EAEko hezkuntza akordioaren zirriborroari ekarpenak egiteko epea luzatu dute

  • Martxoaren 4ra arte izango dute epea alderdi politikoek zein eragileek ekarpenak egiteko. Hainbat alderdik egindako eskaerari erantzunez, otsailaren 17an bildu zen hitzarmenaren oinarriak lantzeko taldea eta otsailaren 18an bukatzen bazen ere zuzenketak egiteko epea, beste bi astez luzatzea erabaki dute.

Hezkuntza akordio lantaldearen bilera, otsailaren 8an. Argazkia: Irekia.

2022ko otsailaren 18an - 08:39
Azken eguneraketa: 09:56
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Urrian eratu zen hezkuntza hitzarmena lantzeko taldea eta geroztik ehun eragile inguruk hartu dute hitza bertan.

Epea luzatzeko eskatudute Elkarrekin Podemos-IUk, PSE-EEk eta PPk

Elkarrekin Podemos-IUk eskaera formal bat aurkeztu du zuzenketak egiteko hilabeteko epea eskatuz. Prentsaren aurrean epe luzeagoa eskatu dute PSE-EEk eta PPk.

Hurrengo urratsak

Alderdi politiko eta eragileek martxoaren 4ra arte izango dute zuzenketak aurkezteko epea. Martxoaren 7an berriz elkartuko da hitzarmena lantzeko taldea eta orduan zehaztuko dute zuzenketak bozkatzeko eguna noiz izango den.

Hezkuntza akordioaz gehiago jakiteko

Hezkuntza akordioaren zirriborroaren gakoak aztertuak ditu Mikel Garciak

"Hezkuntza akordio hau ez da euskal gizarteak behar duena" adierazi berri du Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneak aste honetan

Jokin Bildarratzi egindako elkarrizketan hezkuntza hitzarmenaz ere galdetu zion Mikel Garciak

Ikoitz Arreseri egindako elkarrizketan ere luze mintzatu ziren Mikel Garcia eta biak hezkuntza hitzarmenaz


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
2025eko azaroaren 26
Saioa Mujika Sierra. Pedagogia mugimenduan
"Herritartasuna bueltatu behar diegu, hori da umeekin daukagun zorra"

2025eko azaroaren 14
Iñaki Alegria Loinaz eta Amaia Torrealday Galarreta ikerlariak
"Oso garrantzitsua da administrazioak onartzea euskara zientzia hizkuntza bat dela"

Eguneraketa berriak daude