Naiz hedabideak jakitera eman duenez, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen sailburuordetzak ebazpen baten bidez onartu egin dizkio GHKri Donostiako erraustegiaren Ingurumen Baimen Bateratuan egin nahi zituen aldaketak. Ondorioz, erraustegiak hondakin industrialak ere erre ahalko ditu, nahiz eta berez hiri hondakinak erretzeko zeukan baimena. Jaurlaritzaren ebazpenak "aldaketa ez sustantzial" gisa izendatu du hondakin industrialak erretzea.
Naiz hedabideak publiko egin du Ingurumen sailburuorde den Amaia Barredo Martinek sinatutako erresoluzioa. Bertan agertzen da orain artekoez gain, zer substantzia gehiago erretzeko baimena eman diote Donostiako erraustegiari: besteak beste, "materialki balorizatu ezin diren plastikoak, poligonoetako bilketatik datozenak", eta "zepen birziklatzeko zepatik datozen errefusak, behar bezainbeste erre gabeko hondakinak".