Donostiako erraustegiak hondakin industrialak ere erretzeko bidea ireki dute

  • Naiz hedabideak jakitera eman duenez, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen sailburuordetzak ebazpen baten bidez onartu egin dizkio GHKri Donostiako erraustegiaren Ingurumen Baimen Bateratuan egin nahi zituen aldaketak. Ondorioz, erraustegiak hondakin industrialak ere erre ahalko ditu, nahiz eta berez hiri hondakinak erretzeko zeukan baimena. Jaurlaritzaren ebazpenak "aldaketa ez sustantzial" gisa izendatu du hondakin industrialak erretzea.


2021eko otsailaren 16an - 12:27

Naiz hedabideak publiko egin du Ingurumen sailburuorde den Amaia Barredo Martinek sinatutako erresoluzioa. Bertan agertzen da orain artekoez gain, zer substantzia gehiago erretzeko baimena eman diote Donostiako erraustegiari: besteak beste, "materialki balorizatu ezin diren plastikoak, poligonoetako bilketatik datozenak", eta "zepen birziklatzeko zepatik datozen errefusak, behar bezainbeste erre gabeko hondakinak".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


Eguneraketa berriak daude