Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarte egingo da 11 egun euskaraz ekimena. Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Euskal Elkargoa, Euskararen Erakunde Publikoa eta Euskaltzaleen Topagunea dira antolatzaile. Beren datuen arabera,
60.000tik gora pertsonak eman du izena.
Euskararen erabileran eragin nahi du Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimenak. Norbanakoak izango dira protagonista. Ekimenaren helburua hiztun bakoitzak bere hizkuntza ohiturez gogoeta egitea da, jabetzea noiz egiten duen euskaraz, noiz ez, norekin bai, norekin ez... Behin jabetuta, euskaraz ahalik eta gehien egiteko ariketa proposatzen du Euskaraldiak. Hiztun bakoitzak bere buruari erronkak edo konpromisoak ezar diezazkioke: halako lagun euskaldunarekin ez dut euskaraz egiten, bada oraingoan elkarrizketak euskaraz egiten saiatuko naiz; ezezagunari lehen hitza erdaraz egiteko ohitura dut, bada orain euskaraz egiten hasiko naiz; lagunartean bakarra dugu euskaraz egiten ez duena eta beti erdaraz egiten dugu, bada euskarari eusten saiatuko naiz hurrengoan bai baitakit erdaldunak euskara ulertzen duela... Ahal duen guztietan euskaraz egiten saiatuko den norbanako horrek rol bat beteko du, hau da, ahobizia izango da. Euskaraz hitz egiten ez dutenek ere tokia izango dute Euskaraldian. Euskaraz ulertzeko gai badira belarriprest rola izango dute eta haien egitekoa beraiei euskaraz egiteko eskatzea izango da. Bi rolek, ahobiziek eta belarriprestek, txapa identifikagarria eramango dute paparrean. Hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa norbanakoak egitekoa da, baina antolatzaileek giro babestua, abegikorra sortu nahi izan dute.
60.000 euskal herritarrek baino gehiagok eman dute izena ahobizi edo belarriprest izateko. Urriaren amaierako kontaketaren arabera %45 gipuzkoarrak dira, %31 bizkaitarrak, %12 nafarrak, %9 arabarrak, %2 lapurtarrak, eta %1 baxenabartarrak eta zuberotarrak. Ahobiziak gehiago izango dira belarriprestak baino.
Hamaika eguneko ariketak parte-hartzaileen hizkuntza ohituretan izan duen eragina neurtzeko Soziolinguistika Klusterrak ikerketa egingo du. Hiru galdetegi beteko dituzte ahobiziek eta belarriprestek; Euskaraldia hasi baino egun batzuk lehenago, bukatu eta egun gutxira; eta 2019ko martxoan.
Donostiako Egia Euskaraz batzordeak erabaki zuen euskaldunentzako ariketa praktikoa egin behar zuela auzoan. Esperimentu hari begira etorri dira ondokoak. Horietako lau ekimenen ezaugarri nagusiak ekarri ditugu hona. Horiez gain, beste hainbat egin dira Euskal Herrian. Horietako batzuk dira ondokoak: Añorga auzoa (Donostia), Donostiako Piratak, Astigarraga, Arrigorriaga, Aiaraldea, Trapagaran, Bilboko Deustu auzoa, Derio, Baiona-Angelu-Biarritz, Oarsoaldea, Zuia, Lizarra, Tolosa, EHU (Leioa).
Noiz: 2016ko urtarrila-otsaila-martxoa.
Hasiera: Euskaldunak aktibatzeko eta egunerokoan euskara erabiltzeko gisa honetara egin zen lehen ekimena izan zen. Lutxo Egia artistaren performancean oinarritu ziren. Lutxo Egiak hilabete osoa igaro zuen Bilbon euskaraz soilik hitz egiten.
Helburua: Astebetez euskaraz bizitzea, euskarari ahalik eta gehien eustea. Ekimena euskaldunentzat zen. Erdaldunei eta euskaldun pasiboei hizkuntzaz aldatzea ez eskatzeko eskatu zieten. Dendariei zer egitera zihoazen azaldu zieten.
Nola: Zortzi astez astebeteko txandak banatu zituzten. Lehen zazpi txandetan eragileek edo taldeek hartu zuten parte eta zortzigarrengoan norbanakoek.
Txapa: Parte-hartzaileek paparrean Euskaraz Bizi Nahi Dugulako txapa zeramaten.
Antolatzailea: Egia Euskaraz Batzordea.
Finantzaketa: Egia Euskaraz Batzordea, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua eta Donostia Kultura.
Noiz: 2016ko urria-azaroa.
Helburua: Ahal zen guztietan eta ahal zen guztiekin euskaraz egitea. Normalean euskaraz hitz egiten duenak ohitura ez zuenarekin euskaraz egin zezan eta hitz egiten ez zekienak, aldiz, ez zezala erdarara pasatzeko eskaerarik egin, hori izan zen proposamena. Ulertzen ez zuenari apustua zein zen azaldu zitzaion.
Nola: Sei astean astebeteko txandak egin zituzten. Norbanakoek eta taldeek hartu zuten parte.
Parte-hartzaileak: 1.800, nagusiki euskaldunak eta batzuk euskaldun pasiboak.
Txapa identifikagarria banatu zuten, nahiz eta txaparik gabe ere aritu zen jendea.
Antolatzaileak: Euskalgintza, Hernaniko Udaleko Euskara Zerbitzua eta ikastetxeak.
Finantzaketa: Hernaniko Udala.
Noiz: 2016ko urria-azaroa-abendua.
Nola: Bi figura sortu zituzten. Belarriprestak, euskara ulertzen zuenez, besteei erabiltzeko gonbita egingo zien. Ahobiziak astebetez euskaraz bizitzeko erronkari eutsiko zion. Sei astez egin zituzten txandak.
Txapak: Belarriprest eta ahobizi txapak zeuden. Astebetez ahobizi izan zenak hurrengo asteetan belarriprest txapa hartzen zuen. Belarriprest izatea erabaki zutenek 40 egunez eraman zuten txapa soinean.
Ahobiziak: Bi konpromiso hartu zituzten, bata, euskara ulertzen duenari dena euskaraz egitea, eta bestea, ezezagunari lehenengo hitza euskaraz egitea.
Parte-hartzaileak: Denak norbanakoak ziren. 947 ahobizi eta 1.927 belarriprest.
Ikerketa: Ahobiziek beraiek aukeratutako etxekoekin, lagunekin, lankideekin edo ezagunekin zerrenda osatu zuten. Erronka astebetez euskara hutsean aritzea izan zen. Partaideei hiru aldiz galdetu zieten euskararen erabileraren zenbatekoa. Erronka hasi aurretik %62,4koa zen; astebeteko erronka egin eta gero erabilera %83,8ra igo zen; eta handik hiru hilabetera %81,3an zegoen.
Antolatzaileak: Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Zerbitzua eta Ttakun kultur elkartea.
Finantzaketa: Lasarte-Oriako Udala.
Noiz: 2016ko azaroaren 8tik 11ra.
Helburua: Euskaldunak ahalduntzea eta aktibatzea, hau da, norbanakoen hizkuntza portaeretan eragitea.
Nola: Bi kanpaina egin zituzten. “Nik 75” euskaldunentzako eta “Guk 75” erdaldunentzako. Erdaldunei eskaera: nahiz eta guztia ez ulertu, egin dezala besteari ulertzeko ahalegina, eta euskaldunari ez eskatzeko berehala erdarara pasatzeko.
Txapa: “Hartu dut erabakia! Nik 75” txapa identifikagarria zeramaten euskaldunek.
Parte-hartzaileak: 284 norbanakok sinatu zuten “Nik 75” konpromisoa. “Guk 75” kanpainan ez zen sinadurarik eskatu. Bederatzi erakundek, 84 establezimenduk eta 40 kolektibok eman zuten baiezkoa.
Parte-hartzaileei galdezka: %86k euskaraz irabazitako harreman horietan jarraitzeko asmoa zuela esan zuen. %80k lehen hitza euskaraz egin zuela esan zuen baina bigarren hitza euskaraz egin zutenen kopurua %20 izan zen.
Antolatzailea: 20 laguneko boluntario taldea.
Finantzaketa: Olbea Aguraingo euskara elkarteak diru kopuru bat eman zuen eta gainerako guztia kamiseta, pintxo eta ekintzetatik atera zen.
Aurten, berriz ere, Euskaraldia izan dugu. Bi astez, gure hizkuntza-ohiturei erreparatu diegu, geure buruari galdetuta zenbat eta nola egiten dugun euskaraz. Baina ariketa horretatik harago, galdera handiago bat ere pizten da: zeren araberakoa da hizkuntza baten biziraupena?... [+]
Sarean jarri dute "Belarribizi eta Ahoprest" laburmetraia, joan den igandean itxi zen 2025eko Euskaraldiaren aitzakiarekin Oskar Alegria zinegileak Artazu herrian udaberri honetan filmatu duen lana. Belarriprest eta ahobizi kontzeptuen gaineko... [+]
Imajinatu kiroldegiko igerileku bat, sei kortxo ilarekin. Lerro horietako baten aurrean zutunik zaude. Lehenengo kalean adineko bi andre-gizon ikusten dituzu, beraien taularekin astiro-astiro igeri egiten. Bigarren kalean, aldiz, bi neska gazte dabiltza bata bestea baino estilo... [+]
"Izugarria izan da ariketak sortu duen mugimendua", adierazi du Euskaraldiaren Koordinazio Mahaiak hamaika eguneko ariketaren osteko egunean. Dena dela, nahi baino txapa gutxiago ikusi direla kalean azpimarratu dute.
Euskaraldia martxan da, hizkuntza ohiturak aldatzea bultzatzeko ekimen erraldoia. Milaka eta milaka herritarrek konpromisoa hartu dute, hamaika egunotan, euskarak presentzia gehiago izan dezan euren eguneroko bizitzan. Askorentzat pauso txikia baina ahalegin handia izango da,... [+]
Maiatzaren 15etik 25era izango da Euskaraldia. Laugarren edizioa da eta antolatzaileek aurtengoa “herrikoiagoa eta ilusionagarriagoa” izatea dute helburu. Izan ere, hirugarren edizioan apalaldia sumatu zuten, pandemia garaiko Euskaralditik burua altxa ezinda. Ostegun... [+]
Donostiako Udaleko langileen batzordea osatzen duten bost sindikatuek (ELA, LAB, CCOO, Erne eta ESAN), akordioa egin dute, Euskaraldia dela-eta langileen parte hartze aktiboa sustatzeko eta euskaraz bizi eta lan egiteko aukerak bermatzeko. LABeko ordezkari Joseba Alvarezek... [+]
Aurreneko aldiz Euskaraldiaren barruan Hikaldia egingo da. 83 herrik eman dute izena. Iaz hitanoa bultzatzeko sortu zen ZirHika talde eragileak antolatu du ekimena, Tauparekin batera. Patxi Saez Beloki ZirHika taldeko kidea elkarrizketatu dugu. Bi helburu dituzte estreinaldian:... [+]
Euskaraldiaren laugarren edizioaren bezperatan egon gara Goiatz Urkijorekin. Hirugarrenean apalaldia sumatu zuten; bigarrena pandemia betean egin izanak ez zuen askorik lagundu. Aurtengoa herrikoiagoa eta ilusionagarriagoa izatea dute helburu. Oraingoz pozik daude tokian tokiko... [+]
Aurtengo berritasuna da. Ahobizi eta belarriprest rolen artean aukeratzeaz gain, herritarrek Euskaraldia Hikan parte hartzeko aukera izango dute. Hitanoa erabiltzen ez den herrietan, toka eta noka, bien erabilera bultzatuko da, eta hitanoa bizirik dagoen herrietan nokaren... [+]
Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztu dute Nafarroan: Julio Soto bertsolaria, Edurne Pena aktorea, Julen Goldarazena musikaria (Flakofonki), Claudia Rodriguez Goxuan Saltsan taldeko abeslaria, Eneko Garcia (Albina Stardust), Yasmine Khris Maansri itzultzaile eta kazetaria,... [+]
Gasteizen egin duten ekitaldian ireki dute izen ematea, laugarren edizioa hasteko bi hilabete falta direla. Erakundeetako ordezkariak, herritarrak eta entitateetako kideak agertu dira, besteak beste. Euskaraldiaren koordinazioa Euskal Herriko erakunde publikoen eta Taupa... [+]
Hamahiru ZirHika kide batu dira hitanoaren erabilera aldarrikatzeko eta antolakundearen ekintzen berri emateko. Azalpenak Badihardugu elkarteko Idoia Etxeberria eta Galtzaundiko Uxoa Elustondok egin dituzte. Horiei, Andoni Egaña eta Amaia Agirre bertsolariak eta... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]