Global Sumud Flotillako ontzietan zihoazen lau aktibista euskaldunak Atenasera Euskal Herriko 15:30ean heldu dira eta handik Loiura zuzenean hartuko dute hegaldia, 23:15ean iristeko. Jada aske utzi dituzten ekintzaileek kolpeak, umiliazioak, loaren galaraztea edo janaria eta ura ukatu dizkietela salatu dute, besteak beste.
Itziar, Jotas, Karim eta Mikelonen senideekin harremanetan jarri da igandean Israelgo Espainiako Kontsulatua, Gazarako Mugimendu Globala Euskal Herria ekimeneko prentsa arduradun Ana Casconek ARGIAri azaldu dionez. ARGIA Mikelonen hurbileko pertsona batekin ere hitz egin du, eta baieztatu du igandeko gauerdi inguruan Fernando López de Castro kontsularen deia jaso zuela.
Globan Sumud Flotillako ontzietan zihoazen lau euskaldunak astelehenean kanporatu dituzte Israeletik. Ktziot presondegi ondoko aireportutik Atenasera bidali dituzte hegazkinez, eta Greziako hiriburura Euskal Herriko 15:30ean iritsi dira. Igandean kontsulak adierazi zien arren ezingo zutela Atenasetik Loiura zuzenean hegaldi bat hartu, azkenean Global Sumud Flotillako prentsa bulegoak baieztatu du Loiura joango dela Atenasetik hegazkin bat gaur.
Torturak eta tratu txarrak
Global Sumud Flotillako ia 500 aktibista atxilotu zituen Israelgo armadak iragan aste amaieran, eta hasi dira batzuk beren jatorrizko herrialdeetara heltzen. Tratu txarrak salatu dituzte askok: kolpeak, umiliazioak, bi egunez loa, ura eta jana ukatzea, begiak estalita eta hankak eta eskuak lotuta mantentzea, arrastaka eramatea... Ontzidian zihoan eta aske utzi berri duten Lorenzo D'Agostino kazetari italiarrak adierazi du Israelgo militarrak bereziki bortiz jokatu dutela Greta Thunberg ekintzaile gaztearekin, "eskarmetua" eman asmoz. Isralego Gobernuak tratu txar eta tortura salaketak ukatu ditu.
Euskaldunek jaso duten tratuaren inguruan ez dute informaziorik ez Casconek ez Mikelonen senideek. Casconek, edonola ere, azpimarratu nahi izan du flotillako atxilotuek lau egunez jaso dituztela sionisten tratu txarrak, baina palestinarrak “urteak” daramatzatela muturreko biolentzia eta genozidioa pairatzen, eta arreta horretan jartzea eskatu du.
Ordezkariak Egiptoko Sharm el-Sheikh hirian bilduko dira, Sinai penintsulan, Trumpen lehen fasearen "mekanismoak eta xehetasunak" aztertzeko. Bien bitartean, bonbardaketek hildakoen kopurua handitzen jarraitzen dute; azken 24 orduetan beste 65 palestinar hil ditu... [+]
Palestinaren Elkartasuna taldeak deitutako manifestazio jendetsua Antoniutitik abiatu da, Israelgo Estatua desagertzearen eta erresistentzia palestinarraren aldeko aldarriak eta gobernu aurrerakoien aurkako oihuak eginez.
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]
Flotilla gelditu du Israelgo armadak, Gazara iritsi aurretik. Ontziak Israelek "arrisku eremu" gisa izendatu duen lekuan dira asteazken goizetik. Iluntzean, 20:30ak pasatxoan heldu dira ontzi militar israeldarrak lehen abordaiak egitera. Flotillako ontzietan zihoazen lau... [+]
Flotillako euskal ordezkaritzaren prentsa lantaldeko Ana Casconek ARGIAri baieztatu dio informazioa. Lau euskal herritar abiatu ziren Bartzelonatik Gazara bidean Global Sumud Flotilla nazioarteko ekimenean: Itziar, Jotas, Karim eta Mikelon (euren abizenak ez ematea erabaki dute).
Mediterraneo inguruko komunikabideetan gertakariak presentzia handia du. Aldiz, Alemanian isiltasun handia dago, eta Erresuma Batuan nahiko atzean ematen dute notizia.
Arratsaldean herri guztietako udaletxeen aurrean mobilizatzera deitu dute, eta Hego Euskal Herriko hiriburuetan manifestazioak egingo dituzte. EHUn ere antolatu dituzte mobilizazioak.
19:30ak aurretik, ontzidi humanitarioaren antolakuntzak jakinarazi du, GPSaren arabera, hogei itsasontzi baino gehiago gerturatzen ari zaizkiela pare-paretik.
Flotillari Israelek eraso eginez gero, greba orokorra antolatzeko prest zeudela adierazia zuen Italiako sindikatu handiena den CGIL-eko buruak, Il Messaggero egunkariak jaso duenez. Asteazken gauean, deialdia jada publiko egin dute: ostiralean greba orokorra.
Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]
Nazioarteko ontzidiak larrialdiko prentsaurrekoa deitu du asteazken goizean, “arrisku eremuan” sartu berritan. Itsasontzietan dauden kideek “intimidazioa” eta “gerra psikologikoa” salatu dituzte Israelen eskutik. Albanese NBEko errelatore... [+]
Hilabetetik gora darama itsasoan Gaza helburu duen Global Sumud flotillak. Mundu osoko ekintzaileak doaz dozenaka ontzik osatutako elkartasun ekimenean, Gazako setioa hautsi eta laguntza humanitarioa eraman asmoz. Tartean dira lau euskaldun. Egun gutxi geratzen zaizkie helmugara... [+]