COVID-19aren hilkortasuna murrizten lagun dezakeen dosi batekin jo dute euskal ikertzaileek

  • Metil-prednisolona glukokortikoidea emanda, gaixoen sintomek hobera egiten dutela hauteman dute Gurutzetako Ospitaleak, Biocruces Bizkaiak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta CIBERESP ikerketa zentro biomedikoak egindako ikerketa batean.


2020ko irailaren 28an - 11:42
Argazkia: Wikimedia Commons
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Euskal ikertzaileek COVID-19 gaitzak eragindako neumoniaren hilkortasuna murriztu dezakeen sendagai batekin jo dute. Metil-prednisolona glukokortikoide delakoaren dosiak pazienteen hilkortasuna gutxitu eta intubazioa saihestu dezake. Gurutzetako Ospitaleak, Biocruces Bizkaiak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta CIBERESP ikerketa zentro biomedikoak eskuz esku egindako ikerketa baten emaitza izan da.

EITBk aditzera eman duenez, Plos One aldizkari zientifikoak argitaratu du ikerketa. Bertan emandako zehaztapenei jarraiki, metil-prednisolonaren dosi altuak hiru egunez jaso ostean, gaixoek eboluzio positiboa izan dute.

Karbohidratoen metabolismoaren erregulazioan laguntzen duen hormona horri esker, hilkortasun arriskua jaitsi eta intubazioa ekiditen lagundu dezakeela uste dute. Hala, ZIUn larriki gaixotutako gutxiago ingresatuko lirateke.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19ren biharamunari so
2021-10-12
Iñigo Urrutia. Pandemiaren kudeaketa legediaren ispiluan
“Gizarteak egiteke du eskubideen mugaketari buruzko eztabaida”

Eguneraketa berriak daude