EAEko emakume gazteek beren fisikoarekin duten gogobetetze mailak behera egin du

  • Irudi fisikoari zein garrantzi ematen dioten eta norbere irudi fisikoarekin gustura al dauden galdetu diete EAEko gazteei. Emakume gazteenak dira itxura fisikoarekiko asebetetze maila txikiena erakusten dutenak.


2022ko martxoaren 8an - 11:32
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

15-29 urte arteko 4.356 gazte galdekatu ditu Gazteen Euskal Behatokiak, 2021eko abenduan. 0tik 100erako eskalan, irudi fisikoari batez beste 71 puntuko garrantzia eman diote eta 70 puntuko gogobetetzea. Balantzea, beraz, orekatua da, baina aldatu egiten da adin tartearen eta sexuaren arabera.

Adin talde guztietan, gizonek balantze positiboa dute garrantziaren eta beren fisikoaren gogobetetasunaren artean. Emakumeen artean aldiz, 25 eta 29 urte bitartekoek baino ez dute oreka hori, eta gazteenak dira kritikoenak: 15-19 urteko emakumeengan, 6 puntuko aldea dago garrantziaren eta gogobetetzearen artean –alegia, irudiaren garrantziari ematen dioten puntu kopurua baino 6 puntu gutxiago ematen diote euren fisikoarekin duten gogobetetze mailari–.

Aurreko inkestekin alderatuta, joera bat nabarmendu du Agurtzane Llano Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendariak: “Azken bi urteetan, irudi fisikoari emandako garrantziak gora egin du, eta, aldi berean, gogobetetze-mailak behera egin du, bai gizonen artean, bai emakume gazteen artean, baina nabarmenagoa da azken horien artean”.

Hain justu, edertasun-kanon zorrotzen presioan eta emakumeen itxuraren gaineko presioan jarri du fokua Emakundek, aurtengo M8ko kanpainan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gorputza
2025eko urriaren 13
Barra warroak
Ezin du berezkoa izan

Eguneraketa berriak daude