Deustualdean “72 ordu euskaraz” egingo dute

  • Berbaizu euskara elkarteak antolatuko du eta irailaren 19an aurkeztuko dute egitasmoa.


2017ko uztailaren 14an - 12:19
Aguraindarrak Deustun izango dira haien esperientzia kontatzen. Argazkia: Agurainen 75 ordu euskaraz.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Helburua Bilboko Deustualdeko euskaldunak euskaraz berbetan eta entzuten jartzea izango da. 16 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute eta Deustualdean bizi, lan egin edo ikasten dutenek. Lasarte-Orian erabili zituzten bi rolak bereganatu dituzte, hau da, “ahobiziak” eta “belarriprestak”.

Irailaren 28an, Lasarte-Orian euskaldunak aktibatzeko egindako esperientzia kontatzera gonbidatuko dituzte, baita Aguraingoak ere. Azken horiek “75 ordu euskaraz” egitasmoa egin zuten.

Euskaldunek ahalik eta gehien euskaraz egiteko Euskal Herrian egin diren esperientzien berri nahi izanez gero ARGIAko Egia Eredua kanalera jo dezakezu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Egia eredua
2018ko urriaren 24
Hizkuntza ohiturak aldatzeko ekimena
800 hernaniarrek hartu dute parte euskarari eusteko erronkan

Eguneraketa berriak daude