Donostiako Baratze Parkean, nekazaritza ekologikoan aritzeko 160 lursail

  • Kutxa Ekoguneko Baratze Parkea inauguratu dute Donostian. Nekazaritza ekologikoa ardatz, hainbat ekimen egingo da bertan: tailerrak, ikastaroak, bisita gidatuak eta abar.


2014ko martxoaren 21ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Barazkigintza ekologikoan oinarrituko da baratzen eguneroko lana; ongarri eta izurriak saihesteko tratamendu organikoak erabiliz eta kimikoak baztertuz.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Kutxa Ekoguneak "elikadura eta ohitura osasuntsuak sustatzearen aldeko apustua egiten du" eta horretarako Baratze Parke Sarea jarri du martxan Gipuzkoako hainbat herritan, denborarekin leku gehiagotara zabalduko dena.

Gaur egun, Lezo, Usurbil, Hernani, Alegi, Tolosa, Zegama eta Errenteriako 600 baratzekide biltzen ditu Sareak. Barazki ekologiko eta bertakoen aldeko sentsibilizazioa sustatzeko ekimena da, Kutxa Ekoguneko kideek diotenez: "Autokontsumorako baratzezaintza ekologikoa egin nahi duten herritarrek, erakunde edo ikastetxeek, herri baratzetan jarduteko aukera dute, izaera komunitarioa duen proiektu honen bitartez".

Ekoguneko Baratze Parkea

Gipuzkoako Baratze Parke Sareko egoitza nagusian Hernani, Lasarte eta Donostiako 200 baratzakide baino gehiago arituko dira lanean. Baratz bat eskuratzeko eskaerak 250 izan ziren, beraz, itxaron zerrenda bat dago eta bajak dauden heinean esleipen berriak gauzatuko dira, sustatzaileek nabarmendu dutenez.

Baratze Parkearen inguruko informazio gehiago (PDF)


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!