Donibane Garazin neska bat bortxatzeagatik, 23 urteko gizona akusaziopean libre utzi dute

  • Urtarrilaren 25ean atxilotu zuten 23 urteko gaztea. Jerome Bourrier Baionako prokuradorearen aurretik pasarazi eta akusaziopean ezarri zuten. Prokuradoreak atxiloaldian ezartzea eskatu badu ere, epaileak aske jarri du kontrol judizialpean.


2022ko otsailaren 10ean - 09:07
Azken eguneraketa: 10:25
Akusatua proxenetismo kasu batean nahastua izan zen iaz.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Urdin Euskal Herria irratiak jakinarazi duenez, gertakariak salatzeko pintaketak agertu dira Donibane Garaziko hainbat paretetan.

Bestalde, atxilotua proxenetismoari loturiko afera batean inplikatua izan zen iazko otsailean. Egun hemeretzi urte dituen biktima, prostituzioan ari zen Baionako hotel batean. Biktimaren aktibitatea dela eta, Donibane Garazi inguruetako gazteak irabaziak jasotzen zituen.


Indarkeria matxista kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 13
Berriketa gutxi
Zer gertatzen zaigu gizonei?

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.