Bilioi bat euro gerrarako

  • Munduko gastu militarra bilioi bat euro ingurukoa izango da aurten, eta 2011rako askoz kopuru handiagoa aurreikusi da. Krisi ekonomikoak ez du geldiarazi gobernuen gastu itzela, armak ekoizteko, gerrak egiten jarraitzeko eta  nazioarteko “terrorismoa” deiturikoari aurka egiteko.
Lehergailuak
Lehergailuakhttp://en.wikipedia.org
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Erreportaje honetan emango ditugun datu eta zenbatekoak entzute handiko nazioarteko erakundeetatik hartu ditugu, Stockholm International Peace Research Institute-tik (SIPRI) esate baterako (Bakearen aldeko Ikerketen Stockholmeko Nazioarteko Institutua), eta egia esan datu txundigarriak dira, batez ere munduak gaur egun duen gizarte, ekonomia eta lan errealitatea nolakoa den ikusita. Gaitz eta pandemiek jota egunero munduan milaka pertsonek bizia galtzen duten bitartean –FAOren arabera 2009an 1.020 milioi lagun egon ziren goseak jota, 2008an baino 100 milioi gehiago–, 2010. urte honetan munduan bilioi bat euro inguru gastatuko dira armetan.

Zenbateko hori ondorioztatzen da 2008ko datu ofizialetatik, sektore honetan diru gehien gastatzen duten munduko herrialdeen 2009ko datu oraindik osatu gabe eta ez ofizialetatik eta 2010eko aurrekontuetatik. SIPRI erakunde fidagarriaren urteko txostenak dioenez, 2007. urtearekin alderatuz 2008an munduko gastu militarra %4 hazi eta 1,46 bilioi dolarrera iritsi zen (1,05 bilioi eurora). 2009. urteko datuak uda baino lehen argitaratuko dira, eta hor 2008koak baino datu pixka bat apalagoak azalduko diren arren, ez da aldaketa handirik ikusiko.

Egia da 2009an eta 2010ean aurrekontu militarrak pixka bat murriztu zirela (batez beste %2), baina oraindik ere dirutza handiak erabiltzen dira. Dagoeneko jakina da AEBek, munduko potentzia militarrik garrantzitsuenak, 2010ean guztira 680.000 milioi dolar (498.215 milioi euro) erabiliko dituztela gastu militarretarako eta kopuru horretatik 101.000 milioi dolar (74.000 milioi euro) joango direla Irakek eta Afganistanek eragindako gastuetara. Ezaguna da AEBen 2011rako aurrekontua ere; 708.000 milioi dolarrekoa (518.643 milioi euro) izango da eta errekor guztiak hautsiko ditu. Bestalde, 159.000 milioi dolar (116.475 milioi euro) erabiliko dituzte AEBek Irak, Afganistan eta Pakistango gastu militarretarako. Frantziako estatuaren kasuan, 2010erako aurrekontu militarrak 65.700 milioi dolar ingurukoak izango dira (47.050 milioi eurokoak). Espainiako Estatuak berriz, aurten 25.827 milioi dolarreko gastu militarra egingo du (18.926 milioi euro), 2009an baino %2,4 gutxiago. Hala ere, egunean 50 milioi euroko gastu militarra dauka Espainiak.

Gastu osoaren erdia baino gehiago AEBek egin zuten 2008an; guztira 600.000 milioi dolar gastatu zituzten (430.000 milioi euro). Horrez gain, azken hamarkadan izandako gorakada orokorraren %58 ere AEBei zor zaie. Zerrendaren bigarren lekuan Txina dago, 84.900 milioi dolarreko gastuarekin (60.800 milioi euro). Atzetik dituzte Frantzia 65.700 milioi dolarrekin (47.050 milioi euro), Britainia Handia 65.300 milioi dolarrekin (46.765 milioi euro) eta Errusia 58.600 milioi dolarrekin (41.970 milioi euro). Lehenengo hamar herrialdeen zerrenda Alemaniak, Japoniak, Italiak, Saudi Arabiak eta Indiak osatzen dute, hurrenez hurren. Espainiako Estatua, 25.827 milioi dolarrekin (18.926 milioi euro), hamabosgarren lekuan dago.

Azken hamarkadan bai Txinak eta bai Errusiak hirukoiztu egin dute gastu militarra, eta India, Saudi Arabia, Iran, Israel, Brasil, Hego Korea eta Aljeriaren moduko eskualde mailako botereek ere “ekarpen garrantzitsua” egin diote gorakada orokorrari. SIPRIko Sam Perlo-Freman goi arduradunaren esanetan, “terrorearen aurkako gerraren ideiak eragin du herrialde askok arazoei ikuspegi oso militarretik begiratzea eta ikuspegi hori gastu militar handia justifikatzeko erabiltzea”. Irakeko eta Afganistango gerrek Estatu Batuei bakarrik 903.000 milioi dolarreko (647.000 milioi euro) gastu militar gehigarria ekarri diela adierazi du Sam Perlo-Fremanek.

Biztanleko gastua eta BPGaren ehunekoa

Munduko gastu militar izugarri hau behar bezala baloratu ahal izateko, komeni da jakitea biztanle bakoitzak zenbat ordaindu behar duen gastuari aurre egiteko eta gastuak Barne Produktu Gordinean zein ehuneko hartzen duen. Bada, hain zuzen ere, biztanleko batez beste 217 dolarrekoa (159 euro) izan zen gastu hori 2008an. Munduko lau potentzia militar handien kasuan, hauexek izan ziren biztanleko gastuak: AEBetan 1.967 dolarrekoa (1.440 euro), Erresuma Batuan 1.070 dolarrekoa (784 euro), Frantzian 1.061 dolarrekoa (761 euro) eta Txinan 63 dolarrekoa (46 euro).

Gastu militarrak BPGan eragiten duen ehunekoari dagokionez, munduko batez bestekoa %2,4koa izan zen 2008an. Munduko lau potentzia militar handien kasuan, hauek izan ziren ehunekoak: AEBetan %4, Erresuma Batuan %2,4, Frantzian %2,3 eta Txinan %2.

Euskal Herriko biztanle bakoitzak batez beste urtean 596 euro jartzen ditu, dagokion estatuari (Espainiari edo Frantziari) zergak ordainduz gastu militarrari aurre egiteko. 2008ko datuei erreparatuz, biztanleko munduko batez bestekoa gainditzen dugu. Frantziako Estatuan, urteko gastu militarra 1.061 dolarrekoa izan zen biztanleko (761 euro). Espainiako Estatuan aldiz 578 dolarrekoa (422 euro). Hortaz, Euskal Herrian biztanleko batez bestekoa 596 eurokoa bada ere, begi bistakoa da Iparraldean gastua ia bikoitza dela.

Bestalde, ehun arma enpresa nagusiek –txinatarrak alde batera utzita– 347.000 milioi dolarreko (249.000 milioi euro) balioa zuten armak saldu zituzten 2007an –SIPRIren arabera hori da datu fidagarriak ematen dituzten azken urtea–, aurreko urtean baino %11 gehiago. Arma enpresa nagusien zerrendaren buru BOEING estatubatuarra dago, 30.500 milioi dolarreko salmentekin (21.843 milioi euro). Hogei arma konpainia nagusien zerrendan enpresa europar eta estatubatuarrak besterik ez dira azaltzen. Espainiako Estatua arma eta defentsa materialen munduko zortzigarren esportatzaile nagusia da. Eskuratu ditugun azken datuak 2007koak dira, eta datu horien arabera Espainiak 933 milioi euroko balioa duten esportazioak egin zituen –ikusi Argiako Krisialdiak ez du armen negozioa geldiarazi erreportajea, 2.208. zenb., 2009-11-29–.

SIPRIren arabera, munduan 8.400 bat buru nuklear daude erabiltzeko moduan. Horietatik ia 2.000 alerta handienean eta minutu gutxiren buruan jaurtitzeko prest daude. Guztira, dena den, 23.300 buru nuklear daude, biltegietan gordeta daudenak edo desmuntatu behar dituztenak ere kontuan hartuta. Zortzi herrialdetan banatuta daude: AEBetan, Errusian, Txinan, Britainia Handian, Frantzian, Indian, Pakistanen eta Israelen.

Historiako aurrekontu militarrik handiena 2011rako

Horrez guztiaz gain, Barack Obama lehendakari estatubatuarrak 2011rako munduan izan den historiako aurrekonturik handiena aurkeztu du gastu militarrerako. Errekor guztiak hautsiko ditu. Obamarentzat mundua gero eta arriskutsuagoa da eta, horregatik, joan den otsailean 708.000 milioi dolar inguruko gastu militarra aurreikusi du (518.643 milioi euro). Diru kopuru horrek estatubatuarren kritikak eragin ditu, errekor berria ezartzeaz gain krisi garaian aurkeztu delako, beste programa federal batzuk kendu dituzten aldi berean.

Gastu militarraren zenbatekoak testuinguruan kokatzeko, Obamaren Defentsa Sailak lau urtez behingo defentsa azterketa egin du (Quadrennial Defense Review edo QDR) eta bertan adierazi du nazioaz gaindiko mehatxu berriak zein diren: Txina eta India, gorantz datozen superpotentziak direlako, eta “terrorismoaren eta kontra-insurgentziaren aurkako borroka”. Azken horretara bideratuko dira misio militar garrantzitsuenak. Pentagonoak Mexikoz eta Latinoamerikaz egindako aipamen txikian, bestalde, baieztatu du lankidetza militarrarekin jarraituko duela, hego hemisferioan estatubatuarren presentzia mugatuaren bidez. Lehentasun militar estrategikoei buruzko lau urtez behingo txosten horretan, lehenengo aldiz, atal handi bat eskaini zaie klima aldaketari eta horrek izan ditzakeen ondorio geopolitikoei.

Robert Gates-es, Defentsa-idazkariak, estrategia militarrak garatzerakoan kontuan hartu beharrekoa zera dela adierazi zion prentsari: munduan izan daitezkeen mehatxurik handienak eta hilgarrienak porrot egin duten edo hautsita dauden estatuetatik etorriko direla eta horiei egin behar zaiela aurre. Gates-ek eta AEBetako Estatu Nagusiko buruek ohiko esparrutik urrunago doazen erronka mota berriak daudela azpimarratu zuten. Ildo horretatik, gastu militarrak justifikatzeko epe ertainerako lehentasunak hauek direla nabarmendu zuten: nazioa defendatzea, kontra-insurgentziaren aurkako operazio arrakastatsuak egitea, egonkortasuna lortzea eta terrorismoari kontra egitea, nazio bazkideen segurtasun ahalmena eraikitzea, ingurune zailetako erasoetan garaile ateratzea, suntsipen handiko armen ugaritzeari aurrea hartzea, eta ziberespazioan modu eraginkorrean jardutea.

Defentsa Ministerioak Kongresuan aurkeztutako QDRak dio AEBek, munduan dituzten interesak eta zereginak gauzatzeko, paregabeko ahalmena duten indar armatuak behar dituztela eta, horrez gain, indar armatu horiek nazioaren interesak defendatzeko eta guztien onerako erabiltzeko borondatea behar dela. Diotenez, AEBak dira distantzia zabaletan eskala handiko operazioak proiektatu eta aurrera eramateko gai den nazio bakarra. Leku horrek, beraien ustez, behartzen ditu historiak, ausardiak eta aldeko egoerek eman dieten boterea eta indarra administratzeko ardura izatera.
Zer da SIPRI?
Bakearen aldeko Ikerketen Stockholmeko Nazioarteko Institutua (www.sipri.org) ikerketa estrategikoen institutua da, 1966an Suedian sortua, herrialde horretan 150 urtez etenik gabeko bakea izan zutela ospatzeko. SIPRIk lankidetzaren eta gatazken inguruko ikerketa zientifikoak egiten ditu, gatazkak modu baketsuan konpontzeko behar diren baldintzak ulertzen eta bake iraunkorra lortzen laguntzeko helburuarekin.

Armagintzaren garapen, gastu militar, armen ekoizpen eta merkataritza, desarme, gatazka, gatazken prebentzio eta nazioarteko segurtasunari buruzko informazioa argitara ematen du ikerketen bidez. 2007az geroztik Bates Gill da SIPRIko zuzendaria, eta Nazio Batuetako goi karguetatik datozen edo munduan zehar enbaxadore izan diren zortzi pertsonaz osatutako batzorde betearazlea dauka bere esanetara.

Azkenak
Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Gipuzkoako Aldundiko zaintzaileek ez dute euskara jakin beharrik, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera

Donostiako epaitegi batek aurretik emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. ELAk eta LABek mobilizazioa antolatu dute ostiralerako, eta Euskalgintzaren Kontseiluak bat egin du.


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


2025-09-04 | Karlos Zurutuza
Hizkuntzen museo txiki bat dago Parisen

Sena ibaitik metro eskasera egon arren, ez dago Mundolingua museoa aipatzen duen turismo gidarik. Kasualitateak baino ez gaitu eraman horra. Nolanahi, horrela aurkitzen dira, maiz, hiri baten sekretu gordeenak.


Magda Oranich i Solagran
“Ezin ahaztu dut Txiki azkenekoz besarkatu nuen momentu hura”

50 urte dira Francoren diktadura garaiko azken bost fusilamenduetatik. Jon Paredes, Txiki eta Angel Otaegi ETAko kideak, eta Sánchez Bravo, Humberto Baena eta Ramón García Sanz FRAPekoak. Txikiren abokatuetakoa izan zen Magda Oranich, mende erdia eta gero... [+]


María Chivite lehendakaria:
“Poliziaren abusuak eskala handikoak izan ziren eta garai batean baino gehiagotan gertatu ziren”

UPNk salatu du Nafarroan eskuin muturreko taldeen eta Poliziaren indarkeria aztertzen duen batzordeak ia edonor hartzen duela biktima gisa. María Chivite lehendakariak erantzun dio Poliziak egindako abusuen salaketak asko izan direla eta denboran hainbat garaitan... [+]


2025-09-04 | ARGIA
Erresuma Batuan 700 lagun atxilotu dituzte jadanik, Palestine Action taldeari babesa adierazteagatik

Uztailean Keir Starmerren gobernuak erakunde "terrorista" gisa izendatu zuenetik, Palestine Action taldearen aldeko mezuak erakusteagatik ehunka lagun atxilotu dituzte. Larunbatean manifestazioa antolatu dute Londresen eta beste mila pertsonatik gora atxilotzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude