Idealista higiezinen atariak Espainiako estatuko alokairuen prezioak aztertu ditu. Espainiako estatuko hiriburu guztietan bezala, Hego Euskal Herriko hiriburuetan ere alokairuaren prezioak nabarmen igo dira.
Ikerketaren arabera eskuratutako datuekin zerrenda osatu du higiezinen atariak. Lehen postuan ageri da Palma Mallorcakoa, prezioan igoera handiena pairatu duen hiriburua (+ %46,2), eta azken postuan dago Jaén, igoera txikiena izan duen hiriburua (+ %4,4). Bi hiriburu horien artean aurkitu ditzakegu Hego Euskal Herriko hiriburuak zerrendatuta, Donostia gailenduz denen artetik.
%17ko igoera izan du alokairuaren prezioak Gipuzkoako hiriburuan, eta atzetik jarraitzen dio Iruñeak, %16,5eko igoerarekin. Zertxobait beherago daude Gasteiz eta Bilbo, lehena %10,9ko igoerarekin eta bigarrena %9,8koarekin.