Donostiako bi udal lanpostutan euskara eskatzea babestu du epai batek

  • Duela egun batzuk, Donostiako epaitegiko epaile batek Udaltzaingorako bi lanpostutarako euskararen B2 hizkuntza eskakizuna eskatzea baztertu zuen. Epaile berak, aldi honetan, Donostiako Udalaren erabakia babestu du, eta adierazi du Digitalizazio Kartografikoko bi udal teknikariren lanpostuak lortzeko B2 maila behar dela.


2024ko urtarrilaren 12an - 11:08
Azken eguneraketa: 12:43

Bi epaien arteko aldea horrela azaldu du epaileak. Udaltzainen adibidean interpretatu du, ez dela beharrezkoa udaltzain guztiek hizkuntza eskakizuna edukitzea herritarren hizkuntza eskubideak bete ahal izateko. Aldiz, Digitalizazio Kartografikoko ataleko lanpostuak bi baino ez dira, eta epaileak argudiatu du bi teknikarietako bat ez badago, besteak bete beharko lituzkeela herritarren hizkuntza eskubideak, eta beraz, bi lanpostuek B2 hizkuntza eskakizuna eduki behar izatea babestu du.

Donostiako Udalaren aurka salaketa jarri zuen langileak argudiatu zuen Konstituzioaren 23. artikulua urratzen zuela udalaren erabakiak, eta hala, funtzio eta kargu publikoetara berdintasun baldintzetan iristeko eskubidea urratzen zuela.

ETBk jasotako informazioaren arabera, epaileak adierazi du udaleko teknikari horien lanpostuaren berezko betebeharren artean dagoela, "jendeari eta profesionalei arreta ematea bere eskumeneko espedienteei buruz egindako kontsultetan", eta, beraz, udalak "betebeharra" duela herritarrek euskaraz artatuak izateko duten eskubidea bermatzeko.

Epailearen interpretazioaren arabera, Digitalizazio Kartografikoko atalean bi langile baino ez daudenez, “zentzua du” bi lanpostuetarako euskara eskatzeak.

Euskalgintzaren elkarretaratzea

Udaltzainen lanpostuen ebazpenaren harira, ostiralean, 18:30ean, elkarretaratzea egingo da Donostiako Alderdi Ederren, udaletxearen aurrean. Kontseiluak abian jarritako protokoloari jarraituta, Kontseiluak berak eta Bagera Donostiako euskaltzaleen elkarteak epaiarekin desadostasuna agertzeko deia egin dute. Elkarretaratzearekin bat egin dute udaleko gehiengo politikoak (EAJk eta EH Bilduk) eta gehiengo sindikalak (ELA, LAB eta STEILAS). 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza eskubideak
Sugoi Etxarri Zabaleta, EHE-ko kidea
“Euskararen borroka gaztetzen ari da, oso azkar”

Euskal Herrian Euskarazek apirilaren 22tik 28ra egingo du lehen aldiz Harrotze Astea. EHEk bost ekintza nazional prestatu ditu, eta hortik aurrera, herriz herri hainbat dinamika antolatuko dituzte euskaltzaleek. Sugoi Etxarri EHEko kidea elkarrizketatu dugu. Haren ustez,... [+]


Behatokiaren hizkuntza urraketei buruzko 2023ko txostena
Hizkuntza muga eta urraketa berak hamar urtez

Hizkuntza eskubideen urraketekin lotutako 909 kexa jaso zituen Behatokiak 2023. urtean. Horien %75 baino gehiago administrazioari loturiko zerbitzuei buruzkoak dira: “Herritarrek salatzen dute urtero horma berdinaren aurka borrokatzen jarraitzen dutela”.


2024-03-18 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Nork egingo du euskara ofizial?

Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.


Ikasle euskaldunek Frantziako Legebiltzarrean euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute

Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean... [+]


Iruñeko EHEren talde berria aurkezteko jaia egingo dute larunbatean

Taldea ezagutarazteko eta proiektua finantzatzeko antolatu dute egun osorako egitaraua.


Eguneraketa berriak daude