D Day AEBetan: Diskurtsoa, Biblia, 200.000 bandera, Lady Gaga eta 25.000 soldadu

  • Donald Trumpen agintaldiaren bukaera eta Joe Biden demokratari lekukoa uzteko eguna dute AEBetan. Ekitaldia 12:00etan hasiko da –Euskal Herriko 18:00etan–. Washington hiria erabat barrikadaturik dute, beste 50 estatuetako hiriburuetan ere polizia eta armadaren presentzia areagoturik dutela.


2021eko urtarrilaren 20an - 11:39
25.000 soldadu daude une honetan Washingtonen
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Iritsi zaie D Day ala E Eguna amerikarrei: Donald Trumpen agintaldiaren bukaera eta Joe Biden demokratari lekukoa uzteko eguna. Ez da, ordea, Washingtonen egonen Trump. Agenda ofizialean ondokoa zehazturik du: "Trump presidentea goizean goiz hasiko da lanean, gau beltza arte. Telefono dei asko pasako ditu, eta bilera anitz ukango ditu". Bistan da, bere ohiturari segi, txio bidez zabaldu zuen erabakia. "Gauza ona da" Bidenen iritziz. 152 urtean bere ondorengoaren kargu hartze ekitaldira joan ez den lehendabiziko agintaria dute Trump – Andrew Johnsonek ez zuen parte hartu 1869an–. Mike Pence presidente-orde izandakoa egonen da bertan.

Usaian ez bezala, ekitaldia internet bidez segituko dute herritarrek, hauen ordez 200.000 bandera jarri dituztelarik Kapitolioaren aitzinean. 200.000 bandera eta 25.000 soldadu – Irak eta Afganistanen diren soldadu kopurua bider bost–. COVID-19 izurriteak ondorioztaturiko aldaketa dute hau, eta nola ez, segurtasuna bermatzeko nonbait eskerturikoa. Duela bi aste Trumpen hamarnaka jarraitzaile Kapitolioan sartu ziren, Bidenen garaipenaren egiaztatzea blokeatzeko. Oroit gara egun horretako goizean berriz ere Trumpek argi utzi zuela porrota ez zuela sekulan onartuko, eta Kongresuan burutzekoa zen hitzordua oztopatzera deitu zituela bere jarraitzaileak. Halakorik errepikatzea ez dute nahi, eta ikusiz Washington hiri barrikadatura sartzea ia ezinezkoa dela, nekez irudikatu dezakegu kargu-hartze ekitalditik kanpo gertaturiko zeozer. Aitzineko egunetan, FBIk adierazi zuen soldaduen baitako baten partetik egon daitekeen eraso arriskua hor dagoela. Ikustekoa ordea, nola pasako den eguna AEBetako 50 estatuetako hiriburuetan, zeinetan Trumpen aldekoek manifestazioak egitekoak dituzten.

Bibliaren gainean eskua jarrita, otoitz batekin hasiko da gaurko saioa; Bidenen eta Kamala Harris presidente ordearen diskurtsoekin segituz –nola ez, batasunaren mezua zabalduko du Bidenek erabat zatiturik diren AEBetako herritarrei–, eta Lady Gagak zabalduko du himno nazionala. Kate Bedingfield Bidenen komunikazio zuzendariaren arabera, "azken lau urteetan sortutako gorrotoa eta zatiketa gainditzeko egingo du lan Bidenek". "AEBei leialtasuna" erakutsiko duela hitz emanen du herritar batek, ohiturari segi. Ondotik, Harris eta Barack Obama, George W. Bush eta Bill Clinton presidente ohiak Arlingtongo hilerri nazionalera joango dira, "Soldadu Ezezagunaren hilobian lore-koroa bat uzteko". Kapitoletik Etxe Zurira doan usaiako desfile militarrik ez aldi honetan, ez eta inbestidura-dantzaldirik ere.

Hamazazpi neurri, Trumpen erabaki batzuekin bukatzeko

Orotara, eta berehala, hamazazpi neurri berri hartuko dituela jakinarazi du Bidenek, Trumpen politika batzuekin bukatzeko. Klima larrialdiari dagokionez adosturiko Parisko Akordioan zein Munduko Osasun Erakundean AEBak berriz ere sartzea, zein koronabirusari begira babes-neurri gogorragoak bideratzea, hainbat neurri hartuko ditu. Bertan behera utziko du ere bere aitzinekoak onartutako migrazio-dekretu arrazista bat, zeinek AEBetara sartzea debekatzen zien gehiengoan musulmanak ziren estatuetako herritarrei. Neurri hori "xenofobian eta animotasun erlijiosoan errotuta" zegoelako, Jake Sullivan Etxe Zuriko Segurtasun Nazionaleko etorkizuneko kontseilariaren hitzetan. Mexikorekin muga areagotzeko paretaren eraikitzea ezeztatzeko bidea ere irekiko du Bidenek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donald Trump
Ihes eginda jarraitzen du Charlie Kirk eskuin muturreko influencerra hil duen pertsonak

Utahko Unibertsitatean, 3.000 entzuleren aitzinean diskurtsoa zabaltzen ari zela gertatu da hilketa asteazkenean. Donald Trumpen hurbileko aurpegi ezaguna zen Kirk.


Venezuelak gezurtatu egin du AEBek ontzi baten aurka egindako erasoa

Trumpek asteartean baieztatu du Venezuelako ontzi bati eraso egin eta bertan zeuden 11 lagunak hil dituela. Hildakoak Tren de Aragua "talde terroristako" kideak zirela eta droga trafikoan ari zirela adierazi du Donald Trumpek. Venezuelak dio bideoa Adimen Artifizialez... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Trumpek dio Ukrainako gerra amaitzeko ez dela beharrezkoa su-etena, Kievek lurralde batzuei uko egitea baizik

AEBetako presidentea Zelenskirekin eta Europako haren aliatuekin bildu da astelehenean, Etxe Zurian. Badirudi Trumpek ontzat jo duela Vladimir Putinek ostiralean izandako bileran proposatutakoa: Ukrainako gerra amaitzeko Kiev "lurralde truke posibleez" hitz egiteko gai... [+]


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio "ondorio larriak" izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


Putin eta Trump ostiralean bilduko dira, baina Zelenskik argi utzi du Ukrainak ez duela "lurralderik oparituko"

AEBetako presidenteak Ukrainarekin su-eten akordio batera iristeko ezarritako epea amaituta, Alaskan bilduko dira Trump eta Putin ostiralean. Bloomberg hedabidearen arabera, Errusia eta AEBak gerra "izozteko" plan bat prestatzen ari dira, Moskuk orain arte Ukrainan... [+]


Errusiak baieztatu du Putin eta Trump datozen egunetan bilduko direla

Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]


Europa makurrarazi du Trumpek
AEBek Europako produktuei %15eko muga-zergak ipiniko dizkie, eta alderantziz ezer ere ez

Horrez gain, Europa behartu egin du gasa AEBei erostera, 750.000 milioi euro xahutu beharko ditu horretan datozen hiru urteotan; beste 600.000 milioi euro gehiago inbertitu beharko ditu han, "inbertsio estrategikoetan"; eta, "ehunka milioi euro", zehaztapen... [+]


Trumpek ezarritako %30eko muga zergekin, kolokan dago EBn eta AEBen arteko merkataritza

Etxe Zuriko maizterrak larunbatean iragarri zuen EB Europako Batasunaren esportazioei %30eko muga zergak ezarriko dizkiela abuztuaren 1etik aurrera, biak merkataritza akordio batera ez iritsiz gero. Horren aurrean, AEBei muga zergak igotzeko prest dagoela adierazi du EBk... [+]


NATO eta 'daddy'

Hagan ekainaren 25ean NATOk egindako goi-bileran, gastu militarra herrialde bakoitzaren BPGaren %5 izateko konpromisoa hartu dute Aliantza Atlantikoko Itunaren Erakundeko kide diren estatuek. Horretarako hamar urteko epea izango dute, 2035 arte. Erabaki horrekin, 2014an... [+]


Gastu militarra %2tik %5era igotzea onartu dute NATOko herrialde guztiek

Hamar urteko epea dute NATOko estatu-kideek helburu hori lortzeko. Espainiak ere sinatu du akordioa, baina, aldi berean, Mark Rutte aliantza atlantikoko idazkari nagusiaren gutun bat eskuratu du Pedro Sánchezek, ustez "malgutasuna" emango liokeena. Donald Trumpek... [+]


Sánchezen NATOko tratuak hautsak harrotu ditu zenbait estatu kideren artean

Asteazkenean bozkatuko dute NATOra bideratutako diru kopurua, eta Pedro Sánchez Espainiako presidenteak kuoten igoeran lortutako salbuespenak haserrea piztu du AEBetako eta Europako zenbait herrialdetako gobernuetan.


AEBtako 1.800 hiritara zabalduko dituzte Trumpen kontrako protestak larunbatean

Dagoeneko 30 hiri inguru batu dira politika migratorioen eta militarizazioaren aurkako protestetara eta larunbaterako 1.800 hiritan dituzte protestak deituta. Los Angelesen egin bezala, hiri horiek ere militarizatzeko xedea aipatu du Trumpek. Guardia Nazionala hedatu dute... [+]


Teknologia
Itzaletan

Oraindik joan den astea asimilatzen nabil. Boterean daudenen eta botere ereduetan eragin nahi dutenen aldarriak ozen entzun ditugu nonahi. Sareetan zein kalean.

Izan diren manifestazio ezberdinetan, herrietako giza eskubideen garapen maila agerian geratu da. Amerikako Estatu... [+]


Eguneraketa berriak daude