Dagoeneko 1.500 lagun batu dira Batera zaintza sare herritarrera Gasteizen

  • WhatsApp taldeen bitartez funtzionatuko du Gasteizko zaintza sare herritarrak eta 15 auzo desberdinetan antolatuta dago iada. Bideo bidez ere azaldu dute sarean nola parte hartu.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko martxoaren 17an - 08:04

Larunbatean aurkeztu zuen Gasteizko herritar talde batek BATERA zaintza sarea. Covid-19 birusaren aurrean ezarritako neurri desberdinek babesgabetasun egoeran utzi ditu milaka herritar. Coronavirusaren krisiak sortutako zaintza-beharrak konpontzen laguntzea da sarearen helburua, «erakunde eskudunek konpontzen ez dituzten beharrak«.

Egungo egoerak zerbitzu publikoek konponduko ez dituzten zainketa berezien beharrak sortzen dituela azpimarratu dute. «Gasteizen haur asko zaindu behar dira ikastolak itxita daudenetik, pertsona batzuk ezin dira erosketak egitera atera euren osasunaren hauskortasunagatik, adineko asko bakarrik bizi dira eta ez dute inolako laguntzarik… Egoera horiek errazteko gure laguntza eskaini nahi dugu «, gogorarazi dute saretik.

 

 

Sarea osatzen dutenak «egoerari modu kolektiboan erantzun nahi dion Gasteizko jendea» dela azaldu dute eta arlo horretan ezagutza teknikorik ez dutela nabarmendu dute: «Komunitatearen lanak eta elkarren arteko zaintzak bakarrik konpondu ahal izango ditu arazo horiek; elkartasuna ezinbestekoa da«.

15 auzotan antolatzen den zaintza sarea

WhatsApp aplikazioko taldeen bitartez funtzionatuko dutela iragarri dute. Talde hauetara batzeko estekak Twitterren egin dituzte publiko. Orotara 15 dira WhatsApp taldeak eta momentuz 15 auzotan dago antolatuta BATERA sarea. Sareko kideek gogorarazi dute beharrezkoa dela parte-hartzaile bakoitzak bere auzoan izen ematea eta ez hiriburuko betse batean: «Beharrezkoa da arduraz jokatzea, eta herritar guztiek laguntzea erakundea arinagoa izan dadin».

 

 

 

Portalez-portal antolatzeko deia

Saretik gutun eredu bat jartzen ari da hiriko atari desberdinetan portalez-portal antolatzeko deia luzatuz, «antolakuntza eredurik seguruena, eraginkorrena eta gertukoena» dela iritzita, beti ere norberak zabaldutako protokoloan jasotako neurriak betetzera deituz.

Zalantzak argitzeko posta elektroniko bidez sareko kideekin harremanetan jartzeko aukera du Gasteiztar oroko, baterazaindu@gmail.com da helbide elektronikoa. Twitter bidez, aldiz, BATERA sarearen azken berriak eguneratzen joango direla iragarri dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude