COVID-19a gogor ari da hedatzen Europan, ECDCren osteguneko mapa eguneratuak erakusten duenez

  • Osasunaren Mundu Erakundeak europarrak ohartarazi baldin baditu koronabirusa hartzen ari zaien indarraz ("Iraileko datuek alarma deia eragin beharko lukete", esan du Hans Kluge OMEren Europako zuzendariak), pandemiak egin duen gogortzea mapan grafikoki islatu du ECDC Gaixotasunen Prebentzio eta Kontrolerako Europako Zentroak: herrialde gehienetan eskualde bat baino gehiago ageri dira orain kolore ilunagoz joan den astean baino.


2020ko irailaren 18an - 12:52
COVID-19aren kasuak Europan 2020ko irailaren 16aren aurreko 14 egunetan. (Irudia: ECDC)

ECDCk aurreko bi asteetan metatutako koronabirus kasuak grafikoki azaltzen ditu Eurupar Batasuna gehi Erresuma Batua biltzen dituen mapan, herrialde horietako eskualde administratibo bakoitzaren egoera zehaztuz. Kartan bost kolore-tonalitatetik bat ematen zaio eskualde bakoitzari: urdina azken bi asteetan COVID-19 kasu bakar bat eduki ez badu eta horitik marroi ilunera arteko lau tonutako bat segun eta eduki dituen 100.000 biztanletik 20 kasu baino gutxiago, 20 eta 59,9 artean, 60 eta 119,9 artean edo 120tik gora.

Irailaren 16a arteko azken 14 egunetan (2020ko 36. eta 37. asteetan) metatutako kasuen mapa da ECDCk eskaini duen berriena eta bertan nabarmena da zein neurritan ari den txarrera egiten COVID-19 pandemia Europan, eskualde asko argiagotik ilunagoko kolorera aldatu direlako. Espainiako estatua kasik osotasunean dago joan den astean bezala marroi ilunean, baina duela egun batzuk ARGIAn kontatu zenez, aparteko azterketa eskatzen du Espainiak: marroi iluna 120 kasutik gorakoei ematen zaielarik, eskualde askok hortik oso goragoko kopuruak dauzkate, hala nola Madrilek, Hego Euskal Herriak eta Errioxak.

Egoera duela aste bete, irailaren 10ean. (Irudia: ECDC)

Zazpi egun lehenago argitaratutako maparekin alderatuz gero, aste honetan Frantziak ere egin du okerrera nabarmen, eta dagoenekoz Hexagonoaren erdia baino gehiago dago marroi ilun. Okerrera jo du Errumaniak ere, bi mapak alderatuta ageri denez, Txekiak egin duen moduan. Erresuma Batuan ere –Ipar Irlanda barne– txarrerako joera nabarmena da. Alemania, Polonia eta Baltikoko hiru herrialdeetan antzeko egoeran jarraitzen dute, baina joan den astean kasu bakar  bat gabeko eskualdeak zeuzkan Suedian egoera gogortu egin da eta berdin Norvegian.

Irudi batetik bestera dagoen aldea ikustea lagungarri da ulertzeko osasun arduradunek bezala agintari politikoek azken egunotan adierazten duten kezka.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude