Donald Trump bakearen Nobel sarirako hautagaia dela baieztatu dute

  • Donald Trump AEBetako presidentea Nobel saria irabazteko hautagaia dela baieztatu dute. Norvegiako parlamentuko bi diputatu kontserbadorek aurkeztu dute haren hautagaitza eta beste 303 lagunekin lehiatuko da Trump.

Donald Trumpek bakearen Nobel saria irabaz dezake (argazkia: Michael Vadon / CC-by-sa).

2019ko otsailaren 19an - 00:01
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ipar eta Hego Korearen arteko gatazkan egindako lanarengatik izendatu dutela azaldu dio Reuters albiste agentziari proposamenaren egileetako bat den Per-Willy Amundsen diputatuak –aurretik herrialdeko Justizia ministro ere izandakoa da–.

Trump sari horretarako hautagai izan zitekeen zurrumurruak denbora zeraman hedabideetan eta, zenbait iturrik espekulatu zuten Japoniako lehen ministro Shinzo Abek proposatu zuela.

Trump bakearen Nobel sarirako hautagai gisa proposatu duen beste diputatuak, Christian Tybring-Gjeddek, argitu du bi Koreen arteko desarmatze-akordioaren araberakoa izango dela, segur aski, Trumpek jaso dezakeen saria.

AEBetako presidenteek irabazi izan dituzte bakearen Nobel sariak aurretik, Jimmy Carterrek eta Barack Obamak adibidez. Azken horren kasuan, 2009an saria eskuratu ondoren, AEBen historiako aurrekontu militar handiena prestatu zuen.


Donald Trump kanalean gehiago
2026ko martxoaren 11
Berriketa gutxi
Thank you

2026ko martxoaren 4
Hurrengoa!

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.