Azkenaldian koronabirusaren inguruan asko hitz egin bada ere, diskurtso politiko nagusienetatik kanpo geratu diren zenbait puntu garrantzitsuren inguruan arituko naiz hurrengo lerroetan. Hasieratik, birusari buruzko informazioa ezkutatu zaigula nabarmendu beharra dago, eta gatazka naturaren eta gizakiaren artean kokatu dute, elementu politiko guztiak ezkutatuz eta guztioi erantzukizun berbera esleituz. Alabaina, birusak gizarte eredu zehatz batean lur hartzen du, eta krisiaren kudeaketa eredua ezin dugu salbuetsi gizartea antolatzeko modu orokorretik. Izan ere, irabazi ekonomikoak eta gizartearen antolaketa hierarkikoa oinarri dituen sistema batean pertsona guztien ongizatea eta osasuna ez dira inoiz lehentasuna izango. Gainera, krisialdi honen ostean ondorio ekonomiko larriak iragar ditzakegu, eta bai gaixotasunak eta baita krisialdiaren ondorio ekonomikoek ere desberdin eragingo diote dirudunei eta langile klaseari.
Gobernutik eta botere-guneetatik alarma egoera erabaki neutrala dela sinestarazi digute, osasun larrialdiaren eraginez hartu ahalko liratekeen erabaki bakarrak konfinamendua eta oinarrizko askatasun politikoen ezabapena bailiran. Lantegiak orain arte martxan jarraitu izanak gaixotasunaren hedapena handitzea eragin du; eta krisialdi ekonomikoa saihestea bilatzen duten arren, galera ekonomiko handiak aurreikusten dira hurrengo hilabetean. Gainera, lantegi asko ixtearen arrazoiak langileriaren antolakuntzak egindako presioa, ekoizpen prozesuen kateak apurtuta egotea eta gobernuak bere gain hartu ezin duen hildakoen kopuruaren etengabeko gorakada dira; eta ez osasun-irizpideak interes ekonomikoen aurretik lehenetsi dituztela. Agintariek salbuespen egoera ezarri dute egunotan, poliziek eta militarrek kaleak hartu dituzte eta zuzeneko diktadura inposatu da lurralde osoan. “Alarma egoera” bezala izendatu duten “ezkutuko” salbuespen egoeraren alde lerrokatu dira alderdi instituzional guztiak, kontrakotasunik gabe.
"Birusak manipulatzen dituen sistema da aurrean duguna, jaki transgenikoak ekoizten dituena eta planetaren beraren biziraupena arriskuan jartzen duena"
Egoera horrek, osasun sistema eta medikuntza ereduaren inguruko eztabaida ireki du berriro. Izan ere, birusak manipulatzen dituen sistema da aurrean duguna, jaki transgenikoak ekoizten dituena eta planetaren beraren biziraupena arriskuan jartzen duena. Oraingo honetan osasun sistemak huts egin du krisialdiari aurre egiterako orduan, eta egunotan osasun sistema pribatua kudeaketa publikoaren eskuetan geratu den arren, ez da nahikoa izan krisialdiari aurre egiteko. Gure ikuspuntutik, zerbitzua publikoa izateak eta mundu guztiarentzat osasun sistema kalitatezko eta unibertsala izateak ez dute zertan gauza bera izan. Aitzitik, eztabaidaren muina zerbitzu publikoen eta aberastasunaren kontrola noren eskuetan eta zein interesen baitan kokatzen den litzateke. Ea osasuna burgesiaren kontrolpean dagoen, edo ea langileriak duen osasunaren kontrol politikoa.
Munduko Merkataritza Erakundearen aurreikuspenen arabera 2008. urtekoa baino larriagoa izan daitekeen krisi ekonomiko baten aurrean egon gintezke. Krisi horri aurre egin nahi badiogu, bere sorreraren arrazoia identifikatu behar da, eta hori ez da Covid-19ra mugatzen. Krisialdiak sistema kapitalistaren oinarrian daude, errezesio ekonomikoak hainbat bider errepikatu baitira kapitalismoaren historian. Dena dela, krisialdiaren galtzaile nagusiak behargin sektoreko kideak gara, izan lanpostua galtzeko arriskua dugulako, izan aurrezkiak gal ditzakegulako edota izan murrizketa publikoek langileon bizi kalitatean zuzeneko eraginak dituelako. Eustat-en datuen arabera, 2008.urtean EAEn pobrezia erreala pairatzen zuten 90.678 biztanle zeuden eta 2018an 132.432era igo zen. Covid-19aren krisiak iraun bitartean sektore babesgabeen egoera arintzeko onartuko diren gobernu neurriek kolpea leuntzeko eta langileriaren haserrea denboran luzatzeko helburua dute. Izan ere, estatuak ez dauka gaitasun ekonomiko nahikorik krisia hasi aurreko egoerara bueltatzeko, eta leherraldi ekonomikoa denbora kontua dela uste dugu.
Gure ikuspuntutik, krisialdi egoera politizatzea behar- beharrezkoa da eta horri erantzutera dator Gazte Koordinadora Sozialistaren salaketa kanpaina politikoa. Horrekin lotuta, herritarrok informatuta egoteko dugun eskubidea berresten dugu, desinformazio, notizia sentsazionalisten eta izu orokorraren aurrean egia antolatzeko apustua gure eginez. Osasun arloari dagokionez, interes ekonomikoak alboratu eta kalitatekoa, unibertsala eta doakoa izango den osasun sistema baten alde borrokatzeko unea dela uste dugu.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Energia eta telekomunikazio burujabe eta iraunkorraren aldeko manifestu kolektiboa.
Bio etiketadun sagar edo tomate bat erosten dugunean, sagar edo tomateari osasungarri hitza lotzen diogu eta lurra zaintzen ari den nekazaria irudikatu dezakegu. Lurraren zaintzari jarritako mimoagatik, erosketaren prezio altua ulerkorra egiten zaigu. Sagarraren erosketak... [+]
Bisita, bizipen eta hausnarketa egunak izan ditut maiatzekoak. Hor nabil, intersekzionalitatea nola gauzatu, borrokak lotu nahian, bertsolarien moduan puntu guztiak esan nahian, potorik egin gabe...
Lan egiten dudan LoRa irrati komunitariotik, Maiatzaren 1erako... [+]
Oliver Laxe-k esan zidan behin enpatiari eustea dela zuzenena bizitza honetan. Zauritutako jendeak hunkitzen duela, eta jakin-min handia sorrarazten diola; eta hori dela, hain zuzen ere, gehien gustatzen zaion gauzetako bat: bere buruari galdetzea zergatik hunkitu duen horri... [+]
Ustekabean edo... urte hasiera honetan bi mila milioitik gorako irabaziak izan omen ditu Iberdrolak, baina ez omen dago txapliguak, altxafuegoak, etxaferuak... edo dena delakoak zeruetara botatzeko egoeran, izan ere, iaz aldi berean baino %27 gutxiago irabazi omen du. Atalen... [+]
Hezkuntzari buruzko eztabaidan, gutako batzuk erabiltzen ari garen neologismoa (uste dut horrela deitu ahal diogula) da pedagogismoa, agian azalpenik behar duena. Asmoa da pedagogiari aukera bat ematea, bi gauzak bereizita. Zientifizismoa eta zientziaren arteko bereizketan... [+]
Politikan, gizartean eragiteko nahiaren eta identitate zeinuetan sakontzearen arteko tentsioa ekidinezina da. Zabaltzearen eta norberaren ezaugarriak indartzearen arteko hartu-emana politikaren adierazle baita. Bi arloak lortu nahi izaten dira, eta elkarren artean elikatzen... [+]
Animalia askok biziraupen estrategia gisa darabil taldearekin bat etortzea. Izaera hori mespretxatu da sarri, kolektibo asko artaldeekin parekatuz, gidatua izan behar duen izaera propiorik gabeko masa bailitzan. Baina kolektibitateak, mehatxua susmatzen duenean, badaki bere... [+]
Marioker guztiok nola, erreferenteen egarri nintzen nerabezaroan, bisexuala nintzela onartzeko prozesuan, eta bakan batzuk topatu nituen: Skin, Skunk Anansieren kantaria (tartean ez nekien bisexuala zenik, baina radarrak funtzionatzen zidan), Lucía Etxebarriaren Beatriz y... [+]
Israelgo Estatuaren aldeko funts batek Espainiar Estatuko makrojaialdi gehienak erosi ditu. To. Hondartza ondoan noria eta guzti duen jaialdia zein hardcoreta tatuajedunak joaten direna, 1.400 miloi euroko trukea, Palestinako kolonia israeldarretan etxebizitzak eraikitzeko... [+]
Energia politikek haserreak eta desadostasun sakonak sortu dituzte ekologisten artean. Ez da gauza berririk. Hemen eta atzerrian. Hemen eta orain, nabarmen. Duela bi urte, 2023ko udaberrian, gure ikerketa taldeak (ekopol.eus) hiru mahai-inguru antolatu zituen Donostian,... [+]
Momentu honetan, eta buruileraino, Adimen Artifizialari buruzko erakusketa erraldoi bat ikusgai da Parisko Galerie nationale du Jeu de Paume museoan, izenburu honekin: Mundua, Adimen Artifizialaren arabera. Erakusketa horretan, hainbat arte obra garaikide agertzen dira,... [+]
Zurea ez da ekologia, zurea ideologia da!”. Espainiako oposizio buruaren hitzak dituzue, oraingoan itzalaldia aitzakia hartuta. Zer den ideologia hitza desitxuratzea; trantsizio energetikoa edota energia politika, hitzak dioen moduan, politika hutsa delako. Kapitalismoaren... [+]
Herriko liburutegian, teknologiaren inguruko espazio ireki batean hartzen dut parte. Aurrekoan, haurrentzako robotika proiektu bat sortzeko Arduino plaka erabiltzen ikasi nahi zuten bi emakume gerturatu ziren, bata programatzailea, bestea ni bezalako kuxkuxeroa. Hirurak jarri... [+]