Bozen lehen itzulian pare-parean geratu ostean, inkesta gehienek aurreikusten zutena baino tarte handiagoa atera dio egungo presidenteak Luisa González hautagai correistari. Oposizioak "iruzurra" salatu eta botoak berriz zenbatzea eskatu du.
Ekuadorko presidentetzarako hauteskundeen lehen itzuliak emaitza estuak utzi zituen bi hautagai nagusien artean: Daniel Noboa egungo presidenteak botoen %44,3 eskuratu zituen, eta Luisa González correistak, berriz, %43,8. Igandean egin diren bozen bigarren itzulian joera bera mantenduko zela aurreikusten zuten inkesta gehienek, baina Noboak hamar puntu baino gehiagoko aldea atera dio Gonzálezi: Ekintza Demokratiko Nazionala alderdiko buruak botoen %55,8 eskuratu dituen bitartean, Herritarren Iraultza Mugimenduaren hautagaiak %44,1 lortu ditu, CNE Ekuadorko Hauteskunde Batzordearen arabera.
Argitaratutako emaitzekin kexu agertu da oposizioa: Herritarren Iraultza Mugimenduak Quito hiriburuan duen egoitzan eginiko agerraldi batean, Gonzálezek adierazi du igandeko hauteskundeak Ekuadorko historiako "iruzurrik handiena" dela, eta aurreratu du botoak berriz zenbatzea eskatuko diotela CNEri.
Rafael Correa presidente ohiak (2007-2017) ere emaitzak gaitzetsi ditu bere sare sozialetan, eta kexu da "ezinezkoa" dela lehen itzulitik bigarrenera gisa horretako hazkundea izatea Noboak lortutako botoek: "Ez dut sinetsi nahi egia baino gezurra nahiago duen edota indarkeria bakea eta batasuna baino nahiago duen herririk dagoenik". 2017tik erbestean dago Correa, Belgikan, 2012 eta 2016 artean izandako hainbat ustelkeria kasuengatik bera atxilotzeko agindua baitago Ekuadorren.
Agintaldi ezegonkorra
2023ko azaroan iritsi zen Noboa Ekuadorko presidentetzara, haren aurreko presidente Guillermo Lassok (2021-2023) dimisioa aurkeztu ondoren. Geroztik, zailtasunez beteriko agintaldia izan du Ekintza Demokratiko Nazionaleko buruak, krimenak eta eguneko hilketek nabarmen egin baitute gora azken urteetan: gobernuaren datuen arabera, 2019an, ehun mila biztanleko zazpi hilketa baino gutxiago zeuden; 2023an, berriz, 46. Horrez gain, langabeziak edota pobreziak gora egin dute, besteak beste.
Macronek onartu du Lecornu lehen ministroaren dimisioa, baina azken aukera eskatu dio, eta Lecornuk hitzeman du ahalegina egingo duela: asteazken gauera arte du beste gobernu bat osatzea posible den edo ez jakinarazteko. Agertoki posibleak aztertu ditugu artikuluan.
2023ko urriaren 7an, Hamasen erasoaren ostean, palestinar herriaren kontrako genozidioari hasiera eman zion Israelgo Estatuak. Trumpen planaren negoziaketa betean, beldurgarriak dira bi urteotako sarraskiaren zifrak.
Gaueko 23:30 pasatxo heldu dira Loiura Israelek Gazari ezarria dion blokeoa apurtzen saiatu den flotillan joandako lau euskal herritarrak. Dozenaka lagun eta senide zain zituzten aireportuan eta harrera beroa egin diete. Gazan egunez egun pairatzen jarraitzen duten genozidioa... [+]
Sébastien Lecornu lehen ministroak dimisioa aurkeztu du, Asanblea Nazionaleko buru izendatu eta hilabetera. Emmanuel Macron estatuburuak onartu egin dio. Bi aukera ditu orain Macronek: beste norbait izendatzea lehen ministro, edo Asanblea Nazionala desegitea eta... [+]
Ordezkariak Egiptoko Sharm el-Sheikh hirian bilduko dira, Sinai penintsulan, Trumpen lehen fasearen "mekanismoak eta xehetasunak" aztertzeko. Bien bitartean, bonbardaketek hildakoen kopurua handitzen jarraitzen dute; azken 24 orduetan beste 65 palestinar hil ditu... [+]
Global Sumud Flotillako ontzietan zihoazen lau aktibista euskaldunak Atenasera Euskal Herriko 15:30ean heldu dira eta handik Loiura zuzenean hartuko dute hegaldia, 23:15ean iristeko. Jada aske utzi dituzten ekintzaileek kolpeak, umiliazioak, loaren galaraztea edo janaria eta ura... [+]
Palestinaren Elkartasuna taldeak deitutako manifestazio jendetsua Antoniutitik abiatu da, Israelgo Estatua desagertzearen eta erresistentzia palestinarraren aldeko aldarriak eta gobernu aurrerakoien aurkako oihuak eginez.
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]
Asteazken gauean Global Sumud Flotilla atzeman ostean, hurrengo flotilla jada Gazara bidean da. Mila Madleen izena du, Frantziako Estatuko ekintzaileek antolatu dute batez ere, Siziliatik atera zen eta jada Kreta pasa du. Mapa interaktibo honetan jarrai daiteke bere... [+]
Milaka herritar atera dira kalera Euskal Herriko herri askotan Global Sumud Flotillako partaideen bahiketa salatzeko eta agintariei eta gobernuei Israelekin harreman guztiak apur ditzaten eskatzeko. Munduan barrena ere ehunka mila pertsona atera dira protestetara.
Droneak bistaratu dituzte Municheko aireportu inguruan bart. Hamazazpi hegaldi bertan behera utzi eta 3.000 lagun inguruk gaua aireportuan pasa behar izan dute.
Amedspor futbol taldea Turkiaren menpeko Kurdistango Amed hirikoa da. Elastikoan publizitatea kurdueraz idatzita eramateagatik jarri diote isuna.
400 lagun baino gehiago atxilotu dituzte zerbitzu publikoen hobetzea eta krisi ekonomikoa gainditzea eskatzeko mobilizazioetan. Astebete daramate protestetan, batez ere Rabat hiriburuan.