EAEn 3 heriotza gehiago: COVID-19ak orain arte 2.121 pertsona hil ditu Euskal Herrian, milioiko 669

  • Euskal Autonomia Erkidegoan larunbatean 3 pertsona gehiago hilda, COVID-19ak orain arte Euskal Herrian hildakoak 2.121 dira. Mundu osoan heriotza kopurua 431.918tara iritsi dira.


2020ko ekainaren 11n - 17:23
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Euskal Autonomia Erkidegoan larunbatean koronabirusagatiko 3 heriotza gehiago kontabilizatu dira. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, lurralde honetan ez da inor gehiago hil azken egunean ere eta Iparraldean aspaldi honetan heriotza gehiagorik ez da. Euskal Herria bere osotasunean ekainaren 14a arte iritsi da COVID-19agatik 2.121 hildako edukitzera, milioiko 669 heriotza. Euskaldunok estatu independentea bageneuka, une honetan munduko hirugarren herrialde kaltetuena ginateke, San Marino (1.238) eta Belgikaren (833) ostean. Euskaldunon atzetik datoz Andorra (660), Erresuma Batua (614), Espainia (580), Italia (567), Suedia (483), Frantzia (450), AEB (355)... eta gainerako herrialde guztiak.

Eusko Jaurlaritzak EAE osoko datuak bai baina Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hildakoen kopururik ez du ematen maiatzaren 14tik eta gaur ere informazio hau ez du erakutsi.

Munduan, berriz, COVID-19ak estatistiketan ekainaren 14a arte hildakoak 431.918 dira  (+4.229 azken egunean), kutsatuak 7.860.524 (+133.,292 ) eta sendatuak 4.026.795. Mundu osoko biztanleak kontutan hartuz gero, heriotzak miloi 1 biztanleko dira 55,4.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude