Jaurlaritzak eta Confebaskek bat egin dute funtsezkoak ez diren jarduerak etetearen kontra

  • Eduardo Zubiaurre Confebaskeko presidenteak kritika gogorrak egin dizkio Espainiako Gobernuak ezarritako neurri berriei. Funtsezkoa ez den jarduera guztia etetea “gobernu zentralaren gaitasun ezaren eta ezintasunaren adibide” dela adierazi du. Iritzi berekoa izan da EAJ, neurri horiek euskal ekonomiari kalte handia egingo diotela argudiatuz.

EAJ eta Confebaskeko agintariak.

2020ko martxoaren 31n - 09:15

Espainiako Gobernuak estatu osoan jarritako neurriak erantzun positiboa izan du sektore askotatik. Sindikatuak alde agertu dira, neurria berandu hartu dela adierazi badute ere. Jarduera aurretik eten izan balitz kutsatuen kopurua baxuagoa izango litzatekela argudiatu du LABek. EH Bildu ere iritzi berekoa da, neurriak aurretik ezarri behar zirela adierazi du, Espainiako Gobernua “pandemiaren atzetik” doala esanez.

Kritikak kritika, gehienak bat etorri dira neurriak ezartzearen garrantziaz, eta berandu izanda ere, onartu egin dute jarduera eteteko erabakia.

Ez da horrela izan, ordea, Eusko Jaurlaritzako lehendakariarentzat eta EAEko patronaleko buruarentzat. Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako ekonomia sailburuak neurri berriak “zentzugabekeria” direla salatu du, autonomia erkidegoetako industria berezitasunak kontuan hartu ez direlako.

Gogorragoa izan da Eduardo Zubiaurre Confebaskeko presidentea –kargu hori eduki aurretik, Eibarko EAJren Uri Batzarreko presidentea izan zen 2015etik 2019ra–. Salatu du Espainiako Gobernuak horrelako neurriak hartzen dituen bitartean gainontzeko herrialdeetako enpresek martxan jarraitzen dutela, eta beraz, euskal enpresek nabarmen galduko dutela. “Kaosean eta ziurgabetasunean” murgilduta daudela gehitu du, eta egungo egoera “amesgaiztoa” dela eta “beste maila bateko agintariekin esnatzea” gustatuko litzaiekela gehitu du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude