Donibane Garaziko VVF bakantza-herrixkaren salmenta ezbaian

  • Donibane Garaziko herriko etxeak bere jabetzako 40 etxebizitza turistiko saldu nahi lituzke. Gaur egun, VVF elkarteak kudeatzen ditu. Bizitegi horiek Maiorga gaineko bakantza-herrixkan dira eta 11.000 metro karratuko azalera du guneak.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2023ko azaroaren 15ean - 07:29
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Etxebizitza horien alokairu-kontratuak aurki bururatuko dira, eta horretaz baliatu nahi luke Laurent Inchauspé auzapezak gune hori saltzeko. Diru sarrera handi horren bidez, herrian bestelako proiektu batzuk finantzatu nahi lituzke.

Haatik, Donibane garaziko oposizioko hautetsiek epe motzeko ikuspegia leporatu diote auzapezari; izan ere, haien ustez, bizitegi multzo horrek etxebizitzaren arazoari ihardukitzeko balia litezke.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
Eguneraketa berriak daude