Donostiako alokairuaren prezioa %17 igo da lau urtetik hona

  • Idealista higiezinen atariak Espainiako estatuko alokairuen prezioak aztertu ditu. Espainiako estatuko hiriburu guztietan bezala, Hego Euskal Herriko hiriburuetan ere alokairuaren prezioak nabarmen igo dira.


2019ko maiatzaren 21ean - 13:53
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ikerketaren arabera eskuratutako datuekin zerrenda osatu du higiezinen atariak. Lehen postuan ageri da Palma Mallorcakoa, prezioan igoera handiena pairatu duen hiriburua (+ %46,2), eta azken postuan dago Jaén, igoera txikiena izan duen hiriburua (+ %4,4). Bi hiriburu horien artean aurkitu ditzakegu Hego Euskal Herriko hiriburuak zerrendatuta, Donostia gailenduz denen artetik.

%17ko igoera izan du alokairuaren prezioak Gipuzkoako hiriburuan, eta atzetik jarraitzen dio Iruñeak, %16,5eko igoerarekin. Zertxobait beherago daude Gasteiz eta Bilbo, lehena %10,9ko igoerarekin eta bigarrena %9,8koarekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia
Eguneraketa berriak daude