Donostiako gertakizunen inguruan

  • Jada mila aldiz hitz egin dugu azken astean Donostian jazotako eraso sexisten inguruan, kalean eta etxean, lagun eta militante kideekin. Eta oraindik ere tripak mugitzen zaizkigu gaia tratatzen dugun bakoitzean. Hala ere, berriz ekarriko dugu mahai-gainera, beharrezkoa den bakoitzean.

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hasteko, Sorturi egindako kudeaketa eskertu nahi diogu, eta orokorrean Ezker Abertzaleari, komunitatean emandako ahobatezko erantzunagatik. Halako egoeren aurrean erantzun egokia emateko inor ez dago prestatuta, eta ziur hobeto egin zitekeela (después de visto todo el mundo es listo esaten zaio honi?); jakin badakigu eraso sexistak pairatuko ditugula aurrerantzean ere (gure mugimendua ez baitago gizartea zeharkatzen duten zapalkuntzetatik at), eta hobeto erantzungo dugu aurrerantzean. Baina aipatu behar da egoerari hasieratik erantzun zaiola irmotasunez, eta kasuak zuen larritasunaren neurriko kudeaketa egin dela, mingarriak ziren neurriak hartzeko beldurrik gabe. Bestetik, hunkigarria izan da Ezker Abertzaleko familia txiki-handi honetako kideek hartutako jarrera, Donostian sentitutako berotasuna ez da nolanahikoa izan!

Hasieran esan dugu eztabaida mahai-gainera ekarriko dugula, gure hitzek eztabaidaren parte izan behar dutela uste dugulako; ez soilik eztabaidaren parte, eztabaidaren zentroan kokatu behar dugu emakumeon hitza, eta kasu honetan, neska gazteona ere bai. Eraso hau jasaten lehenak izan garelako, eta horrelakoek gertatzeari utziko badiote, neskok erantzunaren jabe, subjektu aktibo eta berme izanda soilik izango da. Noski, militante-kide diren gizonak bidelagun izanda; bide hau gurekin egin behar baitute, baina ulertuta lehen lerroan egongo garenak emakumeok izango garela.

Emakumeon arteko aliantzek erdigunea hartu behar dute. Eraso hauek ez baitziren gertatuko neskok bakarrik sentituko ez bagina

Eta horrexegatik, lehen lerroan egon behar dugula uste dugulako, eraso hauek utzi dizkiguten etxerako lanetan pentsatzen jarriak gara dagoeneko. Mila dira aurrerantzean landu beharreko erronkak: eraso sexisten nolakotasuna (eta mila aurpegiak), maskulinitatearen inguruko hausnarketa eternoak, botere-autoritateei jarri beharreko mugak, protokoloei errebisioak... baina gainontzeko gaiei garrantzirik kendu gabe, uste dugu lehentasuna eta zentroa hartu behar duena bestelakoa dela: emakumeon arteko aliantzak indartzea, ahalduntzea (pertsonala eta kolektiboa) helburu.

Emakumeon arteko aliantzek erdigunea hartu behar dute. Eraso hauek ez baitziren gertatuko neskok bakarrik sentituko ez bagina. Egoera askoren aurrean sentitzen baikara isolatuta, txiki, ahul. Zapalduak gara uneoro, neska izateagatik kuestionatuak, gazte izateagatik gutxietsiak. Eta horren aurrean feminismoa da gure hautua. Jakin borrokan ari garen emakumeak geroz eta boteretuago gaudela, antolatuago, saretuago. Eta feminismoari esker, badakigu aurrerantzean egiteko asko ditugula Ezker Abertzalean. Oraingo honetan hain gertutik ukitu gaituzten eraso nazkagarri hauek, eta horiei emandako erantzunak argi erakutsi digute emakumeon arteko aliantzak estrategikoak direla: horrelakoei aurre egiteko berme bakarra gu gara, aliatuta gauden emakumeak. Eraso guztien aurrean aurkituko gaituzte, ez baita erasorik egongo erantzunik gabe.

Jakin borrokan ari garen emakumeak geroz eta boteretuago gaudela, antolatuago, saretuago. Eta feminismoari esker, badakigu aurrerantzean egiteko asko ditugula Ezker Abertzalean

Aitortu behar dugu testu hau idaztera konbikzioak eta arrazoiak eraman gaituela. Baina ezin ahaztu barnea mugitu diguten sentimendu eta sentsazioak. Nazka. Nazka eta amorrua. Engainatuak eta erabiliak sentitu gara. Hainbestetan entzundako mekanismoak motz eta hotz gelditzen zaizkigu horrelako kolpearen aurrean: nola eman buelta abizenik gabeko hainbeste emoziori? Nola asumitu honek eragindako mina, sabelean utzitako zuloa? Hain sentitu gara bulnerable eta hauskor… Kudeatzen zailak izan diren momentuak pasa ditugu, eta guzti horiek irakaspenak utzi dizkigute: berriro ere biktimizazioetan erori gara, eta ez gaude hori onartzeko prest: erasoak jasandako emakumeak erantzunaren parte aktibo izan behar dira, erantzunaren agente politiko. Erabakimena haiena da, nahi eta behar duten neurrian.

Ondorioak argiak dira: emakumeon arteko aliantzak beharrezkoak dira, emakumeon ahalduntzerako berme bakarra izango direlako. Baina zama ez dugu guk bakarrik eramango; kasu honek ukitu eta mugitu duen militante oro Ezker Abertzaleko Prozesu Feministara lotu behar da aurrerantzean, hitzez haratago konpromisoak behar baititugu. Lan handia dugu egiteko, eta denborarik ez galtzeko.

Ez dakigu bide zuzena zein izango den, eta ziur hamaika aldiz eroriko garela; baina baita altxatu ere. Eta Ezker Abertzalean borroka hau gure egiteko prest gaude.

JO TA KE

Maddi eta Izar Donostiako Ezker Abertzaleko militanteak dira

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbidera

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Analisia
Trenez, posible bada

Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]


2025-09-17 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Beste western bat

The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]


Teknologia
Tescreal

Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]


2025-09-17 | Mikel Zurbano
Berdintasuna

Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]


2025-09-17 | Cira Crespo
Modernoak gara?

Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]


2025-09-17 | Iñaki Murua
'Azalapain'

Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]


2025-09-17 | Itxaro Borda
Larrazkena

Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]


Irun ez da Iran

Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]


Suteak, noren mesederako?

Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?


2025-09-15 | Behe Banda
BARRA WARROAK
Norbere leihotik

Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]


Ez Ferreirak, ez Bengoetxeak, ez Perezek

2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]


2025-09-11 | Piter Encinas
Eutanasiaren legea laugarren urtez indarrean

Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]


Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


2025-09-10 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Euskal. Jai.

Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]


Eguneraketa berriak daude