Duintasuna galdu aurretik, hiltzen lagundu

  • Portugaleteko Maribel Tellaetxeren kasuak heriotza duinaren gaia eztabaida politiko eta sozialaren erdigunera ekarri du beste behin, baina oraingoan ere ez da eutanasia legeztatzea lortu Espainiako Kongresuan, gertu egon diren arren. “Zuen izenak gogoratzen ez ditudan egunean, egun horretan joaten lagundu behar didazue. Mesedez, ez utzi ni ez izaten, ez utzi duintasuna galtzen”, eskatu zien senar eta seme-alabei Tellaetxek, gaixotasunaren hastapenetan.


2019ko otsailaren 27an - 15:38
Maribel Tellaetxeren senarra, eutanasia legeztatzeko sinadurak Espainiako Kongresura eramaten.

Duela hamahiru urte alzheimerra diagnostikatu zioten Maribel Tellaetxeri, eta orduan argi utzi zuen bere borondatea, baina senideek ezin diote hiltzen lagundu, Espainiako Estatuan legez kanpokoa delako. Eutanasia despenalizatzeko lege proposamena Madrilgo Kongresura eramana zuen PSOEk, eta aurrera ateratzeko aukerak zituen, baina hauteskundeen aurrerapenak bertan behera utzi du bozketa. Kurioski, duela bi urte Podemosek egin zuen proposamena Kongresuan, eta orduan PSOE abstenitu egin zen, gaiaren inguruan “gizartean eztabaida patxadatsua” behar zela argudiatuta.

Maribel Tellaetxeren familiak egindako presioari esker, Portugaleteko Udalak eutanasia legeztatzearen aldeko deklarazioa onartu du eta 185.000 sinadura ere lortu dituzte senideek. Beste familia batekin batera, guztira 280.000 sinadura aurkeztu dituzte Espainiako Kongresuan, eutanasia legeztatzeko aldarrikatuz.

“Sufrimendutik salbatzea ere bizitzak salbatzea da”

Eskaerarekin bat egiten du Marcos Hourmann medikuak. Espainiako Estatuan eutanasia aplikatzeagatik kondenatutako lehenengo medikua da bera. Bizitzak salbatzeko medikuek duten betebeharrarekin eutanasia nola uztartzen den galdetuta, garbi du: “Sufrimendutik salbatzea ere bizitzak salbatzea da; pazientearen bizitzagatik ezer egin ezin daitekeenean, gutxienez minetik salbatzea. Nik pertsona bat salbatu nuen, beste ezer egiterik ez zegoenean”. Hourmannentzat, pazienteak aski dela dioenean, bere borondatea errespetatu behar da: “Ezin dugu pertsona batek bere bizitzaren gain hartu duen erabakiaren kontra egin. Esaten ari gara pertsonok ez dugula geure bizitzaren inguruan erabakitzeko ahalmenik, sistemaren arabera hil behar dugula”.

Gaiari lotuta:

“Ezin dut gehiago, heriotza duina nahi dut”


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eutanasia
Eutanasiari buruzko lege-proiektua jakitera eman du Macronek apirilerako

Liberation eta La Croix egunkariei emandako elkarrizketan, eutanasiari bide emango dion lege proiektu bat bozkatzeko asmoa dutela iragarri du Frantziako presidenteak.


2023-12-21 | ARGIA
Eskatzen dutenen erdiak lortzen du Eutanasia Legearekin hiltzea Espainiako Estatuan

2022an 576 herritarrek eskatu zuten hiltzeko laguntza eta 288k lortu zuten Eutanasia Legearen babesa. 2021eko ekainean jarri zen indarrean legea eta, harrez geroztik, 749 pertsonak erabili dute. 2021ean 173 izan ziren eskaerak eta 75 izan ziren onartuak.


2023-03-31 | ARGIA
2021etik Nafarroan hamabost herritarrek heldu diote eutanasiari hiltzeko

Osasunbideko arduradunek zehaztu dutenez, bermatu da eskubidea ahalik eta berme handienekin gauzatzea bai herritarrentzat, bai eskatzaileentzat, bai haien senitartekoentzat, eta baita osasun-profesionalentzat ere.


2021-12-14 | Leire Artola Arin
Hamahiru pertsonari egin diote eutanasia EAEn eta 34k eskatu dute

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du 34 eskaera jaso dituztela Eutanasiaren Legea ekainean indarrean sartu zenetik; hamahiru laguni hiltzeko laguntza medikoa eman diete, eutanasia egin aurretik hil dira zortzi, beste eskakizun bati uko egin diote eta gainerako hamabiak... [+]


Eguneraketa berriak daude