Euskara > Euskalgintza > Egia eredua

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
Egia eredua kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Egia eredua
Sakonean
Agurainen 75 ordu euskaraz
MULTIMEDIA - dokumentala

Agurainen 2016ko azaroan egin zuten 75 Ordu Euskaraz ekimena aguraindarrak aktibatzeko asmoz. Arabako Foru Aldundiak proposatuta eta diruz lagunduta ekimena azaltzeko bideo dokumental bat sortu dute, 20 minutukoa. Aguraindarren testigantzak, antolatzaileen adierazpenak, eszenifikazio batzuk eta Aguraingo irudi ederrez osatu dute dokumentala.


Lizarran "48 ordu euskaraz": Egia ereduaren eta jai giroaren uztarketarantz

Zer egin pentsatzen hasi dira eta gogoeta sarean kontatu dute. Egia eredu soila egitea baztertu dute, besteak beste horra iristeko ibilbide luzea egin beharra dutela erabaki dute.


Euskararen erabilerak %20 egin al dezake gora astebetean?

Konpromisoa hartu duzu. Zerrenda osatu duzu zure etxekoekin, lagunekin, lankideekin eta ezagunekin. Denek euskaraz ulertzen dute. Zure erronka astebetez haiei euskara hutsean egitea izango da. Lasarte-Orian egin zuten erronka hori eta partaideei hiru aldiz galdetu zieten euskararen erabileraren zenbatekoa. Erronka hasi aurretik %62,4koa zen; astebeteko erronka egin eta gero erabilera %83,8ra igo zen; eta handik hiru hilabetera %81,3an zegoen.


2017-05-19 | Arabako Alea
Zuian euskaraz bizitzeko hautua egin dute ekainaren 21etik 23ra

'Baietz 42!' izeneko ekimen "xume bezain eraginkorra" aurkeztu berri du udalerriko euskaltzale talde batek.


Egia Euskaraz eredua Euskal Herri osoan eta aste berean?

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskaltzaleen Topaguneak euskara hutsean aritzeko esperientziak Euskal Herri osora zabaltzeko proposamena egin dute.


Euskararen erabilerak %20 egin al dezake gora astebetean?

Konpromisoa hartu duzu. Zerrenda osatu duzu zure etxekoekin, lagunekin, lankideekin eta ezagunekin. Denek euskaraz ulertzen dute. Zure erronka astebetez haiei euskara hutsean egitea izango da. Lasarte-Orian egin zuten erronka hori eta partaideei hiru aldiz galdetu zieten euskararen erabileraren zenbatekoa. Erronka hasi aurretik %62,4koa zen; astebeteko erronka egin eta gero erabilera %83,8ra igo zen; eta handik hiru hilabetera %81,3an zegoen.


2017-05-05 | ARGIA
Hizkuntza ohiturez eta gizartea aktibatzeaz arituko dira Udaltopen

Donostiako Egian, Arrigorriagan, Errenterian eta Agurainen euskarari eusteko egindako egitasmoak azalduko dituzte, eta kaleko ekimenok beste eremu batzuetara moldatzerik dagoen aztertuko dute.


2017-05-03 | Itzea Urkizu
Hiru astez euskara hutsean bizitzeko erronka hartu dute Tolosako 50 gurasok

Iaz ikastetxe atarietan egindako hizkuntza behaketen emaitzak kezkatuta, Tolosako Euskara Mahaiak sustatu du egitasmoa; hilaren 8an hasiko dira.


Errenteriarren gogoetak, astebetez euskaraz aritu eta gero

Hizkuntza jakin arren, euskarara aldatu ezinik dabil; gaztelaniaz hasi zaio baina tematu eta besteak hizkuntza aldatzea lortu du; erdaldunak euskaraz abesten jarri ditu… Astebeteko esperimentuak, errenteriarrek kontatuak.


%14,7ko euskara erabilera: Errenteriarrak zifra lehertzen saiatuko dira astebetez

Astebetez helduko diote erronkari errenteriarrek, apirilaren 1etik 8ra. Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak eta AEKren Xenpelar euskaltegiak antolatu dute.