Derioztarrek 70 establezimenduren atxikimendua lortu dute euskaraz egiteko

  • Establezimenduen zerrenda egin dute euskaraz aritzeko duten gaitasunaren arabera. Udazkenean, beste herri askotan bezala, derioztarrak “ahobizi” eta “belarriprest” bilakatuko dira.


2017ko urriaren 20an - 10:32
Udazkenean "belarriprest" eta "ahobizi" rolak aktibatuko dituzte.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Tximintx euskara elkarteak denda, taberna, jatetxe eta zerbitzuen atalari heldu dio lehenik. Mapa osatu dute: euskaraz egiteko aukera handia ematen dutenak, aukera gutxi ematen dutenak, eta aukerarik ematen ez dutenak banatu dituzte. 150etik erdietan baino gehiagotan euskaraz egiteko aukerak daude. 70 inguruk esan die udazkeneko ekimenean parte hartzeko prest daudela.

Izan ere, establezimenduak aktibatu dituzte lehenik eta orain 365 derioztarrek lau egunez euskaraz aritzeko konpromisoa hartzea nahi dute. Erronka azaroaren 30etik abenduaren 3ra egingo dute. “Ahobizi” eta “belarriprest” rolak erabiliko dituzte, eta 2018an Topaguneak eta Eusko Jaurlaritzak antolatutako “Euskarak 365 egun” ekimenerako prestatzea da helburua. Tximintx euskara elkartearen nahia udazken honetako entrenamenduak 2018ko udazkenerako baliotzea da. Orduan lau egunez ez baizik eta hamaika egunez bete beharko dute erronka.

Oharra: euskararen erabileran herritarrak aktibatzeko orain arte egin diren hainbat ekimenen berri jakiteko jo Egia eredua kanalera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Egia eredua
2018ko urriaren 24
Hizkuntza ohiturak aldatzeko ekimena
800 hernaniarrek hartu dute parte euskarari eusteko erronkan

2017ko irailaren 26
Estibaliz Alkorta 2018ko 'Euskarak 365 egun' ekimenaz
"Egitasmo honek gizartean ez ezik erakunde publiko guztietan izango du isla"

Eguneraketa berriak daude