Bigarren itzulian erabakiko da nor izango den Ekuadorko presidentea

  • Inkesta gehienen faboritoa Daniel Noboa egungo presidente eskuindarra izan arren, aurreikusitakoa baino tarte txikiagoa atera dio Luisa Gonzalez hautagai correistari. Apirilaren 13an egingo da bigarren itzulia.


2025eko otsailaren 10ean - 15:44
Luisa Gonzalez ezkertiarra eta Daniel Noboa eskuindarra (egungo presidentea).
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Ekuadorko presidentetzarako hauteskundeen lehen itzuliak emaitza estuak utzi ditu bi hautagai nagusien artean: %91 baino gehiago zenbatuta, Daniel Noboa egungo presidenteak botoen %44,3 eskuratu ditu, eta Luisa Gonzalez correistak, berriz, %43,8, CNE Ekuadorko Hauteskunde Batzordearen arabera. Bietako batek ere ez dituenez botoen erdiak baino gehiago lortu igandeko bozetan, bigarren itzulian lehiatuko dira berriz.

Noboak ez du adierazpenik egin hauteskundeen inguruan, eta bere alderdiaren –Ekintza Demokratiko Nazionala eskuindarra– egoitzan alderdikideak goibel agertu dira emaitzak jakin berritan. Gonzalezek, kontrara, garaipentzat hartu du jasotako babesa, eta bere jarraitzaileei pozik mintzatu zaie Quito hiriburuan: “Gure joera gorantz jarraitzea izango da, eta Daniel Noboak behera jarraituko du”.

2021 eta 2023 artean presidentea izan zen Guillermo Lassok dimisioa aurkeztu ondoren, botoen %52 eskuratuta irabazi zituen hauteskundeak Noboak. 2025. urtearen hasiera zaila izaten ari da ekuadortarrentzat: eguneko hilketa kopuruak, langabeziak edota pobreziak gora egin dute, besteak beste.

 


Irakurri gehiago: Ekuador Nazioartea Amerika
Ekuador kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...