Donostiako Lourdes Txikiko harizti zaharrak lehengoratu gabe jarraitzen duela salatu dute

  • Haritzalde naturzaleen elkarteak gogorarazi duenez, Donostiako Ekintza ikastolaren gainean dagoen magala deuseztatu zuen duela bi urte etxegintza alorreko enpresa batek, baina "Udaletik ez dira gauza izan baieztatzeko lanok egin zutenei salaketa edo isunik jarri ote dioten".


2019ko maiatzaren 2an - 15:33
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Donostiako Lourdes Txiki ingurunean dagoen magal batean ehundaka urte zituzten haritz eta bestelako zuhaitzez osaturiko basoa bota zuten duela bi urte, eremua hiri-planeamenduak babesturik zegoen arren. Haritzaldek salatu duenez magalak berreskuratu gabe jarraitzen du eta basoak lehengoratu gabe.

Are gehiago, talde ekologistaren esanetan, Udalak ez du behartu jabea lursaila berreskuratzeko neurriak hartzera eta ez du erantzunik eman isunik jarri ote zaion jakiteko. Haritzaldek otsailaren 25ean Donostiako Ingurumen Kontseilu sektorialean azaldu zizkion bere kezkak Enrique Ramos Hirigintza zinegotziari, eta honen dimisioa ere eskatu zuen, "baina alferrik".

Natur sarraskia gertatu eta bi urtera, ekologistek jarraitzen dute Ramosen dimisioa eta Lourdes Txikiko ingurunea lehengoratu dadila eskatzen. Hain justu, hori guztia dela-eta bat egin dute Donostia Defendatuz koordinadorak larunbatean arratsaldeko 17:30ean Easo plazatik abiatuko duen manifestazioarekin.


Basoa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.