Martxoaren 4ra arte izango dute epea alderdi politikoek zein eragileek ekarpenak egiteko. Hainbat alderdik egindako eskaerari erantzunez, otsailaren 17an bildu zen hitzarmenaren oinarriak lantzeko taldea eta otsailaren 18an bukatzen bazen ere zuzenketak egiteko epea, beste bi astez luzatzea erabaki dute.
Urrian eratu zen hezkuntza hitzarmena lantzeko taldea eta geroztik ehun eragile inguruk hartu dute hitza bertan.
Elkarrekin Podemos-IUk eskaera formal bat aurkeztu du zuzenketak egiteko hilabeteko epea eskatuz. Prentsaren aurrean epe luzeagoa eskatu dute PSE-EEk eta PPk.
Alderdi politiko eta eragileek martxoaren 4ra arte izango dute zuzenketak aurkezteko epea. Martxoaren 7an berriz elkartuko da hitzarmena lantzeko taldea eta orduan zehaztuko dute zuzenketak bozkatzeko eguna noiz izango den.
Hezkuntza akordioaren zirriborroaren gakoak aztertuak ditu Mikel Garciak
"Hezkuntza akordio hau ez da euskal gizarteak behar duena" adierazi berri du Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneak aste honetan
Jokin Bildarratzi egindako elkarrizketan hezkuntza hitzarmenaz ere galdetu zion Mikel Garciak
Ikoitz Arreseri egindako elkarrizketan ere luze mintzatu ziren Mikel Garcia eta biak hezkuntza hitzarmenaz