera zen plazara Edo! argitaletxea, filosofia aldetik berrikuntzak ekarriz: editorial independente eta autofinantzatua izateko bokazioa eduki du hasieratik, eta kolektiboki lan egiteari eman dio garrantzia. Urte hartako azaroan kaleratu zuten lehenbiziko erreferentzia, Charlotte Perkins-Gilmanen Hormako paper horia.

Guztira hamabost liburu argitaratu ditu Edo!-k bere ibilbide laburrean, eklektizismoaren aldeko apustu nabarmena eginez. Saiakerak, ilustrazio eta argazki-liburuak, itzulpenak eta artista-liburuak publikatu dituzte besteak beste, tartean euskaratu gabe zeuden klasiko unibertsalak –Virginia Woolfen Dalloway anderea kasu–.

Agur esateko testuan diotenez, "kulturaren alde egin dugu porrot". Argitaletxea ixteko arrazoien artean daude ardurak eta lan kargak desorekatu izana, lan taldea zabaltzen ez asmatu izana, nekea, kideek beren burua ez zaindu izana eta etorkizunera bultzatzen ez jakitea. "Garaiz eta ongi bukatzeari garrantzitsuago iritzi diogu, hala-moduz jarraitzeari baino".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal literatura
2025eko urriaren 29
Heriotza haur literaturan
Bazen behin... izan zen

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!