Guardia zibilek diote ez zela bortizkeriarik egon protestetan zirenen aldetik

  • Bigarren ahozko saioan Aroztegiako obren eremuan izan ziren 11 guardia zibilek deklaratu dute asteartean, gehien-gehienak fiskaltzak deituta. Astelehenekoarekin konparatuta azkar joan da dena, eta arras lasaiago. Haien guztien testigantzan zerbait azpimarratu behar bada zera da: protestan zirenak makinen aurrean jartzen ziren, baina jarrera bortitzik gabe.

Aroztegiako Elkartasun Komitekoek gaur ere auzitegiaren aurrean egon dira auzipetuei elkartasuna erakusteko. X. Letona / ARGIA CC BY-SA

2025eko maiatzaren 20an - 16:11
Azken eguneraketa: 18:09

Gaurko saioa atzokoaren oso desberdina izan da. Astelehenekoa gogorra izan zen akusatuentzat, bereziki Garbiñe Elizegirentzat, akusazio zehatzenak bere aurkakoak zirelako, behin eta berriz errepikatutakoak gainera. Beste akusatuen aipamenak gutxitan entzun ziren, are gutxiago ezer zehatzekin lotuta. Bada, gaurkoan, are eta gutxiago.

Datei dagokienez, oso zehaztasun gutxirekin aritu dira guardia zibilak, eta pertsonen identifikazioak gehien-gehienetan argazki, bideo eta beste testigantza batzuen bidez egindakoak ziren. 2021eko apiril hartan obretara sarri joaten zirela aipatu dute, baina jakin gabe noiz, eta bateren batek aipatu du “hilabeteetan aritu zirela han” atzera-aurrera.

Bere galderetan fiskala etengabe saiatu da azpimarratzen ea kalte, sabotaje, irain edo bortizkeriarik ikusi zuten, eta bai, guardia zibiletako batzuek aipatu dute ikusi zituztela makinak kaltetuta, langile batzuek esan zietela iraindu zituztela, baina inongo kasutan ez zutela bortizkeriaren erabilerarik ikusi protestetan parte hartzen zutenen aldetik, eta hainbatetan, kostata izan bazen ere, haiekin hitz egin ondoren lortu zutela makinen aurretik alde egitea. Bakarrak ere ez du esan bortizkeriarik ikusi zuenik. Fiskaltzarenak baino, hainbatetan defentsaren lekukoak ziruditen.

Talde kriminala helburu

Auzitegietan ibiltzera inongo ohiturarik ez duen kazetari hau harrituta dago fiskaltzaren jarrerarekin eta galdera ere berehala datorkio: “Orduan, zer zentzu du fiskaltzak hainbeste guardia zibil deitzea, horiek ez badute ia ezer zehazten, eta etengabe bortxarik ez zutela ikusi berresten badute?”. Bada, gaitza da ulertzea, baina hipotesi bat bederen aipatu behar da: ez du inongo frogarik akusatuekiko, ez du lortu Aroztegiko obretan gertatutako delitu bakarra akusatuekin lotzea... baina, aldiz, frogatu nahi du gertakari bortitzak egon egon zirela, eta talde antolatu batek antolatu zituela, horrela akusazioetako bat frogatzeko: talde kriminal bat zegoela.

Fiskaltzaren eta akusazioaren galderak nagusiki hori frogatzeko egindakoak dirudite: “Norbaitek ematen zituen aginduak taldean?”, “zuk uste duzu antolatuak zeudela?”, “obren eremua oso handia zen?”, “sarrerak kontrolatuak ziren?”, “taldeetan aritzen ziren?”... eta inongo unetan ez du galdetu, ez atzo ez gaur, ea akusatuak ikusi zituzten bata edo bestelako deliturik egiten. Ezin lotu, baina giro orokorra sortu bai.

Orain arte ikusitakoagatik, akusazioen aurka dauden kontu zehatzenak dira Garbiñe Elizegik esan ziela protestan zebiltzanei ez hitz egiteko, ezer ez esateko; baina jakina, hori izan daiteke gehiago langileen eta ekintzaileen arteko konfrontazioa saihesteko, edo beste hamaika arrazoirengatik. Ostegunean entzungo dira akusatuen ahotsak, eta orduan argituko dituzte kontuok.

Akusazioak, dena den, gaur ere atzoko norabidean joan dira: auzipetuak zigortzea lortzen ez badute, ea gutxienez lortzen duten frogatzea talde kriminal bat bazela. Baina zein zen talde zen hori? Nortzuk osatzen zuten? Hori ere arras gaitza dute demostratzeko, baina materiala biltzen ari dira. Bildu eta bildu. Aroztegia eta gero zer? elkartea akusazioaren lehen lerroan jarri dute, proiektu bat geldiaraztea eskatzea delitu balitz moduan, zer eta elkarte hori NIF bidez legezko elkarte gisa erregistratuta dagoenean, edo elkarte horretako lehendakari izatea delitu balitz moduan. Dena zera demostratzera doa: Elizegi alkate ohia izan zenez, elkarte horretako lehendakaria izan zenez, obra lanetan eta hedabideetan hainbatetan agertu zenez, eta ustezko “agindu” batzuk eman zituenez, bera dela talde kriminaleko burua.

Testigantza zehatzak

Gaur deklaratu duen lehen guardia zibilak obretako lehen egunetan ikusi zuenaz hitz egin du: “Jendea hondeamakina baten aurrean zegoen eserita, eta horrela ez zieten uzten lan egiten langileei (...), baina ez zieten irainik egin. Jarrera baketsua zen (...) Langileak makinatik jaisteko beldurra zuen, azkenean protestakoak aldendu ziren eta langilea joan zen”.

Bigarren guardia zibila: “Hilabeteak egon ginen Lekarozen (...) Nik ez nuen jenderik ikusi makinen beldar-kateen gainean, hori bai, makinak pegatinak zituzten. Makina kaltetuak ere ikusi nituen”. 

Oronoz-Mugairiko postuko guardia zibil bat: “Nik ez nuen identifikaziorik egin, baina behin Elizondoko alkatesa ohia ikusi nuen; nik ez nuen ezagutzen, baina lankideek esan zidaten bera zela (...) Biolentzia erabili gabe lortu genuen erretiratzea”.

Iruñeko erreserba unitatetik joandako beste guardia zibil batek dio hiru aldiz behintzat egon zela lanetan: “50-100 pertsona ikusi nituen, lehenbizi jarrita lurrean, gero asteburuan akanpada egin zuten”. Oihuak eta irainak egin zituztela esan du, baina ez du gogoratu zer, “eta makinen aurrean jarri ziren”.

Apirilaren 20an herritarrek errekasto baten lanak oztopatu zituzten, eta Elizondotik joan zen guardia zibilaren esanetan, “eserita zeuden, jarrera pasiboan, txantxa edo barregarri zen zerbait abesten zuten, txakur bati buruzko zerbait, umeendako abesti bat [Pintxo-pintxo gure zakurra...], zuzenean ez, baina gu iraintzeko egiten zuten”.

Etxalarreko postuko beste agente bat: “Kontatu zer ikusi zenuen”, galdetu dio fiskalak. “20 bat pertsona ziren eserita makinen aurrean, eta langileek esan ziguten ezin zutela lanik egin. Telebista kamerak ere baziren, Ahotsa-koak, eta horiek ere identifikatu genituen, foruzainak grabatu zituztelako eta baimenik gabe sartu zirelako eremu hartan. Azkenean, protestan ari zirenak joan ziren (...) 200 metrora-edo beste talde batek beste makina bat gelditu zuen, eta alkate ohiak aginduak ematen zizkien haiei”. Geroxeago defentsak galdetu dio ea buruzagiarena egiten zuena euskaraz edo gazteleran mintzo zen, eta hor korapilatu da guardia zibila: protestakoek guardia zibilei ere batzuetan euskaraz hitz egiten zieten, liderrak aginduak euskaraz ematen zituen, baina batzuetan gaztelaniaz ere mintzatu zitzaien taldekoei...

Bata bestearen atzetik, guardia zibil guztien testigantzak gisa horretakoak izan dira. Bihar asteazkenez, hilaren 20an, foruzainek deklaratuko dute fiskaltzaren eskariz; eta defentsaren lekuko gisa Ernesto Prat Lekarozko alkate ohiak, Joseba Otondo Baztango alkate ohiak, eta hedabideetako kazetariek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baztango Aroztegia
Aroztegiako epaiketaren kronika (lehenbiziko eguna)
Akusazioek izen bat nabarmendu dute lehen saioan: Garbiñe Elizegi

Goiza epel esnatu da Iruñean, eta Nafarroako Justizia Jauregiaren aurrean epela beroa zen, elkartasunaren beroa. Baztandik hurbildutako Aroztegiko Elkartasun Komiteak karpa jarrita zuen auzitegiaren aurrean eta dozenaka pertsonak haien elkartasuna adierazi diete zazpi... [+]


2025-05-19 | ARGIA
Aroztegiako epaiketari jarraipen berezia

Aste osoan ARGIAko kazetari bat dedikazio osoz izango da auzitegi barruan gertatzen denaren berri ematen, baita kanpoan Aroztegiko Elkartasun Komiteak auzipetuen absoluzioa eskatzeko antolatutako egitarau zabala jarraitzen ere. Argia.eus-en aurkituko duzue informazio guztia... [+]


Aroztegia auzia
Baztango lurren defentsa kriminalizatzeko saioa: Aroztegiako epaiketaren klabeak

Epaiketetan aldeen arteko akordio aukera iritsi daiteke ahozko auzia hasi baino minutu batzuk lehenago. Auzi honetan akusatuek publiko egin dituzte orain arte egondako negoziazio saioak, eta azkena aste honetakoa izan da, ezagutarazi den moduan porrot egin duena. Akordiorik egon... [+]


Aroztegia auziaren inguruko negoziazioak
Akusatuek ez dute Palacio de Arozteguiak eskatutako erantzukizun zibila onartu eta astelehenean epaiketa hasiko da

Hilabeteak dira jada fiskaltza, defentsa eta akusazio partikularra –Palacio de Arozteguia SM– epaiketa ez egiteko negoziatzen ari direla. Bazegoen oinarrizko akordio bat, baina Aroztegiko Elkartasun Komiteak prentsa ohar bidez iragarri du bertan behera gelditu dela.


Aroztegiako auzipetuen aldeko manifestua
Aroztegiako auzipetuen absoluzioa eta desobedientzia zibila aldarrikatu dituzte

Euskal Herriko hainbat arlotako 196 pertsona ezagunek Aroztegiako auzipetuen aldeko manifestua aurkeztu dute Iruñean astearte goizean. Errepresioa eta Aroztegiako proiektuak ordezkatzen duen garapen eredua salatu dituzte. Astelehenean hasiko den epaiketa salatzeko ekintzak... [+]


Aroztegiako auzipetuen aldeko kanpaldia Baztanen
“Ezin dugu onartu desobedientzia zibila egiteagatik talde kriminal antolatu bateko kide izatea leporatzea”

Aroztegiako hirigintza proiektuaren lanak eteteagatik Baztango zazpi herritar epaituko dituzte maiatzaren 19tik 23ra. Auzipetuei elkartasuna adierazi eta beren absoluzioa eskatzeko kanpaldia hasi zuten igandean Elizondoko plazan, larunbatera arte. Aroztegiko Elkartasun... [+]


Aroztegiko auzipetuei elkartasuna adierazteko kanpaldia egingo dute maiatzaren 4tik 10era

Baztango zazpi herritar epaituko dituzte maiatzaren 19tik 23ra. Epaiketaren bezperan, Aroztegiko Elkartasun Komiteak zazpi absoluzioa aldarrikatzeko kanpaldia antolatu du, maiatzaren 4tik 10era, Elizondoko Plazan. Askotariko egitaraua osatu dute egunotarako.


2025-02-19 | Estitxu Eizagirre
“Kartzelara bidaltzen bagaituzte ere, hemen egongo da herri bat erasoen kontra defendatzeko prest”

Ilbeltzeko igande goiz batez jo dugu Baztanera. Eguzkiak oraindik ez du Lekarozko plaza argitu; bertan elkartu gara Garbiñe Elizegi Narbarte, Itziar Torres Letona eta Ernesto Prat Urzainkirekin. Itzaletan hotz egiten du eta umorez goxatu dugu lehen agurra, hogei urtean... [+]


2025-02-12 | Iñaki Barcena
Aroztegiaren silogismoa

Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.

Tesia: Baztango... [+]


Aroztegiari ezetz esan dio jende oldeak Iruñean, eta auzipetuen absoluzioa eskatu du

Milaka eta milaka lagun elkartu dira larunbat bazkalondoan Iruñean, Baztango Aroztegiaren makroproiektuari aurkakotasuna adierazteko eta maiatzean epaituko dituzten zazpi auzipetuen absoluzioa eskatzeko. Bideoz grabatu dugu amaiera ekitaldiko hitzartzea [albistearen... [+]


Baztango aroztegiko zazpi auzipetuek dei egin dute otsailaren 1eko manifestaziora joateko

“Talde kriminal antolatu bat izatea eta derrigortze eta bortxa delitu larriak egin izana” egozten diete Espainiako fiskaltzak eta obraren enpresa arduradunak. Zehazki, 20 urteko kartzela zigorra eta 56.000 euro eskatu dituzte zazpi herritar horientzat.


Eguneraketa berriak daude